Abiadura handiko trena Abandotik iritsiko da Bilbora, behin-behinean, epeak aurreratzeko
Abiadura handiko trenaren Jarraipen Batzordeak erabaki du mantenimendu-basea Basaurira eramatea, eta erabaki horri esker, 40.000 bat metro karratu erabiliko dituzte Abando inguruan.
Abiadura handiko trenaren jarraipen batzordea osatzen duten erakundeek adostu dutenez, AHTa Bilbora Abandoko geltokitik iritsiko da behin-behinean, azpiegitura martxan jartzeko epeak bizkortzeko.
Gaur, astelehenarekin, hartu dute erabakia aipatu batzordea osatzen duten Garraio Ministrioak, Adifek, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundia batu da gaurkoan jarraipen batzordera.
Erakunde horietako ordezkariek agerraldia egin dute Bilbon. Bertan, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Estatu idazkariak esan du "akordio historikoa" dela Bilborentzat, behin-behineko konponbidea emango baitio AHTari, Abandoko geltokia lurperatzeko lanak bukatuta egon ez arren. Horrela, behin-behinean bada ere, pentsa baino arinago —ez dute datarik eman— zabalduko dute geltoki berria.
Onartutako, baina, konponbidea aldi baterako izango da, eta, inplikatutako administrazioek azpimarratu dutenez, ez du eragotziko trena Bizkaiko hiriburura lurpetik iristea, proiektuaren behin betiko planek aurreikusten duten bezala.
Akordioak, gainera, mantenimendu basea Basaurira lekualdatzea jasotzen du. Erabaki horri esker, 40.000 metro karratu inguruko azalera kendu ahal izango da Abandoko ingurunean, eta espazio horretan AHTaren zerbitzuak ezartzea aurreikusten dute.
Kostu ekonomikoaz hitz egin ez badute ere, hasiera batean aurreikusitako proiektua baino "merkeagoa" izango da.
Horrez gain, gorabehera gutxiago eragingo ditu Renfe aldirietako lineetan, lurperatze lanak aurrera doazenean.
Erakundeen ustez, formula horrek bateragarri egingo ditu abiadura handia lehenago iristea eta Bilbon lurperatutako trenbidea etorkizunean integratzea, hori baita Bizkaiko hiriburuan egiteke dagoen hirigintza- eta mugikortasun-proiektu nagusietako bat.
"Zehaztu gabeko" proiektua dela kritikatu du EH Bilduk
EH Bilduren zinegotzi Karlos Renedo "kezkatuta" azaldu da "proiektua zehaztu gabe" dagoela eta.
Horren esanetan, AHTa iristeak ezin du Abando auzoaren bilakera baldintzatu.
"EAJ eta PSE inprobisatzen ari dira beste behin ere", eta "ez dakite ez nola, ez noiz helduko den AHTa Bilbora, ezta horrek zer kostu izango duen ere". "Inprobiazio horrek 4.800 milioi euroko gainkostua eragin du dagoeneko", erantsi du.
PPk ez du begi onez ikusi AHTaren iritsiera data zehatzik gabe iragartzea
Ohar baten bidez, PPk Bilboko Udalean duen bozeramaile Esther Martinezek iritzio dio gaur goizean egin duten ekitaldia "propaganda erakustaldia" izan dela, "oraindik datarik, finantziazio bermerik eta aurrera eramateko benetako konpromisorik ez duen proiektu bat iragartzeko".
Espainiako Gobernuaren konpromisoa
Estatu idazkaria, bestalde, esan du ezin dela Espainiako Gobernuaren konpromisoa zalantzan jarri, eta inolaz ere ez dagoela arriskuan, "aurrekontu orokorrak gorabehera".
Horiek horrela, lanak arintzeko bidean, erakundeen arteko elkarlana nabarmendu dute ordezkariek.
Esan bezala, Bizkaiko Aldundiak bat egin du proiektuarekin, nahiz eta oraindik ez duen argitu zein izango den bere lana.
Horri buruz, Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek argudiatu du egitasmoak abanatilak ekarriko dituela mugikortasunean, hiri berroneratzean, etxebizitzan eta jarduera ekonomikoan.
Bilboko alkate Juan Mari Aburtok ere hartu du hitza, eta adierazi du 130.000 metro koadro irabaziko dituela hiriak, eta parke handi bat, etxebizitzak eta kulturgune berri bat eraikiko direla esparru horretan.
Horren hitzetan, proiektuari esker loturak indartuko ditu Bilbok, eta mugarri izango da hirian.
Zure interesekoa izan daiteke
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" salatu du, eta "sektoretik urrundu izana". Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ezohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborra % 3tik gora dago 2024ko irailetik lehen aldiz, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.
Grebarako aukera aztertzen ari dira garraiolariak, gasolioaren prezioaren ondorioz
Hileko gastua 2.000 euro inguru igo zaie otsailetik hona, eta garraiolari batzuek momentuz kamioiak aparkatzea erabaki dute. HIRU sindikatuko kamioilariek, berriz, lanuzteak egiteko aukera eztabaidatuko dute asanbladan, eta erabaki bateratua hartuko dute bertan.
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.