HANTABIRUSA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Hondius' gurutzaontziaren ebakuazioa "arrakastatsua" izan dela nabarmendu dute Sanchezek eta MOEk 

Munduko Osasun Erakundeak 11 hantabirus kasu detektatu ditu ofizialki, eta hiru lagun hil dira. Dena den, ez du baztertzen berrogeialdia egiten daudenen artean positiboak agertzea, birusaren inkubazio aldia epea 6-8 astekoa delako.

Pedro Sanchez eta Tedros Adhanom. Argazkia: Europa Press

Pedro Sanchez eta Tedros Adhanom. Argazkia: Europa Press

Hantabirus agerraldia

11 hantabirus positibo baieztatu dira eta horietatik hiru hil egin dira
Berrogeialdiaren hasiera maiatzaren 10era atzeratu dute
14 pertsona berrogeialdia egiten ari dira Madrilen, eta beste bi bakartuta daude: bat Bartzelonan eta bat Alacanten

Macronek esan du Frantzian hantabirusa "kontrolpean" dutela


Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ziurtatu du hantabirusak eragindako krisia "kontrolpean" dutela herrialde horretan. Orain arte zabaldutako datuen arabera, emakume bat "larri" dago ospitaleratuta Frantzian, hantabirusak kutsatuta. MV Hondius ontziko bidaiaria zen. 

"Gobernuak erabaki zuzenak hartu ditu. Egoera kontrolpean dago, gure osasun profesionalei esker. Berriro, eskerrak eman nahi dizkiet", esan du Macronek, Nairobin egiten ari den bisita ofizial batean. 

Esan duenez, Frantziak ezarritako protokoloa "oso zorrotza" da kutsatutako kasuentzat zein kontaktuentzat. "Zientzialarien informazioa" aintzat hartuta ezarri dela protokoloa gaineratu du. 

emmanuel macron

Monica Garciak ziurtatu du gogoan izango dituztela "operazioa boikoteatzen" ahalegindu direnak

Senatuan egindako agerraldian, Monica Garcia Espainiako Gobernuko Osasun ministroak berretsi du MV Hondius Tenerifen lehorreratzeko operazioa "arrakastatsua" izan dela, eta pozik agertu da egindako lanarekin. Nolanahi ere, argi utzi du ez dutela ahaztuko nor ahalegindu den "operazioa boikoteatzen". 

Gurutzaontzia Granadillara (Tenerife) porturatzeak Espainiako eta Kanarietako gobernuak aurrez aurre jarri ditu, eta ika-mika hori berriro agerikoa izan da gaur Senatuan egin den kontrolerako saioan. Garciak hainbat galdera erantzun behar izan ditu, batzuen txalo eta besteen oihu artean. Coalicion Canariako —Pedro Sanchezen inbestidura babestu zuten— eta PPko ordezkariak izan dira haren jarduna gogor kritikatu dutenak. 

Osasun ministroak nabarmendu du "aurrekaririk gabeko operazioa" izan dela, eta bere Exjekutiboak ez duela "ezer ezkutatu" . 

 

monica garcia

Oceanwidek baieztatu du 'Hondius' tripulazioko kideek ez dutela hantabirusaren sintomarik

MV Hondius gurutzaontziko tripulazioko 27 kideetako bakar batek ere ez du hantabirusaren sintomarik agertu, oraingoz. Hala baieztatu du Oceanwide Expeditions hantabirusak kaltetutako itsas-bidaia antolatzeaz arduratu den konpainiak. 

Ohar batean zehaztu duenez, Rotterdamera (Herbereeak) bidean dira denak eta han berrogeialdia bete beharko dute. Tripulazioko kideen artean dauden bi osasun-langileak ari dira egoeraren jarraipena egiten ontzian bertan. 

Ondo bidean, igande iluntzean edo astelehen goizean iritsiko da barkua Rotterdamera. Behin han lehorreratuta, Herbereetako osasun agintariek ezarritako protokoloa jarraitu beharko dute tripulazioko kideek. 

"Euskadin arriskua baxua" dela iritzita, lasaitasun mezua helarazi du Eusko Jaurlaritzak

Hantabirus agerraldiari lotuta, Euskadin arriskua "oso txikia" dela adierazi du Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan. Dena den, Eusko Jaurlaritzak Gaixotasun Infekzioso Emergenteen Aholku Batzordeari eusten dio.

18:00 - 20:00

Madrilen berrogeialdian dagoen bidaiari espainiarretako batek positibo eman du hantabirusean, bigarren proban

Atzo, Madrilen Gomez Ulla ospital militarrean berrogeialdia egiten ari diren bidaiari espainiar batek positibo eman zuen hantabirusean. Bigarren PCR proban ere positibo eman du; aldiz, isolatuta dauden gainerako 13ek negatibo eman dute. 

Aipaturiko gaixoak sukar arina eta arnasbideko gaixotasun sintoma arinak izan zituen atzo, gaur egonkor dago eta ez du txarrera egin. 

Ameriketako Estatu Batuetako herritarrari dagokionez, HSCk jakinarazi du Cabo Verden aztertutako gaixoak negatibo eman duela hantabirusean.

Berrogeialdiaren hasiera data maiatzaren 10era aldatu du MOEk

Hantabirus agerraldiari lotuta berrogeialdia egiten ari direnek uste baino egun gehiago egin beharko dituzte, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) maiatzaren 6tik 10era aldatu baitu berrogeialdiaren hasiera. Hala jakinarazi du Tedros Adhanom MOEren zuzendari nagusiak. Gauzak horrela, berrogeialdia ekainaren 21era arte luzatuko da. 

MV Hondius gurutzaontziari lotutako hantabirus positiboak 11ra igo dira

Tedros Adhanom OME Osasunaren Mundu Erakundeko zuzendari nagusiak astearte honetan emandako datuen arabera, 11 positibo atzeman dira MV Hondius ontziari lotutako hantabirus agerraldiari lotuta. 

OMEko buruak lasaitasun mezua eman du. Osasun globalerako arriskua txikia dela azpimarratu du eta ez du aurreikusten agerraldi zabalagorik. 

Dena den, ez du baztertzen bakartuta dauden pertsonen artean positibo berriak agertzea birusaren inkubazio aldia epea luzea delako, 6-8 astekoa, hain zuzen ere. 

Osasunaren Mundu Erakundeak zorionak eta eskerrak eman dizkio Espainiari hantabirusaren krisiaren kudeaketan izan duen "lidergoagatik"

Tedros Adhanom OME Osasunaren Mundu Erakundeko zuzendari nagusiak zorionak eta eskerrak eman dizkio Espainiari, hantabirus agerraldia izan den MV Hondius ontziaren lehorreratzean izan duen "lidergoagatik". Munduak Espainiak erakutsitako adeitasuna eta errukia behar duela nabarmendu du. 

'MV Hondius' gurutzaontziaren ebakuazioa "arrakastatsua" izan dela nabarmendu du Pedro Sanchezek

Hantabirus agerraldiari lotuta, MV Hondius gurutzaontziaren ebakuazio operazioa "arrakastatsua" izan dela nabarmendu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak. Moncloan eskaini duen prentsaurrekoan adierazi duenez, bidaiariak lehorreratzeko operazioa gorabeherarik gabe gauzatu da. 

Sanchez MOEren zuzendariarekin bilduko da

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Tedros Adhanom Munduko Osasunaren Erakundearen (MOE) zuzendariarekin bilduko da gaur goizean, Moncloan. Horren ostean, agerraldia egingo dute biek, 10:00etan.

Hantabirus-koarentenak, herrialdeka:

18:00 - 20:00

Tenerifeko Granadilla portua desinfektatu du Osasun Ministerioak

Osasun ministroak "arrakastatsutzat" jo du ia 40 orduko operatibo konplexua. Granadillako portuaren ingurua desinfektatu dute; izan ere, bertan egon da porturatuta hantabirus agerraldia izan duen gurutzaontzia.

Bidaiari espainiar batek positibo eman du hantabirusean, Madrilen berrogeialdian zegoela

MV Hondius gurutzaontziko bidaiari espainiar batek positibo eman du hantabirusean, igandean Madrilgo Gomez Ulla ospitalean egin zioten PCR proban, eta isolatu egin dute. Gainerako 13 bidaiariek negatibo eman dute, Osasun Ministerioko iturrien arabera.

