Uxue Barkosek ukatu egin du bere agintaldian ustelkeriarik izan zela, eta zirutatu du ez duela Cerdanekin sekula negoziatu
2015 eta 2019 artean Nafarroako Gobernuko presidente izan zenak hiru orduko agerraldia egin du Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean.
Uxue Barkos, ikerketa batzordean egindako agerraldian. Argazkia: EFE.
Uxue Barkosek, 2015 eta 2019 artean Nafarroako Gobernuko presidente izan zenak, esleipen publikoen inguruko Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean hitz egin du astearte honetan eta argi utzi du bere agintaldian zehar ez zela ustelkeria kasurik izan. "Hori egiaztatu egin da, batzorde honek egin duen lanaren bidez", esan du. Bestetik, UPNren parlamentari Javier Esparzaren galderei erantzunez, azpimarratu du PSNrekin negoziatu duen guztietan Maria Chiviterekin negoziatu duela, ez Santos Cerdanekin.
Hiru orduz aritu da Uxue Barkos ikerketa batzordearen aurrean azalpenak ematen. Besteak beste, azaldu du PSNrekin Nafarroan negoziatzen zuela berak, sozialisten Madrilgo arduradunengana jo gabe. Cerdan "Nafarroako Parlamentuan ezagutu" zuela azaldu du eta "bilera bat baino gehiago" izan zituztela, baina jakinarazi du harremanak "Maria Chivite gaur egungo presidentearekin" izan zituela beti. Argitu du "alderdiaren idazkari nagusiaren figura errespetatu" duela eta harekin negoziatzen zuela; "ez dut inoiz bilerarik izan Madrilen", esan du. Eta Estatuko Gobernuarekin negoziatu behar zuenean "zegokion ministerioarekin" hitz egiten zuela azaldu du, "ez diputatuekin".
Antxon Alonsori dagokionez, Barkosek esan du 2015ean ezagutu zuela Servinabarren administratzailea, Mina Muga proiektuaren baitan. Alonso egitasmoa sustatzen zuen Geoalcali enpresako lantaldearen parte zela azaldu du. Harekin "oso bilera gutxi" egin zituela zehaztu du, proiektuaren tramitazioa Ministerioari pasa baitzizaion, Nafarroako eta Aragoiko lurraldeak tartean zeudelako.
Barkosen agintaldian lau obra esleitu zitzaizkien Accionak Alonsoren enpresekin zituen elkarteei: Arbizuko ikastetxe publikoaren obrak, Nafarroako Jauregiko Artxiboaren eraberritzea, Erripagañan babes ofizialeko 62 etxebizitza eraikitzea eta Navarra Arenako bulegoak. Presidente ohiaren hitzetan, "normaltasun osoz egin ziren lizitazioak, normaltasun osoz egin ziren obrak dira".
Presidente ohiak eta egungo senatariak ziurtatu duenez, ez zien "inoiz jarraibiderik eman" Gobernuko kideei esleipen horiek Acciona edo Servinabarri emateko. "Inoiz ez, ezer ez, ezta antzekorik ere", esan du, eta Guardia Zibilaren UCOk ikertutako ustezko ustelkeria sarearen gaineko "inolako susmorik ez" zuela adierazi du. UCOren txostenaren berri izan ondoren, albistea "sinesgaitza" eta "harrigarria" iruditu zitzaiola esan du
Hala ere, gogoratu du kasu hura bere agintaldiarekin lotzeko "saiakera egin zela hasieran". "Hasieratik esan genuen ez zegoela ustelkeria kasurik, eta uste dut oso ondo egiaztatu dela batzorde honetan", defendatu du.
Saio amaieran, Barkosek eskerrak eman dizkie "urte haietako Gobernuaren lana defendatu dutenei".
Zure interesekoa izan daiteke
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.