Maialen Mazonen senarra espetxean artatu zuen medikuak esan du ez zuela buru nahasmendu zantzurik
Azaldu duenez, atxilotu zuten delituaren ezaugarriengatik sartu zuten Jaime Roca auzipetua suzidioak prebenitzeko programan, ez bere buruaz beste egiteko arriskua zegoenik detektatu zutelako. Epaiketaren seigarren saioa hartu du gaur Arabako Lurralde Auzitegiak.
Zaballako (Araba) espetxeko —Maialen Mazonen ustezko hiltzailea 18 egunez egon zen bertan— Lehen Mailako Arretako Unitateko buruak adierazi duenez, akusatuak ez zuen buru nahasmenduko sintomarik izan zentroan egon zen bitartean. Are, haren aldartea "egonkorra" izan zela, eta "argi eta ulertzeko moduan" hitz egiten zuela adierazi du.
Gasteizen 2023ko maiatzaren 27an gertatutako hilketa matxistaren epaiketaren seigarren saioa hartu du gaur Arabako Lurralde Auzitegiak.
Akusazioek 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute auzipetuarentzat, erasoa hiltzeko asmoarekin egin zuela eta ekintzen jakitun zela iritzita.
Aitzitik, defentsak akusatua absolbitzea eskatu du, Gasteizko apartahotel batean Maialeni 13 labankada eman zizkionean "errealitatetik at" zegoela arrazoituta.
Esan bezala, gaurko saioan, Zaballako (Araba) espetxeko Lehen Mailako Arretako Unitateko buruak deklaratu du. Izan ere, kartzela horretan egon zen ustezko hiltzailea Maialen Mazon hil ondorengo 18 egunetan.
Mediku horrek azaldu duenez, atxilotu zuten delituaren ezaugarriengatik sartu zuten Jaime Roca suizidioak prebenitzeko espetxe horrek duen programan, alegia, ez zuten sartu bere buruaz beste egiteko arriskua zegoelako.
Maiatzaren 28ko arratsaldean, labankadak jaso eta egun batera, Maialen Mazonen gorpua altxatzen parte hartu zuen auzitegiko medikuetako batek ere eman du testigantza. Azakdu duenez, biktimak arma zuriz egindako 13 zauri zituen gorputzeko hainbat ataletan, eta horietako batek eskuineko bularraldea kaltetu zuen, enborraren goiko partean.
Haren hitzetan, zauri horrek eragin zion heriotza, bihotzetik gertu birika ebaki eta eskuineko bentrikuluan sartu zelako. Gainera, zehaztu du "indar handiz" erabili zuela arma, zauri larri hori eragiteaz gain, saihets bat hautsi ziolako.
Auzitegikoak baieztatu duenez, Maialen Mazonek 1,55 gramo alkohol zituen odol litroko, eta horrek esan nahi du gazteak zailtasunak izan zitzakeela muskuluak koordinatzeko. Odol litroko 0,1 miligramoko diacepam tasa ere bazuen, eta kopuru horrek, txikia izan arren, alkoholak bere organismoan izandako ondorioak areagotu ahal izan zituen, aditu horrek zehaztu duenez.
Auzitegiko medikuak gaineratu du biktimak defentsa zauriak zituela eskuetan eta besoetan. "Heriotza bortitza izan zen", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Kontsumok eguzki-eklipsea ikusteko zazpi betaurreko modelo erretiratu ditu, begietako lesioak eragin ditzaketeelako
Merkatutik kendutako azken modeloa Mó-ren 2508-RS003 da, Multiopticas markakoa, ilunegia delako.
Bilboko Konpartsak txosnak muntatzen hasi da eta 600 jarduera baino gehiago aurkeztu ditu Aste Nagusirako
Konpartsek hamar egun izango dituzte Areatza eraldatzeko, abuztuaren 22an Marijaia iritsi baino lehen. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute ez dutela inolako erasorik onartuko jaietan, eta babesa adierazi diete manteroei eta ikuskizunetako teknikariei.
61 urteko gizon bat hil da Barakaldoko igerilekuetan
Sorosleek eta larrialdi-zerbitzuek suspertze-maniobrak egin dizkiote bainulariari, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
67 urteko gizon bat hil da Allotz urtegian
Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain–ek zuzenean eskainiko du eklipsea, Bardeatik, 19:00etatik aurrera.
Laredoko alkateak ukatu egin du herrian euskal udatiarren aurkako jazarpenik dagoenik
Laredon uda igarotzen duten hainbat familiak salatu dutenez, euskal herritarrak izate hutsagatik egin diete eraso. Hala ere, alkateak ukatu egin du "euskal herritarren kontrako jazarpenik dagoenik", eta kasu bakanak direla ziurtatu du.
Horrela bizi izan zuten lurrikara Kolonbian dauden hainbat euskal herritarrek
Kolonbian dauden euskaldun batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu. EHUko medikuntzako ikasle batzuekin eta lagun talde gipuzkoar batekin izan gara. Oraindik gorputzetik beldurra kendu ezinik daude, baina eskertuta onik daudelako.