Pazienteak ez du sintomarik eta "ondo" dagoela jakinarazi dute, baita datozen orduetan jakingo dira "behin betiko emaitzak".

Bestalde, Bartzelonako Clinic Ospitalean emakume bat zaintzen ari dira, nazioarteko hegaldi batean hantabirus kasu batekin kontaktua izan eta gero. Sintomarik gabe dago, ondo oro har, eta negatibo eman du lehen PCR proban.

Beste emakume bat ere zaintzen ari dira Alacanteko ospitale batean, hark ere hantabirusa zuen pertsona batekin kontaktua izan zuelako. Orain arte bi PCR proba egin dizkiote, biak negatiboak, eta hirugarren bat egin diote astelehen honetan. Sintomarik gabe jarraitzen du, Osasun Kontseilaritzako iturrien arabera.

Hondius itsasontziak Granadillako portua utzi eta Herbeheretarako bidea hartu du

MV Hondius gurutzaontzia arratsaldeko zazpiak pasata atera da Granadillako portutik, Tenerifetik, bidaiari guztiak eta tripulazioaren zati bat lehorreratu ondoren. 

Hondiuseko azken bidaiariak itsasontzia utzi eta aireportura abiatu dira

Hondius gurutzaontzian zeuden azken bidaiariak gaur arratsaldean atera dira ontzitik, Granadillako portuan atrakatu ondoren, Larrialdietako Unitate Militarreko autobusetan Tenerife Hegoaldeko aireportura joateko.

Hegazkina hartu eta goizaldeko 01:00ak aldera iritsiko dira Eindhovenera (Herbehereak).

Osasunaren Mundu Erakundeak zazpi hantabirus kasu baieztatu ditu

Olivier Le Polain doktoreak, MOEren Epidemiologia eta Larrialdien Analisirako Unitateko buruak, azaldu duenez, "orain arte, bederatzi kasu ditugu. Horietatik zazpi baieztatuta daude eta hiru heriotza izan dira. Azken kasua Frantziak jakinarazi du. Atzo lehorreratu ziren bidaiarietako bat da, eta isolaturik dago. Aipatutako kopuru horretan ez da kontuan hartu aberriratu ondoren laborategiko emaitza zehaztugabea zuen lagun bat. Emaitza baten zain gaude, eta gaur bertan izatea espero dugu, zifrak argitzeko".

18:00 - 20:00

MV Hondius gurutzaontzia Granadillako portuan geratuko da eguraldi txarragatik

"Arrazoi meteorologikoengatik, eta segurtasuna bermatzeko helburuarekin, Itsas Kapitaintzak Hondius MVa Granadillako portuan lotzeko gomendatu dio larrialdiko zuzendaritzari. Ontzia atrakatuta egongo da bidaiarien eta ebakuazio-dispositiboko kideen segurtasuna bermatzeko behar den gutxieneko denboran. Neurriari esker, Herbehereetarako gurutzaldia arindu ahal izango da", adierazi dute Espainiako Gobernuko iturriek.

Positibo eman duen Frantziako emakumeak nabarmen egin du okerrera gaur goizaldean

Frantziako Osasun Ministroak iragarri duenez, Tenerifetik Pariserako atzoko hegaldian garatu zituen sintomak, eta ez Hondius ontzian bertan.

Emakumea gaixotasun infekziosoetan espezializatutako ospitale batean dago isolatuta orain, Parisen.

Ospitale horretan bertan daude, halaber, negatibo eman duten beste 4 bidaiari frantsesak.

Von der Leyenek zoriondu egin du Espainia Hondius ontziaren krisiaren kudeaketagatik

Sanchezek eta OMEko zuzendari nagusiak bilera eta agerraldia egingo dute astearte honetan Moncloan

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Tedros Adhanom Osasunaren Mundu Erakundeko zuzendari nagusiak bilera egingo dute astearte honetan Moncloa Jauregian, hantabirusaren krisiak eragindako egoera aztertzeko, eta ondoren prentsaurrekoa emango dute.

Sanchez eta Adhamon 09:30ean bilduko dira Moncloan.

Prozedura guztia aztertu, eta topaketaren amaieran, 10:00etan, prentsaurrekoa emango dute elkarrekin.

Ebakuazioei buruzko datuak eguneratu ditu Osasun ministroak

Monica Garcia Espainiako Gobernuko Osasun ministroak MV Hondius ontziko azken ebakuazioei buruko datuak eguneratu ditu, sare sozialetan zabaldutako argitalpen batean. Esan duenez, barkuan geratzen diren 54 pertsonetatik 26 gaur arratsaldean aterako dituzte ontzitik, Kanarietan bertan, eta gainerakoak gurutzaontzian Herbeeretarako bidea hartuko dute.

14 espainiarrei dagokionez, berriz, haien laginak Madrilgo Mikrobiologia Zentrora bidali dituzte, eta gaur arratsaldean ezagutuko dira emaitzak. Ekainaren 17ra arte egin beharko dute itxialdia.

 

 

'Hondius'en kapitainak pribatutasuna eskatu eta "oso egun gogorrak" igarotzen ari direla esan du

Jan Dobrogowski MV Hondius itsasontziko kapitainak tripulatzaileen eta bidaiarien pribatutasuna errespetatzeko eskatu du astelehen honetan, eta horien "pazientzia", "diziplina" eta "ontasuna" eskertu ditu.

Dobrogowskik bideo batean ohartarazi duenez, "testuingurutik ateratako irudiak eta hitzak oso mingarriak izan daitezke ontziko pertsonentzat, batez ere doluagatik, kezkagatik eta ziurgabetasunagatik sufritzen ari direnean".

"Hondiuseko kapitaina naizen aldetik, nire lana da nire tripulazioa zuzentzea, bidaiariak zaintzea eta itsasontzia portura segurtasunez eramatea. Gure erantzukizuna ez da amaitzen Kanarietara iristean. Denok izan gara bidaia honen parte, eta nahi dudan bakarra da bidaiariak eta tripulazioa onik iristea etxera", esan du.

Dobrogowskiren irudia duela egun batzuk biralizatu zen. Bidaiariei beste bidaiari bat hil zela jakinarazi zien uneko bideo batean agertu zen, oraindik birusaren berri ez zutenean.

'MV Hondius' 19:00ak arte egongo da Granadillan, "asko jota"

Garcia ministroak ezin izan du zehaztu noiz aterako den Herbehereetara joango den hegaldia, baina azpimarratu du itsasontzia gehienez 19:00ak arte egongo dela Granadillako portuan, hori baita "hartutako konpromisoa".

Geratzen diren 22 bidaiariak Herbehereetara joango dira

Gurutzaontzian geratzen diren 22 bidaiariak elkarrekin joango dira Herbehereetara hegazkinez, eta ez bi hegazkinetan, Australiatik iritsitakoa arazoak ematen ari baita.

Horixe jakinarazi du Monica Garcia Osasun ministroak, oraindik itsasontzian geratzen diren bidaiariak lau australiar, zeelandaberritar bat, britainiar bat eta hainbat nazionalitatetako eskifaiako kideak direla zehaztu aurretik.

Hori horrela, 54 pertsonak jarraitzen dute MV Hondiusen. Horietako 22 lehorreratuko dituzte, eta gainerakoak itsasontzian joango dira Roterdamgo portura.

Bruselak azpimarratu du kutsatzeko arriskua "baxua" dela, eta eskerrak eman dizkio Espainiari

Europako Batzordeak azpimarratu du herritarrak hantabirusarekin kutsatzeko arriskua "baxua" dela, Osasunaren Mundu Erakundeak ondorioztatutakoan oinarrituta.

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea, bere aldetik, "oso eskertuta" agertu da Espainiarekin, agerraldiak jotako gurutzaontzia ebakuatzeko prozesua "azkarra eta eraginkorra" izaten ari delako.

Irlandarrek eta alemaniarrek ez dute sintomarik

Hondius MVtik euren herrialdeetara eramandako Alemaniako eta Irlandako herritarrek oraingoz ez omen dute hantavirusaren sintomarik, bertako osasun agintariek jakitera eman dutenez.

