Osakidetzak ia 60.000 euroko soldata eskaini die barneko mediku egoiliarrei
Bigarren urtez jarraian Gaztetzeko eta Fidelizatzeko Programa abiatu du Osakidetzak, azken urteko egoiliarrak bertan geratzeko eta talentua erakartzeko asmoz. Hortaz, lehen edizioan baino 2.500 euro gehiago irabaziko dute erresidentzia amaitu eta Osakidetzan lan egiten duten medikuek.
Bigarren urtez jarraian, Osakidetzak Gaztetzeko eta Fidelizatzeko programa jarri du abian, prestakuntza amaitzen duten barneko mediku egoiliarrak bertan geratzeko eta kanpoko talentua erakartzeko asmoz. Aurten ia 60.000 euro ordainduko ditu urtean, iaz baino 2.565 euro gehiago.
Gaztetzeko eta Fidelizatzeko programa Osakidetzan edo beste autonomia erkidego batean prestatu diren edozein espezialitatetako azken urteko egoiliarrei zuzenduta dago, bai Lehen mailako Arretan, bai Ospitaleko Arretan.
Osakidetzak aipaturiko programaren webgunean argitaratu ditu baldintzak.
59.194 euroko oinarrizko soldatari, kasuan kasu, plusak gehitu beharko zaizkio: guardiak, ospitaleko osagarriak (1.835,02 urtean) eta antzinatasuna (832,32 euro urtean lehenengo hilabetetik). Gauzak horrela, lehen urtean 60.000 eurotik gorako soldata jasoko lukete erresidentzia amaitu berri duten medikuek.
Esaterako, ospitalean lan egiten duen eta urtebete baino gehiago daraman BAME batek 61.800 eurotik gora kobratuko ditu. Halaber, sindikatuak eta Osakidetzak lortutako akordioaren arabera, egoiliar diren lau urteak ere kontuan hartuko dira.
Soldataz gain, 28 opor egun, norberaren kontuetarako 6 egun, lana eta familia kontziliatzeko erraztasunak, aldi baterako ezintasunagatiko ordainsari osoak eta Itzarri BGAErako sarbidea izango dute.
Izen-ematea zabalik dago Gaztetzeko eta Fidelizatzeko programan, prestakuntza uztailean edota irailean amaitzen duten mediku egoiliarrentzat.
Zure interesekoa izan daiteke
Sexu-erasoen aurkako elkarretaratze jendetsua Iruñean
Etxean geratu behar dutenak jazarleak eta sexu-erasoak egiten dituztenak direla azpimarratu dute Gazteluko plazan bildutakoek. Horrez gain, maitasuna eta babesa adierazi diete biktimei, eta animatu dituzte "kaleak eta plazak okupatzera, isilik ez geratzea".
47 urteko gizon bat hil da Agurainen, trenak harrapatuta
Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da eta, oraingoz, badirudi istripua izan dela. Harrapaketaren ondorioz, Renfek trenbidearen zirkulazioa eten du inguruan aldi baterako.
Espetxera bidali dute, behin-behinean eta fidantzarik gabe, Iruñean atxilotutako ustezko bortxatzailea
Erasoa larunbat goizaldean izan zen, hilak 11, 04:45 aldera, Nafarroako hiriburuko Gaztelugibelen. Egunotan San Fermin jaiak ospatzen ari dira lekuan.
Almeriako baso-sutea egonkortu dute, eta 1.000 pertsona etxera itzuli ahal izango dira
Guztira 7.000 hektarea erre ditu suak, eta 12 dira hildako pertsonak, eta 18 zaurituak, horietako bost larri.
Gasteizko Ironmaneko lehiakide bat hil da
25 urteko gizonezko britainiarra ondoezik sentitu da Uribarri Ganboako urtegiko igeriketa proban, eta bertan hil da.
Gizonezko bat hil da gaur goizean Orioko hondartzan
39 urteko gizonezkoa ondoezik atera dute uretatik, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da.
Bi pertsona atxilotu dituzte Usurbilen, botika baten 52.000 dosi atzeman ostean
Gainera, beste pertsona bat ikertzen ari dira, Gipuzkoako farmazia baten arduraduna, azken bi urteetan botika horren "eskaera handiak" egin dituena.
33 urteko gizon bat hil da Errenterian, arma zuriz egindako zauriak direla eta
Ertzaintzak 23 urteko gizon bat atxilotu du, labankada bat eman diolakoan. Gertakariak 09:00ak aldera jazo dira, Kaputxinos auzoko ostalaritza-establezimendu baten inguruan.
Entzierro zirraragarria, La Palmosillako zezenen eskutik
Une arriskutsuak bizi izan dira lasterketan, baina korrikaldi politak ere ikusi ahal izan dira bi minutu eta 23 segundo iraun duen entzierroan. Pertsona bat zauritu da ukondoan adarkada bat jasota.
Bi ikusle ospitalera eraman dituzte Tolosan, Donosti Cupeko partida batean izandako istiluengatik
Murtziako eta AEBko 10 eta 11 urte arteko umeen bi talde ari ziren lehiatzen, eta jarraitzaileak borrokan hasi ziren harmailan.