Automobilgintza
SpaceX eta Tesla bat egitea aztertzen ari dira erraldoi teknologiko bat sortzeko, Elon Musken babesarekin
Bi enpresen sortzailearen ustez, bat egitea "ideia ona" izango litzateke, eta, burutuz gero, historiako enpresa-fusio handiena ekarriko luke.
Volkswagenek soldatak 2030era arte izozteko asmoa du
Neurria fabrika guztietan ezarri nahi du enpresak, eta langileen diru-sarreretan % 10eko eragina izango luke. Taldeak 5.000 langile ditu Iruñean.
Pradalesek Europar Batasunari neurri zehatzak eskatu dizkio bertako automobilgintza babesteko
Imanol Pradales lehendakariak amaiera eman dio gaur Amorebieta-Etxanon Automotive Intelligence Centerren (AIC) 20. urteurrena ospatzeko ekitaldiari. Horren ustez, Europak "luzamendurik gabe babestu" behar ditu bere merkatu industriala, automobilgintzako industria europarra eta lehiakortasuna. Bruselari eskatu dio "norabide argia" har dezala sektorearen interesak defendatzeko eta "Made in Europeren aldeko apustua egiteko".
Teslak Roadster autoa aurkeztu du, segundu bat baino gutxiagoan 0tik 100era azeleratzeko gai den ibilgailua
Tesla eta SpaceX enpresetako ingeniariek elkarlanean garatutako sistemak presio oso altuan gordetako aire konprimitua erabiltzen du, koheteentzako ohiko erregaiaren ordez, eta "funtzionatu egin du", adierazi du Elon Musk Teslako kontseilari ordezkariak horren ostean. Horren arabera, "ez dago segurtasunerako optimizatuta", eta baliteke errepide publikoetan zirkulatzeko homologaziorik ez lortzea.
Eusko Jaurlaritzak eta Mercedesek 180 milioi inbertituko dituzte hiru urtean fabrikazio malgua garatzeko
Proiektua Mercedes-Benz enpresak gidatuko du, eta 11 euskal enpresak hartuko dute parte, ekoizpena modu malguan egokitu dadin autogintza berriaren erronketara.
Audik, Seatek eta Volkswagenek ia hiru milioi ibilgailu ikuskatzeko agindua eman dute mundu osoan, akats tekniko batengatik
Nafarroako Volkswagen ID. Cross modelo elektrikoa ekoizten hasi da
Nafarroako Volkswagenen lantegia ID. Cross ibilgailu elektrikoa ekoizten hasi da, T-Cross eta Taigo errekuntza-modeloekin eta Škoda Epiq elektrikoarekin batera. Iruñeko lantegia elektrifikatzeko, mila milioi eurotik gorako inbertsioa egin behar izan dute, eta mila langile inguru kontratatzea ekarriko du.
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Volkswagenek asteburuko txanda gehigarria jarriko du abian Nafarroako lantegian
Izen-emateak ireki dituzte berriro, baita lan-poltsa ere, asteartetik aurrera.
AEBk eta Kanadak ez dute merkataritza-akordiorik lortu, eta % 50eko muga-zergak mantenduko dira
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Kanadako ibilgailuen gaineko muga-zergak % 15era eta altzairu eta aluminioarenak % 25era murriztea onartu bazuen ere, larunbat honetan % 50eko kargak sartu dira indarrean.
Volkswagenek bere modelo sorta erdira murriztuko du "segmentu errentagarrienetan" kontzentratzeko
Volkswagen Taldeak 100.000 lanpostu murriztuko ditu 2030era arte, Alemaniako hedabideen arabera
Mercedesen Gasteizko lantegia aro elektrikoan sartu da VLE modeloarekin
Alemaniako konpainiak Arabako faktoria aukeratu du bere ibilgailu elektriko berriaren munduko ekoizpena hasteko. Enpresaren etorkizun industrialerako giltzarritzat jo du ibilgailu hori.
Albiste izango dira: EBko Migrazio eta Asilo Ituna, EHUren gradu eta graduondo amaierako ekitaldia San Mamesen eta ibilgailu elektriko berriaren aurkezpena Gasteizko Mercedesen
Jose Ignacio Lopez de Arriortua, "Superlopez", hil da
Zornotzarra jaiotzez, automobilgintzan izan zuen ibilbide oparoarengatik izan zen ezaguna.
Katean osorik ekoitzitako lehen auto elektrikoa atera da Volkswagen multinazionalak Landabenen duen lantegitik
Škoda Epiq modeloa da Iruñean osorik ekoitzitako lehen auto elektrikoa. Horrez gain, konbustioko T-Cross eta Taigo modeloak egiten jarraituko du Nafarroako Volkswagenek.
Gasteizko Mercedes-Benzek eten egingo du gaur arratsaldeko ekoizpena, hornidura faltagatik
Fabrikako zuzendaritzak jakinarazi duenez, Marokoko Tanger hiriko portuaren "salbuespenezko" blokeoaren ondorioz, Gibraltarko itsasartean itsas trafikoa geldiarazita dago, eta horrek hornidura-katea kolapsatzea ekarri du; arazo horrek bereziki lantegiaren kable-hornitzaileari eragin dio.
Urte gazi-gozoa makina erremintaren sektorean: esportazioek gora egin arren, gutxiago fakturatu dute
Txinaren "mehatxuaren" aurrean, autogintzak larri itxi zuen 2025 urtea, eskariak ia % 12 murriztuta. Aldiz, errekorreko urtea izan zen defentsa eta aeronautika alorretan.
Trumpek merkataritza ituna urratzea leporatu dio EBri, eta autoen gaineko muga zerga % 25era igoko du
Europako Batzordeak gezurtatu egin ditu Estatu Batuetako presidenteak egindako salaketak, eta muga-zergen neurri berrien aurrean bere interesak babesteko "aukerak" zabalik dituela ohartarazi du.
Nafarroako Volkswagenek 500-1.000 langile artean beharko ditu 2027an, ekoizpen-aurreikuspenak berretsiz gero
Ekoizpen bolumen "oso handiak" espero ditu konpainiak datorren urterako eta, datuak behin-behinekoak diren arren, laster ekingo dio enpresak barneko eta kanpoko langileak hautatzeko, prestatzeko eta gaitzeko prozesuari, espezialitate profesionalen beharrak betetzeko, hala nola elektromekanikariak, txapistak eta hornitzaileak.