Alacantarrari hirugarren PCRa egingo diote gaur

Hantabirusa eduki dezakeelako Alacanteko San Juan ospitalean isolatuta dagoen 32 urteko emakumeari hirugarren PCR proba egingo diote gaur, aurreko bietan negatibo eman ostean, eta lagina Madrilera bidaliko dute, Mikrobiologia Zentro Nazionalera.

'Hondius'ek erregaia hartu du, arratsaldean Herbehereetara abiatu aurretik

Granadillako portuan Hondius MV gurutzaontzia erregaiz hornitzeko operazioa hasi da gaur goizean. Amaitu ostean, eta bidaiari guztiak lehorreratuta, Herbehereetara abiatuko da, Kanarien 19:00ak direnean, gutxi gora-behera.

Erregaiaz gain, gurutzaontziak eskifaiarentzako hornidura ere jasoko du bidaia amaitzeko, eta horretarako bidaiariak ateratzeko erabilitako txalupak erabiliko dituzte.

GRAFCAN3627. GRANADILLA DE ABONA (TENERIFE) (ESPAÑA), 10/05/2026.- El crucero neerlandés MV Hondius, que ha sufrido un brote de hantavirus a bordo durante su travesía por el Atlántico Sur, ha entrado a las 6.05 horas de Canarias (5.05 GMT) en el puerto de Granadilla de Abona (sur de Tenerife) para fondear y desembarcar a sus ocupantes. Al barco ya han subido médicos del Servicio de Sanidad Exterior. EFE/Miguel Barreto

Frantziako herritarrak ez zuen sintomarik gurutzaontzian

Igande honetan beste lau herrikiderekin batera ebakuatu ostean hantabirusean positibo eman duen emakume frantziarrak Pariseranzko hegaldian jarri zen ondoezik, eta ez ontzian zegoen bitartean, Espainiako Osasun Ministerioko iturriek jakitera eman dutenez.

Frantziak astelehen honetan baieztatu du hantabirusaren lehen kasu positiboa deka gurutzaontzian atzemandako agerraldiarekin lotuta, eta azaldu du lehen sintomak Tenerifetik Parisera bidean agertu zitzaizkiola, eta ondoren emakumearen egoerak okerrera egin duela.

 

Positibo eman zuen estatubatuarraren emaitza ez zen eztabaidaezina izan

Espainiako Osasun Ministerioak astelehen honetan azaldu duenez, AEBk "positibo arin" gisa aitortu duen Hondius MVko bidaiariaren emaitza "ez zen eztabaidaezina" izan, eta "negatibo" eman du Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroko (ECDC) epidemiologoak gurutzaontzian egindako probetan.

Javier Padilla Estatuko Osasun idazkariak TVEn egindako elkarrizketa batean zehaztu duenez, ECDCko epidemiologoak eta Osasun Larrialdietako Alerten Kontrol Zentrokoek ebaluatu zuten kasua, negatiboa zelakoan, eta "ez zuelako sintomatologiarik agertu".

Hala ere, AEBko agintariek kasua positibotzat jotzea erabaki dute. AEBko Gaixotasunen Kontrolerako eta Prebentziorako Zentroak (CDC) kasu positiboaren irizpideari eustea erabaki zuten, eta bidaiariak leku isolatu batean bidaiatu zuen hegazkinean.

Berarekin batera, "sintoma arinak" zituen beste bidaiaria eraman zuten, AEBk jakinarazi duenez. Osasun Sailak zehaztu du pertsona horrek eztul arin bat izan zuela maiatzaren 6an, egun horretan bakarrik. Hori dela eta, itsasontziko medikuek erabaki zuten ez zegoela gaixotasuna izateko arriskurik, eta litekeena zela antsietatearekin eta urduritasunarekin lotutako sintomak izatea.

HANTABIRUSA

Hantabirusaren agerraldia "kontrolatuta " dagoela uste du Rafael Bengoak: "Orain kasu positiboen jarraipena egin behar da"

EITB

Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan Rafael Bengoa Osasun Publikoko adituak azaldu duenez, hantabirusak sortutako egoera "kontrolpean" dago, eta, horren esanetan, kasu positiboen jarraipen zuzena egitea da orain garrantzitsuena. Bestalde, hantabirusaren infekzio ahalmena txikia dela eta sintomak dituztenek kutsatzen dutela azpimarratu du. 

Rafael Bengoa experto en salud pública Radio Euskadi
18:00 - 20:00

NBEk babesa helarazi dio Espainiako Gobernuari

Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusiak babes mezua helarazi dio Espainiako Gobernuari hantabirusaren krisia kudeatzeko, Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) kideekin koordinazio estuan.

"Birusak gaur egun osasun publikorako duen arriskua txikia bada ere", "garrantzitsua da nazioartean hartzen diren neurriek guztion segurtasuna bermatzea", azpimarratu du.

 

22 britainiar asintomatiko, berrogeialdian

Erresuma Batuko agintariek astelehen honetan baieztatu dutenez, igandean MV Hondius gurutze-ontzitik ebakuatutako 22 pertsona herrialdera iritsi dira dagoeneko, eta Merseyside konderriko ospitale batean ospitaleratu dituzte, datozen orduetan hantabirusaz kutsatuta dauden ala ez jakiteko probak egingo dizkiete.

"45 egunez isolatuta egotea eskatuko zaie bidaiariei", zehaztu dute.

42 eguneko berrogeialdia, maiatzaren 6tik aurrera

Javier Padilla Espainiako Osasun Estatu idazkariak gaur azaldu duenez, MV Hondiuseko bidaiarientzako berrogeialdia maiatzaren 6tik aurrera zenbatuko da, eta 42 egunera arte luzatu ahal izango da.


Maiatzaren 6a finkatu da kontaktuen azken egun gisa, eta hortik aurrera berrogeialdia ezarri da, "itsasontziaren barruan izandako harreman guztien azterketa zehatza" egin ondoren. 

Berrogeialdiaren lehen astea "zorrotzagoa" izango dela azaldu du. Lehenengo eta bigarren PCRen emaitzak jasoko dira tarte horretan, eta kaltetutako 14 herritarrek ezingo dute bisitarik jaso. Hortik aurrera, egoera berriz aztertuko dela esan du, eta horren arabera erabakiko dutela.

Bi dira jada baieztatutako positiboak

 

Igandean Hondius itsasontzitik Parisera eraman zituzten bost frantziarren artean zegoen emakume batek positibo eman du hantabirusean, Stephanie Rist Frantziako Osasun ministroak astelehen honetan jakitera eman duenez.

Emakumeak sintomak zituen atzo eta bere osasun egoerak "okerrera egin du bart", ministroak France Info irratiari eskainitako elkarrizketa batean azaldu duenez.

Bestalde, Ristek adierazi du 22 pertsona identifikatu dituztela isolamenduan egongo diren kontaktu gisa.

AEBek konfirmatu dute herrialde horretako bidaiarietako bat positiboa dela eta beste batek sintomak dituela

Estatu Batuetako agintariek jakitera eman dutenez, gurutzaontzitik lehorreratutako batek "positibo arina" eman du arnas infekzio horren PCR proban, eta beste batek "sintoma arinak" ditu. Aipatutako itsas bidaiatik aberriratutako 17 herritar estatubatuarretatik bi dira, eta, Osasun eta Giza Zerbitzuetako Departamentuak ohar batean zehaztu duenez, "Estatu Departamentuaren hegaldi batean AEBra bidean daude gaur egun", biak "hegazkinaren bioeuste-unitateetan" bidaiatzen, "badaezpada".

19 nazionalitatetako 94 bidaiari lehorreratu dira gaur Hondiusetik

Hondius ontziko 94 bidaiari lehorreratu dira gaur Granadillako portuan, jatorrizko lekuetara eraman dituzten hegaldiak hartzeko. Bihar espero da beste 24ak lehorreratzea.

Monica Garcia Osasun ministroak egunaren balantzea egiteko prentsaurrekoan azaldu duenez, zortzi nazionalitatetako pertsonak garraiatu dituzten 7 hegaldi egin dira, eta Herbehereek planifikatutako hegaldian 11 nazionalitate ezberdinetako herritarrak joan dira.

