Urte gazi-gozoa makina erremintaren sektorean: esportazioek gora egin arren, gutxiago fakturatu dute
Txinaren "mehatxuaren" aurrean, autogintzak larri itxi zuen 2025 urtea, eskariak ia % 12 murriztuta. Aldiz, errekorreko urtea izan zen defentsa eta aeronautika alorretan.
Xabier Ortueta eta Jose Perez Berdud, gaur, Donostian. Argazkia: EFE
Urte zaila eta ezegonkorra izan zen 2025a makina erremintaren sektorerako, eta aurtengoa ere bide beretik doa. 2.247 milioi euroko fakturazioarekin itxi zuten iazko lan urtea, aurreko ekitaldian baino % 3,27 gutxiago irabazita, baina inoizko emaitzarik onenak izan zituzten esportazioei dagokienez.
Agertoki hori marraztu dute Jose Perez Berdud eta Xabier Ortueta AFM Klusterraren presidenteak eta zuzendari nagusiak, hurrenez hurren, goizean Donostian egin duten prentsaurrekoan. Emaitzak jakinarazteaz gain, datozen hilabeteotarako aurreikuspenen berri ere eman dute.
Perez Berduden hitzetan, makina erremintaren sektoreak ondo eutsi dio "testuinguru geopolitiko konplexuari". Halere, Irango gerra luzatzen bada, "albo-kalteak nabarituko" dituztela erantsi du, energia krisia "nabarmen areagotuko" baita, eta horrek "negozio unitate guztiei" egingo die kalte.
Klusterraren arabera, gaur egun, "Txinaren etengabeko hazkundeari" eta "prezio ezin lehiakorragoei" aurre egitea da etorkizuneko "erronka handia". Hori dela eta, dumpinga galarazteko neurriak eskatu dizkiete Europako agintariei.
Horrek guztiak fakturazioak behera egitea ekarri du, besteak beste. Iazko ekitaldia 2.274 milioi euroko fakturazioarekin itxi zuten, 2024an baino hiru puntu gutxiago. Nolanahi ere, aitortu dute azpi-sektoreetan egoera "oso ezberdina" izan zela. Hala, inoiz baino hazkunde handiagoa izan zuten tren, aeronautika, defentsa eta energia alorretan jardun zuten ekoizleek, baina hilabete zailak ari dira izaten autogintzarekin lotutako enpresentzat, "Txinaren mehatxua" dela eta.
Esportazioek, aldiz, % 0,82 gora egin zuten: 1.760 milioi euroko salmentak izan ziren atzerrian, Donald Trump AEBko presidentearen muga-zergen eraginik atzeman gabe. Estatu batuek jarraitzen dute kanpoko merkatu nagusia izaten; esportazioen % 13,66 bideratzen dira bertara. Ondoren daude Alemania (% 12,67), Mexiko (% 9,01), Italia (% 8,48), Txina (% 5,53), Frantzia (% 5,49), Portugal (% 3,92) eta Kanada (% 3,86).
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.