Maialen Mazonen hilketagatik akusatutako gizonak uko egin dio epaiketan deklaratzeari
Ondorioen idatzian, akusazioek 45 urteko kartzela eskariari eutsi diote Mazonen ustezko hiltzailearentzat, eta defentsak ere hasierako eskaria mantendu eta absoluzioa galdegin du.
Arabako Lurralde Auzitegian aurrera jarraitzen du Maialen Mazonen hilketa argitzeko epaiketak. Gaur akusatuaren txanda zen, baina azken unean deklaratzeari uko egin dio: “Uste dut ondoezik nagoela eta ezin dudala deklaratu”, azaldu dio epaileari.
45 urteko espetxe-zigorra eskatzen du fiskaltzak harentzat: 25 urte, azpikeriaz eta ankerkeriaz hiltzeagatik, ahaidetasun- eta genero-astungarriekin; 8 urte, abortu-delitu bakoitzeko (bikiez haurdun zegoen), eta 4 urte, adingabea abandonatzeagatik. Defentsak absoluzioa eskatu du, buru nahasmendu iragankorra zeukala argudiatuta.
Krimena 2023ko maiatzaren 27ko arratsaldean gertatu zen, Arabako hiriburuko apartahotel batean, baina hurrengo egunera arte ez zen horren berri jakin. Bien bi urteko alaba (onik atera zen) amaren hilotzaren ondoan egon zen, bakarrik, 18 orduz.
Apartahoteleko segurtasun-kameren irudiak aztertuz ekin diote gaurko saioari. Irudietan bikotea alabarekin iristen ikusten da, baita akusatua behin baino gehiagotan sartu eta irteten dela adingabearekin. Emaztea hil ondoren, ustezko hiltzailea gelatik ateratzen ageri da irudietan, arropan odol-orbanak zituela, motxila bat soinean eta plastikozko poltsa batekin. Ustez, arma zeraman barruan; oraindik, ordea, ez dute aurkitu.
Irudiak ikusi eta gero, baina, akusatuak ez deklaratzea erabaki du, bere defentsarekin kontsultatu ondoren. Epaiketak akusazioen ondorioekin jarraituko du, baita defentsaren azalpenekin ere; gero, azken hitza eta epaia epaimahaiaren esku geratuko dira.
Akusazioen eta defentsaren ondorioak
Ondorioen idatzian, akusazioek 45 urteko zigor-eskariari eutsi diote emakume arabarraren ustezko hiltzailearentzat, "hiltzeko asmoarekin" sastakatu zuela eta "egiten ari zenaz oso kontziente" zela argudiatuta.
Gainera, ondorioen azken txostenean zenbait moldaketa erantsi dituzte akusazio partikularrak eta herri akusazioak. Horietako batean, zehazten da akusatuak biktimaren aitari esan ziola alabari haurdunaldia eten zezala eskatzeko, eta Maialenen lagun bati ere esan ziola emakumeak abortatu egin behar zuela.
Beste moldaketa Fiskaltzak egindakoa da, eta gainerako akusazioak bat etorri dira. Hilketa aurreko orduetan akusatuak edandako alkohol kopurua ardo kopa bat eta uxual txupito bat izan zirela jasota geratu da idatzian.
Bere aldetik, defentsak ere hasierako eskaria mantendu eta absoluzioa eskatu du gizonezkoarentzat, argudiatuta gertakariak izan ziren unean errealitatetik "deskonektaturik" eta "disoziatuta" zegoela.
Argudio horiek aintzat hartuko ez balira, defentsak galdegin du auzipetuak alkoholarekin eta drogekin duen mendekotasuna aringarritzat hartzea
Biharko saioan aurkeztuko dituzte aldeek ondorioak, epaiketaren azken saioan.
Zure interesekoa izan daiteke
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain–ek zuzenean eskainiko du eklipsea, Bardeatik, 19:00etatik aurrera.
Laredoko alkateak ukatu egin du herrian euskal udatiarren aurkako jazarpenik dagoenik
Laredon uda igarotzen duten hainbat familiak salatu dutenez, euskal herritarrak izate hutsagatik egin diete eraso. Hala ere, alkateak ukatu egin du "euskal herritarren kontrako jazarpenik dagoenik", eta kasu bakanak direla ziurtatu du.
Horrela bizi izan zuten lurrikara Kolonbian dauden hainbat euskal herritarrek
Kolonbian dauden euskaldun batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu. EHUko medikuntzako ikasle batzuekin eta lagun talde gipuzkoar batekin izan gara. Oraindik gorputzetik beldurra kendu ezinik daude, baina eskertuta onik daudelako.
Osakidetzak arreta oftalmologikoa indartuko du Larrialdietan, eklipsearen ondorioei aurre egiteko
Euskal Osasun Sistemak etengabe jarraituko du asistentzia-jarduera eklipsearen egunean eta ondorengoetan, baliabideak egokituz eta espezialistak aktibatuz.
Villalibado, NASAk eklipsea ikusteko aukeratutako herria
NASAko eta San Frantziskoko Exploratoriumeko 30 bat ikertzailek Villalibado hartu dute, Burgosko probintziako herri erdi abandonatu bat, eguzki-eklipsea jarraitzeko. Fenomeno astronomikoa aztertuko dute eta, gainera, zuzenean emango dute, 10 milioi pertsonak baino gehiagok ikusteko aukera izan dezaten.
Kezka nagusi Euskadin bizi diren kolonbiarren artean: "Komunikazioak kolapsatuta daude"
Johana Garcia Osorio Euskal Herrian bizi diren 19.000 kolonbiarretako bat da. Lurrikara gertatu zenetik, ez dute izeba baten berririk.
Jaurlaritzak LABI alerta-fasean ezarriko du, eguzki-eklipsea eta tenperatura altuengatik
Dispositibo berezia asteazken honetako 15:00etan abiatuko du. Eklipsea gertuko leku batetik behatzea, joan-etorriak saihestea eta betaurreko homologatuak bakarrik erabiltzea gomendatu du Jaurlaritzak.
Asteazkenean hegazkinez bidaiatuko duzu? Hona hemen eklipsea airetik ikusiko duten hegaldiak
19:30etik 20:45era bitartean, dozenaka hegaldik zeharkatuko dute penintsula. Hona hemen eklipsearen den unean airean egongo diren hegaldien zerrenda.
Euskal Herrian eguzki eklipse osoa Fiteron ikusiko da luzaroen
Tokiaren arabera ezberdin ikusiko da eklipsea; osoa toki batzuetan, partziala besteetan. Eta itzalaldiaren iraupena ere aldatu egingo da aukeratutako parajearen arabera. Euskal Herrian gertakari astronomiko honetaz gozatzeko tokirik onena Fitero izango da, Nafarroan. 86 segundo iraungo du eta ikusmin handia dago bertan.