Ministroak esan duenez, eguna normaltasun eta segurtasun osoz joan da, eta pozik agertu da kaltetuetako baten kontaktuak izateagatik isolatuta dauden Alacanteko eta Bartzelonako emakumeek negatibo eman dutelako PCR probetan.

Bihar goizeko lehen orduan ontziak erregaia hartzea aurreikusita dago, eta arratsaldean egingo dituzte azken hegaldiak. Australiatik datozen azken hegaldietan sei pertsona eramango dituzte, eta Herbeheretarakoa izango da azkena, azken 18 bidaiariak eramango dituena. 

Alacanten zaintzapean duten emakumeari egindako bigarren PCR probak emaitza negatiboa eman du

Alacanteko ospitale batean 32 urteko emakumeari egindako bigarren PCR probak emaitza negatiboa izan du, Generalitateak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Bigarren proba negatibo horretatik aurrera, emakumea berrogeialdian egongo, dagoen ospitalean bertan.

Hantabirusak jota hildako emakume batekin kontaktua izan zuen bartzelonarraren PCRak negatibo eman du

Bartzelonako Clinic Ospitalean berrogeialdian dagoen emakumeari egindako PCR probak emaitza negatiboa eman du, osasun agintariek jakitera eman dutenez.

Emakumeak nahitaezko berrogeialdia egingo du hiru eta sei aste bitartean, kontaktutzat jotzen baitute. Larunbat honetan egin zioten proba, ospitaleratu eta gutxira.

Odola nahiz listua aztertu dizkiote PCR proban. 

Frantziara bidean zela, hantavirusaren sintomak erakutsi ditu bidaiarietako batek

Hantavirus agerraldiaren ondorioz, ontzitik aterarazi eta Frantziara eraman dituzten bost bidaiarietako batek gaxotasunaren sintomak zituen, lehe ministro Sebastien Lecornuk X sare sozialean jakinrazi duenez.

Gaurko azken hegazkina AEBra joango da

Hamalau espainiarrak Gomez Ulla ospitalera eraman dituzte koarentena egiteko. Operatiboaren barruan aurreikusitako azken hegazkina arratsaldean abiatuko da Tenerife hegoaldetik Estatu Batuetara, Javier Padilla Estatuko Osasun idazkariak jakinarazi duenez.

"Bidaiari guztiak asintomatikoak dira"

Monica Garcia Osasun ministroak iragarri duenez, Kanpo Osasuneko langileek Hondius itsasontziko bidaiariei egindako test epidemiologikoek sintomarik gabe daudela baieztatzen dute. Hala ere, ministroak prentsaurrekoan adierazi duenez, Madrilgo Gomez Ulla ospitalera iristen direnean, PCR probak egingo dizkiete eta zazpi egunetan errepikatuko dizkiete. "Kasuak agertzen diren edo ez diren agertzen eta positiboa edo negatiboa den kontuan hartuta, ezarritako protokoloaren bideak ezarriko ditugu", gaineratu du ministroak.

Segurtasun neurri zorrotzak bidaiarien lehorreratzean

18:00 - 20:00

Aita santuak eskerrak eman dizkio kanariar herriari

Leon XIV aita santuak eskerrak eman ditu igande honetan Kanarietako herriak gurutzaontzia hartzeko izan duen jarrera prestua.

"Eskerrak eman nahi dizkiot Kanarietako herriari hantavirusak jotako gaixoak daramatzan Hondius gurutzaontziaren iritsiera onartzeagatik", adierazi du aita santuak espainieraz igandeko mezan.

Gaineratu duenez, "pozik" dago "zuekin elkartuko naizelako datorren hilean irletara egingo dudan bisitan!".

Osasunaren Mundu Erakundeak itsasontzian zuen epidemiologoa, azkenean, Herbehereetara joango da hegazkinez, eta ez du berrogeialdia Madrilgo Gomez Ulla ospitalean egingo.

Hasi da bidaiarien lehorreratzea

Hasi da jada, 11:00k baino lehentxeago, Hondius gurutzaontziko bidaiarien lehorreratzea. Itsasontzia uzten lehenak Espainiako nazionalitatea duten 14 bidaiariak izan dira, Osasunaren Mundu Erakundeko Epidemiologo batekin batera. Bi txalupatan banatuta joan dira lehorrera, Osasun Ministerioak jakitera eman duenez.

Osasun arduradunek, operazioa hasi aurretik, bidaiariek eta eskifaiak sintomarik gabe jarraitzen dutela egiaztatu dute.

Lehorrera iritsi direnean, bidaiari espainiarrak UMEren autobus batek eraman ditu aireportura, bertan hegazkin militar batean sartu eta Madrilera abiatzeko, berrogeialdia bertan egiteko.

Ondoren Herbehereetako bidaiarien txanda izango da, baina hegazkin berean joango dira alemaniarrak, belgikarrak, greziarrak eta eskifaiako kide batzuk ere; eta ondoren izango da Kanada, Turkia, Frantzia, Britainia Handia, Irlanda eta AEBko bidaiarien txanda.

Hondiusen ainguratzea arrakastatsua izan da, zailtasunak zailtasun

Monica Garcia Osasun ministroak esan du MV Hondius ontziaren ainguratzea arrakastatsua izan dela, "zailtasunak zailtasun".

Granadillako portuan egindako adierazpenetan, Osasun ministroak azaldu du espainiarrak Madrilgo Gomez Ulla Ospitalera eramango dituen hegaldiaren ostean beste hegazkin bat aterako dela Herbehereetatik, besteak beste, Alemania, Belgika eta Greziako bidaiariekin.

Azken hegaldia bihar, astelehena, izango da, Australiarako noranzkoan, Monica Garciak adierazi duenez.

Gurutzaontzia Granadillako portura iritsi da

Goizeko 6:00ak aldera (Euskal Herriko 07:00ak) sartu da Granadillako portuko kaian, eta bertan ainguratuta egongo da, harik eta bidaiariak lehorreratu arte.

Eguzkiaren argiarekin, bidaiariak lehorreratzeko eta Tenerife sur aireportura eramateko lanak hasiko dira. Monica Garcia Espainiako Osasun ministroak atzo azaldu zuenez, itsasontzian doazen nazionalitate espainiarreko 14 pertsonak izango dira lehorreratuko diren lehenak. Espainiako hegazkin militar bat Tenerife hegoaldeko aireportuko lurreratze-pistan zain dago, Madrilera eraman eta Gómez Ulla ospitalean berrogeialdia egin dezaten.

Ondoren, bidaiarien lehorreratzea nazionalitateen arabera eta bost pertsonako taldetan egingo da, eta uhartean daude jada jatorrizko lekuetara eramango dituzten hegazkin guztiak, igande honetan iritsiko diren bi izan ezik.

Operatiboak astelehenera arte iraungo du, eta horrek Kanarietako Gobernuaren gaitzespena eragin du. Fernando Clavijo presidenteak adierazi zuen akordioa operazioak 12 ordu irautea eta igande arratsaldean amaitzea zela.

18:00 - 20:00
18:00 - 20:00

Espainiako Gobernuak eta OMEk esan dute "dena prest" dagoela MV Hondius gurutzontzia artatzeko

Monica Garcia Osasun ministroak, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak eta Angel Víctor Torres Lurralde Politika eta Memoria Demokratikoko ministroak, Tedros Adhanom Ghebreyesus Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) zuzendari nagusiarekin batera, komunikabideen aurrean adierazi dutenez, Tenerife eta Espainia prest daude MV Hondius gurutze-ontziari arreta emateko.

Granadillako portura iritsi denean hedabideei egindako adierazpenetan, Garciak esan du "dena prest" dagoela bidaiariak eta tripulazioaren zati bat "berme handienekin" artatzeko, bai herritarrentzat, bai "osasun publikoarentzat". "Ondo aterako da", baieztatu du.

Tedrosek, berriz, esan du hantabirusa ez dela "COVIDa", baina ziurtatu du ez dutela "arinki" hartzen. Hala, "bertako biztanleentzako arriskua txikia" dela eta Espainiako Gobernuak "edozein arazo prebenitzeko prestaketa guztiak" egin dituela azpimarratu du. "Tenerife prest dago. Espainia prest eta prestatuta dago", esan du.

