2025eko Gabonetako Loteriaren hirugarren sariak (90693) 14 milioi euro banatu ditu Igorren
Kasu horretan, irabazle bakoitzak 50.000 euro jasoko ditu dezimoko (500.000 euro serieko), baina % 20 Zerga Agentziara bideratu behar da, eta, beraz, dezimo bat dutenek 48.000 euro inguru jasoko dituzte.
90693 zenbakiak irabazi du 2025eko Gabonetako Loteriaren hirugarren saria. Hala, 2.500 euro egokitu dira jokatutako euro bakoitzeko, edo 50.000 euro dezimo bakoitzeko irabazleari (500.000 euro serieko), baina % 20a Zerga Agentziara bideratu behar da, eta, beraz, dezimo bat dutenek 48.000 euro inguru jasoko dituzte.
Toki askotan saldu da zenbaki sariduna, eta Euskal Herrian: Igorren, adibidez, 14 milioi euro utzi ditu, baita Bilbon (550.000 euro), Zumaian (500.000 euro), Arrasaten (450.000 euro), Iruñean (350.000 euro) eta Gasteizen (50.000 euro) ere, besteak beste.
Igorren, Agirre Lehendakariaren kaleko administrazioak 48 serie eta hiru dezimo zituen, 24 milioi euro baino gehiago. Horrela, Arratia bailarako Arratiko Zekorrak errugbi taldeko jokalariak izan dira saridun nagusiak, 14 milioirekin.
Serie oso bat ere saldu du Bilboko 1 zenbakiko administrazioak, Ormaetxea ospetsuak. Arduradunek azaldu dutenez, dezimo bakoitza "banan-banan" banatu dute Bilboko erdiguneko administrazio horretan, eta, beraz, baliteke "edonork" erosi izana.
Zumaian, adibidez, honela ospatu dute langileek:
Bestalde, Arrasateko 3. administrazioak 9 dezimo zituen esleituta, baina ez dituzte guztiak saldu, "sei bakarrik". Nolanahi ere, "pozik" agertu dira hirugarren sari hori "herritarren" artean banatu ahal izateagatik.
Gainera, dezimoaren azken bi zifrak edo lehenengo hirurak hirugarren sariarekin bat badatoz, 5 euro jasoko ditu jokatutako euro bakoitzeko.
Noiz eta non jaso daiteke dirua?
Saria kobratzeko beharrezkoa da saritutako dezimoa edo gordekina aurkeztea, abenduaren 22ko arratsaldean bertan, dagozkien egiaztapenak gauzatu eta prozesu informatikoak amaitzen direnean.
Sariak 2.000 eurotik beherakoak badira dezimo edo gordekin bakoitzeko, Loterien sare komertzialeko 10.869 saltokietako batean soilik kobratu ahal izango dira, abenduaren 22ko arratsaldetik aurrera. Kasu horretan, saria eskudirutan edo Bizum bidez kobratu daiteke. Alabaina, 2.000 euroko edo hortik gorako sariak baimendutako finantza-erakundeetan kobratuko dira: BBVA eta Caixabank.
Zure interesekoa izan daiteke
Emozioa eta ilusioa herritarren artean eklipsearen ondoren
Euskal Herrian, eguzki-eklipsea emozioz, harriduraz eta jai-giroan bizi izan dute, bereziki fenomenoa ikusteko jende ugari bildu den tokietan. Fenomenoaz gozatzeko aukera izan dutenek esperientzia paregabe eta historikotzat jo dute, ahaztezina.
Euskal Herria liluratuta gelditu da eguzki eklipse historikoarekin
EITBko kamerak euskal geografia osoan zehar egon dira esperientzia honen segundo bakoitza erregistratzeko.
Kontsumok eguzki-eklipsea ikusteko zazpi betaurreko modelo erretiratu ditu, begietako lesioak eragin ditzaketelako
Merkatutik kendutako azken modeloa Mó-ren 2508-RS003 da, Multiopticas markakoa, ilunegia delako.
Bilboko Konpartsak txosnak muntatzen hasi da eta 600 jarduera baino gehiago aurkeztu ditu Aste Nagusirako
Konpartsek hamar egun izango dituzte Areatza eraldatzeko, abuztuaren 22an Marijaia iritsi baino lehen. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute ez dutela inolako erasorik onartuko jaietan, eta babesa adierazi diete manteroei eta ikuskizunetako teknikariei.
61 urteko gizon bat hil da Barakaldoko igerilekuetan
Sorosleek eta larrialdi-zerbitzuek suspertze-maniobrak egin dizkiote bainulariari, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
67 urteko gizon bat hil da Allotz urtegian
Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain zuzenean eskaintzen ari da eklipsea, Bardeatik.