Matxura baten ondorioz, bi gaixo zeramatzan hegazkin medikalizatuak geldialdia egin behar izan du Kanaria Handian
Bigarren hegazkina Herbereetara heldu da. Munduko Osasun Erakundearen zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, osasun publikorako arrisku orokorrak "txikia izaten jarraitzen du". Gurutzaontzia, bere aldetik, Kanaria Uharteetara bidean da jada, eta hiru egun barru porturatzea aurreikusita dago.
Tedros Adhanom Ghebreyesus Munduko Osasun Erakundearen (MOE) zuzendari nagusiak jakinarazi duenez, hantabirusa izan zezaketen hiru lagunak Hondius gurutzaontzitik atera dituzte, eta Herbehereetara doaz, han arreta medikoa jasotzeko.
Hala ere, Cabo Verdetik Herbehereetara zihoan anbulantzia-hegazkinetako batek geldialdi bat egin behar izan du Kanaria Handian, isolamendu-burbuila hautsi baitzaie.
Kanarietako Gobernuaren Ordezkaritzak zehaztu duenez, hori da hegazkina Kanaria Handiko aireportura bideratzeko arrazoia; izan ere, hasiera batean, asmoa zen Marrakexera joatea, han erregaia hartzeko, Amsterdamera joan aurretik.
Gobernuaren Ordezkaritzak ziurtatu du hegazkinari baldintza bat jarri zitzaiola Kanaria Handian lurreratzeko: hegazkinetik inor ez zela ez atera ez sartu behar. Baldintza hori errespetatu egin dela ziurtatu du.
Hegazkina 11:00etan abiatu da Praia nazioarteko aireportutik, Marrakexen erregaia kargatzeko asmoz, 16:00ak aldera, Amsterdamera joateko. Bertara 17:00etan iristea aurreikusita zuen, Herbehereetako orduan.
Hala ere, 16:00ak baino lehentxeago, Kanaria Handira bideratu dute. Bere plana 17:40an Herbehereetara abiatzea zen. Hala ere, EFEk egiaztatu du 18:15ean (uharteetako ordua) Kanaria Handiko aireportuan jarraitzen zuela.
Ebakuazioak Herbereetara
Tedrosek X sare sozialean adierazi duenez, ebakuazioa eta lekualdatzea MOEk, ontzi-enpresak eta Cabo Verdeko, Erresuma Batuko, Espainiako eta Herbehereetako agintariek koordinatu dute.
Halaber, Tedrosek azpimarratu du monitorizazioa eta jarraipena egiten hasi direla (bidaiariak eta lehorreratu direnak) nola dauden kontrolatzeko, operadoreekin eta osasun-agintari nazionalekin lankidetzan. Horren harira, osasun publikorako arrisku orokorrak "txikia izaten jarraitzen" duela azpimarratu du.
Lehen hegazkina iritsi da Schipholeko aireportura, Amsterdametik gertu, Euskal Herrian 19:00ak zirenean. Bertan zihoan pazientea anbulantzian eraman dute, NOS Herbehereetako telebista kateak jakinarazi duenez.
Bigarren hegazkina laster iritsiko da aerodromora, izan ere, Kanaria Handian gelditu behar izan du, osasun-ekipamenduan arazo tekniko bat izan duelako.
Herbehereetara hegazkinez eraman dituzten hiru bidaiariak 41 urteko herbeheretar bat, 56 urteko britainiar bat eta 65 urteko alemaniar bat dira, Herbehereetako Atzerri Ministerioaren eta gurutzaontziaren operadorearen arabera.
Hiruretatik bik sintoma larriak dituzte, eta batek ez du sintomarik, baina susmagarria da maiatzaren 2an hildako bidaiari batekin kontaktua izan ondoren kutsatu izan daitekeelako, Oceanwide Expeditions enpresak zehaztu duenez.
Ebakuazioa eginda, itsasontzian ez da sintomak dituen inor geratzen, gainerako 146 bidaiarien artean. Hala ere, ontziaren operadoreak eta Herbehereetako osasun-agintariek gurutzaontziko osasun-arreta indartzea erabaki dute, gaur bertan gaixotasun infekziosoetako bi espezialista eramanda.
Datorren larunbatean MV Hondius ontzia Tenerifeko Granadilla de Abona portuan amarratuko dutela aurreikusi dute. Bertatik, atzerriko bidaiariak beren herrialdeetara eramango dituzte, eta 14 espainiarrak Gomez Ulla ospitalera (Madril) eramango dituzte, berrogeialdia egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.