Garciak eta Marlaskak nabarmendu dutenez, bidaiariak euren jatorrizko lekuetara eramango dituzten hegazkin gehienak Tenerifen daude jada, eta orain ez daudenak igandean iristen joango dira, horrek bidaiariak lehorreratzeko eta lekualdatzeko denbora erraztuko duelarik.

Alacanten ospitaleratutako emakumeak negatibo eman du PCR proban

Alacanteko ospitale batean dagoen emakumeari Mikrobiologia Zentro Nazionalak egindako PCRak emaitza negatiboa eman du hantabirusarentzat.

Ezarritako protokoloaren arabera, bigarren proba diagnostiko bat egitea aurreikusten da, emaitza baieztatu eta 24 ordura, eta horren emaitza 24 eta 48 orduren buruan egongo da eskuragarri.

Bigarren proba hori ere negatiboa balitz, pazientea berrogeialdian dagoen kontaktutzat hartuko litzateke, eta Madrilgo Gomez Ulla Defentsako Ospitale Zentralera eramango litzateke. PCRa positiboa bada, emakumea Valentziako La Fe ospitaleko Isolamendu eta Goi Mailako Tratamenduko Unitatera eramango dute.

32 urteko emakume hau da hantabirusaren susmoekin Espainian ospitaleratutako lehen pertsona da, Alacanteko San Juan unibertsitate ospitalean jarraitzen du, koadro arinarekin eta eztularekin. 

Sanchez Adhanomekin bildu da Moncloan

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Tedros Adhanom Ghebreyesus Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) zuzendari nagusiarekin bildu da larunbat honetan Moncloan, MV Hondius gurutzontziaren porturatzea aztertzeko. 

Sanchezek azpimarratu duenez, "Espainia laguntza behar dutenen alde egongo da beti", eta "OMEren eskaera onartzea eta portu seguru bat eskaintzea betebehar moral eta legala da, bai gure herritarrekiko, bai Europarekiko, bai eta nazioarteko zuzenbidearekiko ere".

pedro-sanchez-tedros-adhanom-oms-moncloa-hantavirus

OMEk sei kasu baieztatu ditu, kutsatze susmagarri batek positibo eman ondoren

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) seira igo ditu MV Hondius gurutzontziari lotutako hantabirusen kasuak. Dagoeneko hiru hildako izan dira, beste lau gaixo ospitalean daude, eta ikerketek aurrera jarraitzen dute, agerraldiaren jatorria zehazteko.

OMEk zabaldutako azken txostenaren arabera, maiatzaren 8ra arte agerraldiarekin lotutako zortzi kasu jakinarazi dira, eta horietatik sei hantabirusaren Andes aldaerak (gizakien arteko transmisioa dokumentatu den andui bakarra) infektatutakoak direla baieztatu du; hiru heriotza ere gertatu dira (bi baieztatuta eta bat probablea).

Era berean, aurretik susmagarri gisa jakinarazitako kasu bat berriz sailkatu dute, PCR eta serologia bat jaso ondoren Andes aldaeran negatibo eman ondoren. Era berean, OMEren ikerketa epidemiologikoek martxan jarraitzen dute esposizio-iturria zehazteko, bidaia-historia eta lehen kasuaren balizko esposizioak barne.

Tedros Adhanom (OME) Kanarietako biztanleei zuzendu zaie gutun batean

Osasunaren Mundu Erakundeko zuzendariak gutuna idatzi die Kanarietako biztanleei "gizakitik gizakira". "Badakit kezkatuta zaudetela. Baina argi eta garbi entzun behar didazue: hau ez da beste COVID-19 bat ", adierazi du.

Dena prest Tenerifen ontziaren iritsierarako

Azken prestaketa lanetan dihardute Tenerifeko Granadillako portuan, Hondius itsasontzia bertara iristen denerako. Barne ministroaren arabera, ebakuazioa, "ahalik eta azkarren egingo da, eta segurtasun baldintza onenetan".

18:00 - 20:00

MV Hondius ontzi-enpresak adierazi du ontzian ez dagoela sintomarik duen pertsonarik

Oceanwide Expeditionsek, MV Hondius gurutzaldiaren jabeak, jakinarazi du ez dagoela sintomarik ontzian, eta bidaiarien eta eskifaiaren jarraipen medikoa egiten ari direla.

Adierazi du, gainera, "ontziko giroak positiboa izaten jarraitzen duela", eta bidaiariek eta tripulazioak medikuen jarraibideak betetzen dituztela.

Hildako pertsonaren gorpua ez da Kanarietan lehorreratuko

Garciak argitu duenez, ekipajearen zati bat eta hildako pertsonaren gorpua ez dituzte Kanarietan lehorreratuko, ezta tripulazioaren zati  bat ere. Izan ere, tripulazioko kide batzuk itsasontzian geratuko da, Herbehereetaraino jarraitu ahal izateko. Han egingo da gero “ontzia desinfektatzeko eta gainerako materiala kudeatzeko prozesu osoa, nazioarteko protokoloen arabera".

Bidaiariak txandaka joango dira lehorreratzen, aberriratze-hegaldiekin koordinatuta

Monica Garcia Osasun ministroak iragarri duenez, MV Hondius ontzia Kanarietan 04:00ak eta 06:00ak bitartean direnean iritsiko da Tenerifera, (ordubete beranduago Euskal Herrian) eta "ziurrenik" Espainiako bidaiariak izango dira lehorreratzen lehenak. 

Garcia eta Marlaska ministroek zehaztu dutenez lehorreratu aurretik bidaiarien azterketa zehatzak egingo direla eta egoera horietarako diseinatutako jarduera protokoloetan ezarritako babes neurriak hartuko direla. 

Bidaiariak modu mailakatu eta ordenatuan joango dira lehorreratzen, pistako hegaldien erabilgarritasunarekin eta herrialde bakoitzerako aurreikusi diren nazioarteko aberriratze operatiboekin "etengabeko koordinazioan".

Marlaskak ziurtatu duenez, dispositiboa modu "isolatuan" egingo da eta ez da izango "inongo kontakturik" bertako bizilagunekin, ez eta horientzako arriskurik ere. 

18:00 - 20:00

Justiziak ontzat jo du Hondius ontzian doazen espainiarrek berrogeialdia egiteko erabakia

Madrileko Insturikzio Epaitegi batek Osasun Ministerioak emandako agindua berretsi du eta ontzat jo du, beraz, Hondius ontzian doazen espainiar nazionalitateko bidaiareik berrogeialdia egitea Gomez Ulla ospitalean. 

"Neurria egokia da, berrarrezkoa eta onuragarria gaixotasuna prebenitu eta horren hedapena saihesteko", zehaztu du epaitegiak, eta gehitu du berrogeialdia  "kutsatzeagatiko hedapen batek sortuko lukeen arrisku larri, berehalako eta ezohikoari" aurre egiteko neurrikoa dela, "are, kontuan hartuta, ezarritako isolamendu epea ez dela gehiegizkoa edo luzeegia". 

Hala erentzun dio Estatu-Abokatutzak ostiral gauean agindu hori berresteko Justiziari egindako eskaerari. 

Pedro Sanchezek Tedros Adhanom OMEko zuendaria hartuko du arratsaldean

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Tedros Ahanom Osasunaren Mundu Erakundea (OME) zuzendaria hartuko du arratsaldean Moncloan, MV Hondius ontziaren ebakuazioaz hitz egiteko. 

17:00etan bilduko dira biak, Adhanom Tenerifera abiatu baino ordubete lehenago. Izan ere, ordu horretan Monica Garcia Osasun ministroaren eta Fernando Grande-Marlaska Barne ministroarekin batera bidaiatuko du, Hondiu ontzia Granadillako portura iristen denerako operatiboa koordinatzeko. 

Ministroek eta OMEko zuzendariak ebakuazioa koordinatzeko aginte-postutik bertatik egingo dute operatiboaren jarraipena, behin ontzia bertara iristen denean, igandeko 03:00 eta 05:00 artean. 

