Hantabirusak kaltetutako 'MV Hondius' gurutzaontzia larunbatean porturatuko da Kanarietan
Ontzian doazen 14 espainiarrak Madrilgo ospitale batera eramango dituzte, osasun-azterketa egitera. Oraingoz, inork ez du hantabirus gaitzaren sintomarik.
Monica Garcia eta Fernando Grande-Marlaska, gaur, prentsaurrekoan. Argazkia: Europa Press
Espainiako Gobernuak baieztatu du hantabirus gaitzaren agerraldi batek kaltetutako MV Hondius gurutzaontzia hiru egun barru porturatuko dela Granadillan (Tenerife), eta bertan doazen 14 espainiarrak Madrilgo Gomez Ulla Ospitale Militarrera eramango dituztela, lehen osasun-azterketa egitera. Gainerako bidaiariak euren herrialdeetara eramango dituzte, astelehenetik aurrera. Bien bitartean, medikalizatutako hegazkinak iritsi arte, ontzian bertan egongo dira.
Monica Garcia eta Fernando Grande-Marlaska Osasun eta Barne ministroek, hurrenez hurren, agerraldia egin dute, egoeraren berri emateko. Azaldu dutenez, Munduko Osasun Erakundeak ontzia Kanarietan lehorreratzeko egindako eskaera onartu ondoren, jarraibideak eta protokoloa adostu dituzte goizean Moncloan egindako bileran. Nazioarteko zuzenbidea betetzea eta laguntza humanitarioa eskaintzea "betebeharra" dela esan dute bi buruzagiek.
Marlaskak zehaztu du barkuan dauden 14 bidaiari espainiarrek, oraingoz, ez dutela hantabirus gaitzaren sintomarik, eta larunbatean bertan Madrilgo ospitale militar batera eramango dituztela, "behar diren osasun azterketak" egitera. "Egoera kontrolpean dago", esan du.
Halaber, ziurtatu du "segurtasun neurri guztiak" hartuko dituztela, gaitza zabaldu ez dadin. Granadillakoa "aktibitate oso gutxiko portua" dela ere azaldu du, transmisiorako arriskua oso txikia dela aditzera emateko.
Ildo beretik, Garciak ere adierazi du bidaiari guztiak segurtasunez lekualdatzeko, osasun neurrien protokolo zorrotza ezarriko dela. Haren hitzetan, lehentasuna "krisiari behar bezala" erantzutea da, eta bidaiari guztiak ongi daudela bermatzea.
Gurutzaontzia Argentinatik abiatu zen, 150 bidaiari ingururekin, eta, gutxienez, 41 hantabirus kasu atzeman dira ontzian. Lehen hipotesien arabera, litekeena da kutsaturiko bidaiariak ontziratu baino lehen infektatu izana. Orain arte, hiru pertsona hil dira, gaitzaren ondorioz.
Bi bilera, egunero
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.