Dagoeneko 107 dira Arratiko Zekorrak taldeak saldutako loteria txartelen auzian salaketa jarri duten herritarrak
Behar baino 225 partaidetza gehiago saldu zituela aitortu du Arratiko Zekorrak errugbi taldeak. 2,2 milioi euroko zuloa dago, saritutako txartel bakoitzari 9.600 euro dagozkio eta. Kaltetuak plataforma batean elkartzekotan dira.
Igorre, Gabonetako Loteriaren egunean. Argazkia: orain.eus
Dagoeneko 107 salaketa jaso ditu Ertzaintzak, Arratiko Zekorrak errugbi taldeak saldutako Gabonetako Loteriaren inguruan.
Joan den abenduaren 22ko Gabonetako Loteriak milioi zaparrada utzi zuen Igorren. Arratiko Zekorrak errugbi taldeak banatutako 90.693 zenbakiak 15 milioi euro utzi zituen, eta herrian poza eragin zuen. Hilabete batzuk igaro arren, oraindik bada saria kobratu ezin izan duenik, klubak behar baino 225 partizipazio gehiago saldu zituelako. Partizipazio bakoitzari 9.600 euro dagozkio eta zuloa 2,2 milioi eurokoa dela kalkulatzen da.
Kaltetuak plataforma batean elkartuko dira eta gaur arratsaldean ari dira lehen bilera egiten.
Horietako batzuen batzuen abokatuak dioenez, zantzu nahikoak daude kasua zigor-prozedura bidez bideratzeko, iruzurragatik edo bidegabe jabetzeagatik; hala ere, ikerketak erabakiko du gertutakoaren izaera juridikoa.
Ertzaintzak ikerketa hasi du iruzur delitu posible bat izan ote den argitzeko.
Zuzendaritzak akatsa onartu du
Euskadi Irratiari egindako adierazpenetan, Arratiko Zekorrak errugbi taldearen zuzendariak onartu du akatsa eurena izan dela, eta adierazi du egoera nola bideratu aztertzen ari direla. Dirudienez, jende askok dagoeneko kobratu du saria.
Partizipazioa kontratu bat da
Halaber, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Olga Rodriguez Iuris Estudio Juridikoko Zuzenbide adituak azaldu duenez, loteria partizipazio horiek "izatez, kontratuak dira, klubak saldutakoaren eta pertsona horrek erositakoaren artekoak" eta, ondorioz, klubak hitzartutako ordainketa bete behar duela.
Rodriguezen esanetan, zenbatekoa edozein dela ere, "kontratu horretatik eratorritako erantzukizun indibiduala" dago; hortaz, guztiek dute dagokien sariaren zatia kobratzeko eskubidea, praktikan "zorra delako".
Era berean, nabarmendu du klubak, figura juridiko gisa —edo, hala badagokio, administratzaileek— betebehar horiei erantzun behar dietela, eta litekeena dela ordainketei aurre egiteko aseguru edo estalduraren bat izatea.
Rodriguezek gaineratu duenez, ordainketa "garaiz eta behar bezala" egin behar da, eta ordainketan atzerapenak dituztenek interesak ere eskatzeko aukera izan dezaketela. Ildo horretan, erreklamazioa ahalik eta lasterren egitea gomendatu du, idatziz, burofax bidez, eta partizipazioaren frogak erantsita, etorkizunean beharrezkoa balitz lege-bideei ekiteko
Zure interesekoa izan daiteke
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain–ek zuzenean eskainiko du eklipsea, Bardeatik, 19:00etatik aurrera.
Laredoko alkateak ukatu egin du herrian euskal udatiarren aurkako jazarpenik dagoenik
Laredon uda igarotzen duten hainbat familiak salatu dutenez, euskal herritarrak izate hutsagatik egin diete eraso. Hala ere, alkateak ukatu egin du "euskal herritarren kontrako jazarpenik dagoenik", eta kasu bakanak direla ziurtatu du.
Horrela bizi izan zuten lurrikara Kolonbian dauden hainbat euskal herritarrek
Kolonbian dauden euskaldun batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu. EHUko medikuntzako ikasle batzuekin eta lagun talde gipuzkoar batekin izan gara. Oraindik gorputzetik beldurra kendu ezinik daude, baina eskertuta onik daudelako.
Osakidetzak arreta oftalmologikoa indartuko du Larrialdietan, eklipsearen ondorioei aurre egiteko
Euskal Osasun Sistemak etengabe jarraituko du asistentzia-jarduera eklipsearen egunean eta ondorengoetan, baliabideak egokituz eta espezialistak aktibatuz.
Villalibado, NASAk eklipsea ikusteko aukeratutako herria
NASAko eta San Frantziskoko Exploratoriumeko 30 bat ikertzailek Villalibado hartu dute, Burgosko probintziako herri erdi abandonatu bat, eguzki-eklipsea jarraitzeko. Fenomeno astronomikoa aztertuko dute eta, gainera, zuzenean emango dute, 10 milioi pertsonak baino gehiagok ikusteko aukera izan dezaten.
Kezka nagusi Euskadin bizi diren kolonbiarren artean: "Komunikazioak kolapsatuta daude"
Johana Garcia Osorio Euskal Herrian bizi diren 19.000 kolonbiarretako bat da. Lurrikara gertatu zenetik, ez dute izeba baten berririk.
Jaurlaritzak LABI alerta-fasean ezarriko du, eguzki-eklipsea eta tenperatura altuengatik
Dispositibo berezia asteazken honetako 15:00etan abiatuko du. Eklipsea gertuko leku batetik behatzea, joan-etorriak saihestea eta betaurreko homologatuak bakarrik erabiltzea gomendatu du Jaurlaritzak.