GRAFCAN3501. GRANADILLA DE ABONA (TENERIFE), 08/05/2026.- Agentes de la Guardia Civil junto al puesto de mando instalado este viernes en el puerto de Granadilla con motivo de la llegada del crucero MV Hondius. EFE/ Miguel Barreto

Birusarekin harremanetan egon den kataluniarrak berrogeialdia egingo du

Antoni Castells Bartzelonako Hospital Cliniceko zuzendari asistentzialak iragarri duenez, hantabirusak hildako pertsona batekin harremanetan egon den emakume kataluniarra Hospital Clinicera joango da larunbat honetan, eta han behaketan egongo da isolamendu gela batean, nahiz eta "asintomatikoa" izan.

Odolaren eta listuaren PCR analisiak egingo dizkiote birusa duen jakiteko. Proba negatiboa bada, protokoloaren arabera, 7 egunen buruan berriro egingo diote proba, birus horren inkubazio epea 3 astetik 6 astera bitartekoa baita, eta berrogeialdia ospitalean igaroko du.

Azken prestaketa lanak itsasontzia jasotzeko

Ordu batzuk barru, Espainiako eta nazioarteko osasun-agintariek osasun operazio konplexu bati egin beharko diote aurre Tenerifen, MV Hondius gurutzontziko bidaiariak osasun berme guztiekin ebakuatzeko. Igande honetan iritsiko da uharte horretara, hantabirusaren agerraldi batekin, eta Madrilgo Gomez Ulla ospitalean berrogeialdia egingo duten Espainiako nazionalitateko 14 pertsona daudelarik bidaiarien artean.

Operazioaren konplexutasunaren ondorioz, Monica Garcia Espainiako Osasun ministroa, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa eta Tedros Adhanom Ghebreyesus Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) zuzendari nagusia Tenerifera joango dira larunbat honetan operatiboa koordinatzeko.

Ebakuazioa igande eguerdirako antolatu da, egun argiz, itsasoaren egoera ona aprobetxatuz, astelehenean okerrera egitea aurreikusten baita. Plan horri jarraitzeko, itsasontziko bidaiariak aberriratuko dituzten hegazkinek prest egon beharko dute Tenerife hegoaldeko aireportuan, goizaldean.

Segurtasuna zaintzeko, gurutzaontzia ez da porturatuko, eta bidaiariak txalupetan iritsiko dira portura, burbuila ibilgailuetan aireportura joan aurretik.

Katalunian pertsona bat atzeman dute hantabirusaren agerraldiarekin lotuta

Osasun agintariek beste kontaktu bat identifikatu dute hantabirusaren agerraldiarekin lotuta. Osasun Alertak eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak zehaztu duenez, Katalunian bizi den emakume bat da, baina ez du sintomarik, eta hildako herbeheretarraren hegazkin berean bidaiatu zuen.

Emakume hori Espainiako Estatuan identifikatutako hirugarren kontaktua izango litzateke; izan ere, paziente bat Alacanteko ospitale batean ospitaleratuta dago, hantabirusaren sintoma bateragarriekin, eta beste emakume hegoafrikar bat ere hegazkinean joan zen eta astebete eman zuen Bartzelonan, bere herrialdera itzuli aurretik. Bertan aurkitu dute, sintomarik gabe.

Kanadak sei pertsona isolatu ditu herrialdean hantabirusa izan dezaketelakoan 

Kanadako agintariek, guztira, sei pertsona isolatu dituzte herrialdean hantabirusa izateko arriskuagatik, kutsatutako pertsona batekin hegaldi bat partekatu zuten pertsonen artean hiru kasu berri atzeman ostean.

Hala, hiru kasu berri horiek MV Hondius gurutzaontziarekin duten harremanagatik Kanadan isolatuta dauden beste hiru pertsonen kasuei gehitu zaizkie.

Audientzia Nazionalak baztertu egin du MV Hondius ontzia Kanarietara iritsi aurretik gelditzea

Iustitia Europa elkarteak neurri zuhur gisa ontzia gelditzeko eskatu zuen. Administrazioarekiko Auzietako Salako epaileen ustez, ordez, neurri hori "ez dago justifikatuta", bertan behera uzteko eskatzen ari diren ekintza hori "osasun larrialdi bati erantzuteko nazioarteko elkarkidetzaren barruan sartzen delako".

Osasun Ministerioak hantabirus kasu susmagarri bat ikertzen ari direla Alacanten baieztatu du

Gaitzak jota Holandan hil zen emakumearen hegazkin berberean zihoan 32 urteko emakume bat ingresatuta dago Alacanten. Kasu honetarako dagozkion azterketak egiten ari dira hantabirusa duen ala ez zehazteko.

Gurutzaontzia Kanarietan ez desinfektatzeko eskatu du presidente kanariarrak

Fernando Clavijo Kanarietako presidenteak MV Hondius ontzia Kanarietako kostaldean ez desinfektatzeko eta Herbehereetaraino tripulazio berarekin jarraitzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Cuatron egindako elkarrizketa batean, Clavijok aitortu du Monica Garcia Osasun ministroarekin izandako elkarrizketan ez ziola argitu ontzia non eta nola desinfektatuko den.

Arrisku "oso-oso txikia"

Hantabirusa oso gertuko kontaktu bidez transmititzen da, eta kontaktu horren barruan egon daiteke listuaren edo arnas jariakinen eraginpean, infektatutako pertsona batek doministiku egiten duenean, eztul egiten duenean edo beste batetik oso hurbil txistua botatzen duenean, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) argitu duenez. "Gertuko kontaktu gisa ulertzen da ia aurrez aurre egotea, eta oso hurbil dagoen espazio bat partekatzea, eta listua edo jariakinak botatzea eztul edo tsu egitean", nabarmendu du Christian Lindmeier OMEko bozeramaileak prentsaurrekoan. "Ez da covid berri bat, herritarrentzako arriskua oso-oso txikia da", gaineratu du.

Gaixotasun Infekziosoen Aholku Batzordea, abian Euskadin

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Gaixotasun Infekzioso Emergenteen Euskadiko Aholku Batzordea aktibatu du, Kanariar Uharteetara doan MV Hondius itsasontzian atzemandako hantabirusaren alertaren jarraipena egiteko eta edozein osasun-inpaktu aurreikusteko.

Atzerritarrak euren herrialdeetara eramango dituzte

Monica Garcia Osasun ministroaren esanetan, gurutzaontzian doazen atzerritar guztiak euren herrialdeetara eramango dituzte, hantabirus sintomak izan edo ez izan. 

Era berean, ebakuazio operazioaren segurtasuna bermatuta egongo dela azpimarratu du.

Honela lehorreratuko dira bidaiariak

Pedro Suarez Tenerifeko Portuko Agintzaritzako presidenteak azaldu duenez, MV Hondiuseko bidaiariak txandaka lehorreratuko dira, lehenik eta behin ontzi txiki baten bidezm eta ondoren errepidez “hegazkinaren eskaileraraino”.

TVEn egin ditu adierazpenok Suarezek, Kanarietako herritarrak lasaitzeko asmoz.

"Erabakita dago" ontzia Kanarietan ainguratzea

Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak esan du ontziaren ainguratzea “erabakita” dagoela, itsas agintariek "kontrakorik esan ezean". Espainiako Gobernuak eta Kanarietako Gobernuak adostutako proposamenaren arabera, gurutzaontzia Granadillako portu industrialean porturatuko da, segurtasun eta logistika arrazoiengatik . Osasun-zaintzapean dauden bidaiariak ahalik eta azkarren aberriratzeko plana antolatu dute.

MADRID, 07/05/2026.- El ministro de Política Territorial, Ángel Víctor Torres, atiende a la prensa su salida del Ministerio de Sanidad, este jueves en Madrid, después de su reunión con la ministra de Sanidad, Mónica García, y con el presidente canario, Fernando Clavijo, con el fin de examinar la emergencia sanitaria del crucero MV Hondius. EFE/ Javier Lizón

KLM airelineako azafatak negatibo eman du hantabirusaren infekzioagatik, MOEren arabera.

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) jakinarazi berri du Johannesburgen hantabirusaren infekzio baten ondorioz hil zen emakumearekin harremanetan egon zen KLMko azafatak negatibo eman duela balizko infekzio baten frogan. Emakumea ostegunean ospitaleratu zuten Amsterdamgo ospitale batean, infekzio baten zantzuekin.

NIJMEGEN (Netherlands), 07/05/2026.- An exterior of the Radboudumc hospital, which has admitted a patient from the cruise ship Hondius who may be infected with the hantavirus, in Nijmegen, Netherlands, 07 May 2026. According to the World Health Organization (WHO), three suspected hantavirus case patients have been evacuated from the Dutch cruise ship MV Hondius, anchored off the coast of Cape Verde, and are on their way to receive medical care in The Netherlands in coordination with WHO. (Cabo Verde, Países Bajos; Holanda) EFE/EPA/MARCEL KRIJGSMAN

Hirugarren britainiar batek hantabirus sintomak ditu, Erresuma Batuko agintarien arabera

Erresuma Batuko osasun agintariak MV Hondius gurutzaontziari lotutako balizko agerraldia ikertzen ari dira oraindik; izan ere, Ushuaian hasi eta Cabo Verderako zeharkaldiaren ostean, bi kasu baieztatu eta hiru hildako izan dira.

Eta behin ontzia Kanarietara helduta... zer?

Ontzia Granadillako (Tenerife) portuaren aurrean ainguratuta geratuko da igande eguerdian. Bidaiariak txalupetan eramango dira, bost laguneko taldetan, portura (ez baitu bidaiariak hartzeko azpiegiturarik), eta hortik hegazkinetara joango dira. Dispositiboa herritik erabat isolatuta eta perimetratuta egongo da, baita ibilgailuak eta aireportuko eremua ere, baina oraindik zehazteke daude azken xehetasunak. Inork ez du itsasontzia utziko, harik eta Tenerife hegoaldeko aireportura eramango duen ibilgailua iritsi arte (portutik hamar minutura dago, autoz). Itsasontzitik hildako pertsonaren gorpua ere ebakuatuko da, baina beste protokolo batekin, kasu horietan ohikoa denarekin, hain zuzen ere. 

Kanarietako Gobernuak gaixotasun infekziosoei aurre egiteko protokoloa ezarri du

Alfonso Cabello Kanarietako Gobernuko eledunak jakinarazi duenez, Hantavirus agerraldiak kaltetutako HVHondius gurutzaontziaren iritsiera dela eta, gaixotasun infekziosoei aurre egiteko protokoloa ezarri dute. Aurreikuspenen arabera, larunbatean iritsiko da ontzia Granadillako (Tenerife) portura. 

Espainiako eta Kanarietako gobernuetako ordezkariek arratsaldean izan duten koordinazio bileraren ondoren egin du iragarpena Cabellok. Hantavirusak eragindako krisia kudeatzeko, egunero bi bilera egiten dituzte bi exekutiboetako arduradunek. 

 

Munduko Osasun Erakundeak ziurtatu du hantavirusa Kanarietan zabaltzeko arriskua "oso baxua" dela

Tedros Adhanom Grebreyesys Munduko Osasun Erakundeko (MOE) zuzendari nagusiak ziurtatu du HV Hondius gurutzaontzia Kanarietara heltzen denean, han gaitza zabaltzeko arriskua "oso baxua" dela. 

Arratsaldean eman duen prentsaurrekoan, Adhanom Ghebreyesusek eskerrak eman dizkio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, MOEren eskaria aintzat hartu eta Nazioarteko Osasun Araudia betetzeagatik. Espainiak egoera kudeatzeko "gaitasun osoa" duela esan du. "Bada nabarmendu nahiko nukeen zerbait, arauetatik harago. Kasu honetan garrantzitsuena elkartasuna da. Hori da presidenteak erakutsi duena", erantsi du. 
 
 
 

Sanchezek eta Clavijok telefonoz hitz egin dute, hantavirus agerraldiak eragin duen krisiaz

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak telefonoz deitu dio Fernando Clavijo Kanarietako Gobernuko presidenteari, hantavirus agerraldiak kaltetutako MV Hondius gurutzaontzia Granadillan (Tenerifen) porturatzeko erabakiak bi erakundeen artean eragin duen krisia bideratzeko. 

Moncloako iturriek jakitera eman dutenez, gaur arratsaldean hitz egin dute buruzagiok, "erakundeen arteko elkarlana sustatzeko". 

23 herrialdetakoak dira gurutzaontzian dauden pertsonak

 

14 espainiarrez gain, Frantziako (5), Alemaniako (8), Greziako (1), Belgikako (2), Herbehereetako (11), Irlandako (2), Poloniako (1) eta Portugaleko (1) pertsonak daude ontzi horretan. Babes Zibileko Europako mekanismoari atxikitako hiru herrialdetako pertsonak  ere badaude: Turkia (3), Ukraina (5) eta Montenegro (1).

Bestalde, Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetako bidaiariak eta tripulatzaileak egongo lirateke: Britainia Handia (23), Kanada (4), Estatu Batuak (17), Australia (4), Japonia, Zeelanda Berria (1), Argentina (1), Errusia (1), Filipinak (38, denak tripulazioko kideak), India (2) eta Guatemala (1).

Virginia Barcones Babes Zibileko eta Larrialdietako idazkari nagusiak adierazi duenez, herrialdeekin bilerak egiten ari dira, euren herritarrak ebakuatzeko hegazkina bidaliko dituzten jakin ahal izateko.

Hegaztiak ikustera egindako bidaia batean egon daite hantavirus agerraldiaren jatorria

Tedros Adhanom Ghebreyesus Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) zuzendari nagusiak prentsaurrekoan baieztatu du orain arte jakinarazitako zortzi kasu susmagarrietatik bostek hantabirusa zeukatela. "Orain arte, zortzi kasu jakinarazi dira, hiru heriotza barne. Zortzi kasuetatik bost hantabirus gisa baieztatu dira, eta beste hirurak susmagarriak dira ", zehaztu du.

Era berean, birusaren jatorria aztertzen ari direla adierazi du. Bere hitzetan, apirilaren 11n eta 26an hil zen bikote holandarrak bidaia bat egin zuen Hego Konoan hegaztiak ikusteko eta, ondoren, apirilaren 1ean gurutzaontzia hartu zuen. "Birusaren Andeetako barietatea transmititzeagatik ezaguna den arratoi espeziea dagoen tokiak" bisitatu zituztela adierazi du.

 

Kanarietako presidenteak ziurtatu du MV Hondius ontziak ainguratu egingo duela Tenerifen, ez dela porturatuko

Albiste ona da hori Fernando Clavijorentzat, segurtasun neurriak areagotuko direlako. Bidaiariak ontzietan aterako dituzte gurutzaontzitik eta zuzenean aireportura eramango dituzte, segurtasun neurrien artean.

18:00 - 20:00

Tenerifeko portuko langileak MV Hondius ontziaren iritsiera blokeatzea aztertzen ari dira

Tenerifeko Portuko langileen sindikatuak elkarretaratzea deitu du biharko, Kanarietako Parlamentuaren aurrean, MV Hondius gurutzaontziaren porturatzearen aurrean "segurtasun neurriak" exijitzeko. Ez dute baztertzen barkuaren iritsiera blokeatzea. 

Arriskurik ez, Bruselaren esanetan

Europako Batzordearen esanetan,  une honetan ez dago arriskurik herritarrentzat. Horregatik, lasaitasun mezua helarazi nahi izan du.

'HV Hondius'-eko ontzi-enpresa Santa Elenan hantabirus agerraldiaren ondoren lehorreratu ziren 30 bidaiariekin harremanetan jarri da dagoeneko

HV Hondius itsasontziaren arduradunak, Oceanwide Expeditionsek, jakinarazi duenez, apirilaren 11n kutsatutako lehen bidaiaria hil eta egun batzuetara, apirilaren 24an, Santa Elenan lehorreratu ziren bidaiari guztiekin harremanetan jarri da.

MOEk ziurtatu du 'MV Hondius'-en osasun-jarraipena etengabea izango dela Tenerifen lehorreratu arte

Erakundearen arabera, MV Hondius-eko bidaiari eta langile kide guztiak medikuen kontrolpean eta ebaluazio epidemiologikoen pean egongo dira Tenerifera iritsi arte.

Johannesburgon hantabirusak hildako emakumearekin harremana izan zuen azafata bat ospitaleratu dute Amsterdamen

Herbehereetako osasun-agintariek azaldu dutenez, kasua aztertzen ari dira, pazientea birus horrekin infektatuta dagoen egiaztatzeko. RTL kateak adierazi duenez, emakumeak KLM airelinearentzat egiten du lan azafata gisa, eta Johannesburgon hantabirusak hildako emakumearekin harremanetan egon omen zen. 

Bilera 12:00etan, Madrilen: Monica Garcia (Osasun sailburua), Angel Victor Torres (Lurralde Politikako sailburua) eta Fernando Clavijo (Kanarietako presidentea)

Monica Garcia Espainiako Osasun ministroa, Angel Victor Torres Lurralde Politikako sailburua eta Fernando Clavijo Kanarietako presidenteak bilera egingo dute 12:00etan, Madrilen, MV Hondius gurutzaontziaren egoera aztertzeko. 

Andeetakoa, gizakien artean transmititu daitekeen hantabirusaren aldaera

Munduko Osasun Erakundeak baieztatu duenez, MV Hondius gurutzaontzian atzemandako hantavirusaren aldaera Andeetakoa da, gizakien artean transmititu daitekeena. Hala ere, erakundeak lasaitasun mezua eman du munduko populazioarentzat arriskua "txikia" dela iritzita. 

Bi gaixo zeramatzan hegazkina Amsterdamera iritsi da, Kanarietan geldialdia egin ostean

Hantabirusaz kutsatutako bi pertsona zeramatzan hegazkina Herbehereetara iritsi da, Kanarietan geldialdia egin ostean. Bi gaixo zeramatzan hegazkinak Kanarietan eskala egin zuen, Marokok baimena ukatu ziolako. Espainiako Osasun Ministerioak baieztatu duenez, beste hegazkin medikalizatu batean lekualdatu dituzte. 

Hasierako hegazkina, eskifaiarekin bakarrik, Rotterdamera itzuli da, Valentzian geldialdi teknikoa eginda. 

Bederatzi nafar lehorreratu ziren Ushuaian, lehen hantabirus kasuak agertu baino egun batzuk lehenago

MV Hondius gurutzaontziko bidaiari batzuk Ushuaian lehorreratu ziren pasa den apirilaren 1ean, lehen hantabirus kasuak agertu aurretik. 

Talde horretan 9 nafar zeuden, Luis Gorricho tartean. Espainiako Telebista Publikoari eskaini dion elkarrizketan azaldu duenez, hilabete baino gehiago igaro da ordutik eta taldeko inork ez du sintomarik izan. Gaineratu duenez, inor ez da beraiekin harremanetan jarri beraien osasun egoeraz galdetzeko. 

 

Frantzia hantabirusaz kutsatutako batekin hegazkinez bidaiatu zuen pertsona bat aztertzen ari da

Frantziako osasun agintariak gertutik jarraitzen ari dira MV Hondius gurutzaontzian hantabirusarekin kutsatutako pertsona batekin hegazkinez bidaiatu zuen pertsona baten kasua. 

Santa Elenan lehorreratu ziren 23 bidaiariren osasun egoera aztertzen ari dira

Munduko Osasun Erakundea pasa den apirilaren 22an Santa Elena uhartean (Ozeano Atlantikoa) lehorreratu ziren gurutzaontziko 23 bidaiariren osasun egoera aztertzen ari da. 

Itxura guztien arabera, inolako osasun kontrolik eta berrogeialdirik egin gabe beren jatorrizko herrialdeetara itzuli ziren. 

Hain zuzen ere, 23 horietako bat da Suitzan baieztatu eta ospitaleratu duten gaixoetako bat.

Osasun Ministerioak azpimarratu du osasun publikoa bermatzeko neurri guztiak hartuko direla

Espainiako Osasun Ministerioak espero du ontzian dauden espainiarrek "ahalik eta mediku-zaintza onena jaso nahi izatea" Espainiara itzultzean, eta, azpimarratu duenez, "nolanahi ere, Gobernuak osasun publikoa bermatzeko beharrezko legezko neurriak hartuko ditu". Margarita Robles Defentsa ministroak hedabideei egindako adierazpenetan, Gomez Ulla ospitale militarreko berrogeialdia borondatezkoa izango dela adierazi du Osasun Ministerioko iturriek.

Aipatutako Osasun iturriek espero dute "pertsona horiek eta haien senideek babestuta egon, zaindu eta ahalik eta mediku-zaintza onena jaso nahi dutela".  Eta gaineratu dute, nolanahi ere, "Gobernuak beharrezkoak diren legezko neurriak hartuko dituela osasun publikoa bermatzeko, eskura dituzten legezko tresna guztiekin.

Hantabirusak kaltetutako 'MV Hondius' gurutzaontzia larunbatean porturatuko da Kanarietan

Osasun-matxura baten ondorioz, bi gaixo zeramatzan hegazkin medikalizatuak geldialdia egin behar izan du Kanaria Handian

HANTABIRUSA

Matxura baten ondorioz, bi gaixo zeramatzan hegazkin medikalizatuak geldialdia egin behar izan du Kanaria Handian

Agentziak | EITB

Bigarren hegazkina Herbereetara heldu da. Munduko Osasun Erakundearen zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, osasun publikorako arrisku orokorrak "txikia izaten jarraitzen du". Gurutzaontzia, bere aldetik, Kanaria Uharteetara bidean da jada, eta hiru egun barru porturatzea aurreikusita dago.

Gizakien artean kutsa daitekeen andui batekoa da gurutzaontziko hantabirus agerraldia

HANTABIRUSA

Gizakien artean kutsa daitekeen andui batekoa da gurutzaontziko hantabirus agerraldia

Agentziak | EITB

MV Hondius ontzian izandako agerraldiak hiru heriotza eragin ditu, eta MOErekin lankidetzan ari den laborategi baten arabera, Andes anduiari dagokio.

18:00 - 20:00

Clavijok ez du nahi hantabirusak kutsatutako gurutzaontziak Kanarietan geldialdia egitea, eta Sanchezekin premiazko bilera bat egitea eskatu du

HANTABIRUSA

Clavijok ez du nahi hantabirusak kutsatutako gurutzaontziak Kanarietan geldialdia egitea, eta Sanchezekin premiazko bilera bat egitea eskatu du

Agentziak | EITB

Kanarietako presidenteak zalantzan jarri du Espainiako Gobernuak ontzia Kanarietan amarratzeko hartutako erabakia, eta eskatu du kasuaren osasun-kudeaketako protokolo-aldaketari buruz azalpenak eman ditzala berehala.

BRUSELAS, 05/05/2026.- El presidente de Canarias, Fernando Clavijo (c), se reúne este martes con el comisario europeo de Transporte, Apostolos Tzitzikostas, en Bruselas, Bélgica. En declaraciones a los medios, Clavijo ha afirmado que el buque en el que se ha declarado un brote de hantavirus durante una travesía por el Atlántico Sur, "debe ser atendido donde está", en Cabo Verde, antes de regresar de manera directa y sin pasar por Canarias a Países Bajos, de donde es la empresa que opera el crucero. EFE/ Pablo Garrigós

Hantabirusa agertutako gurutzaontzia Kanarietan atrakatzeko baimena eman du Espainiako Gobernuak, eta larri dagoen medikua han artatuko dute

Hiru pertsona hil dira, ustez hantabirusak jota, gurutzaontzi batean

HANTABIRUSA

Hiru pertsona hil dira, ustez hantabirusak jota, gurutzaontzi batean

Hondius gurutzaduraren artxiboko irudia | REUTERS

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) adierazi duenez, "kutsatze-arriskuak txikia izaten jarraitzen du" eta "ez dago izutzeko arrazoirik". MV Hondius gurutzaontzia lehorreratzeko portu bila ari da, Cabo Verdek baimena ukatu baitio. Ontzian doazen 149 lagunetatik 14k Espainiako nazionalitatea dute.