Automobilgintza
2021/03/24 - 19:48
Langile bat larri zauritu da Mercedes Benzen Gasteizko lantegian
Behargina ZIUn dago, ebakuntza egin ostean, baina sindikatuek jakinarazi dute bere egoera egonkorra dela.
2021/03/23 - 18:00
Txipen krisiak Gasteizko Mercedes-Benz geldiaraziko du larunbat honetan
Telelanaren gorakadarekin, txip-fabrikatzaileek tresna elektronikoak fabrikatzeko materialaren eskari handiari aurre egin behar izan diote, eta hornidurarik gabe utzi dute automobilaren sektorea.
2021/03/16 - 16:08
Volkswagenek hiru egunez etengo du Landabengo ekoizpena pieza eskasiagatik
Geldialdia martxoaren 24an, 25ean eta 26an izango da, covid-19aren ondorioz erdieroaleak falta direlako. Zuzendaritzak gaur eman die horren berri sindikatuei.
2021/03/11 - 00:44
Auzitegiarentzat ez dago GTS ixteko arrazoi objektiborik
Hala ere, ez ditu kaleratzeak baliogabetu. ELAren ustez, ebazpenak agerian uzten du "inoiz baino beharrezkoagoa" dela "lan erreformak bertan behera uztea".
2021/03/01 - 21:51
Zergatik ez dira hainbeste auto elektriko saltzen?
Otsailean Euskadin 11 auto elektriko bakarrik erosi ziren. Auto elektrikoek gizartean zergatik ez duten lekua egiten aztertuko dugu.
2021/02/26 - 16:10
Gasteizko Mercedes Benzek 400 behin-behineko langile kontratatuko ditu
Zuzendaritzak 140.000 unitate fabrikatu nahi dituela baieztatu die langileei, aurreikusi baino 7.000 unitate gehiago. Horrela, ekainaren 1etik aurrera langileak hiru txandetara itzuliko dira.
2021/01/04 - 18:40
Automobilen matrikulazioak % 23,9 jaitsi dira EAEn 2020an
Lurraldeka, Bizkaian % 22,6 jaitsi dira matrikulatutako autoak, Araban % 22,4 eta Gipuzkoan % 26,6.
2021/01/04 - 11:45
Bertan behera utzi dute Mercedesen CEVA Logistic azpikontratan deitutako greba
ELA sindikatuaren arabera, "kalte-ordain duinak" edo enplegu berriak lortu dituzte kaleratutako langileentzat.
2020/12/18 - 15:12
Mercedes Gasteizek ekoizpena eten du urtarrilaren 4ra arte
Zuzendaritzak "lan eredu berri bat inposatzeko" hartu duen "aldebakarreko erabakiak" Mercedesen lan egiten duten langileen % 10-15 kalean utz ditzake, langileen ordezkarien arabera.
2020/12/01 - 10:11
Nafarroako Volkswagenek 209 laneguneko egutegia proposatu du 2021erako
Zuzendaritzak datorren urtean 255.303 ibilgailu ekoiztea aurreikusten du Landabengo lantegian, beti ere, pandemiaren eboluzioaren arabera.
2020/11/26 - 00:59
Kaleratzeak eta lekualdatzeak biltzen dituen akordioa egin dute GTS enpresan
Lan-erregulazio espedientearen baldintzak negoziatzerakoan ez zuten itunik lortu eta Gestampek lantegia ixteko asmoa berretsi zuen.
2020/11/20 - 15:10
Mercedeseko enpresa batzordeak zuzendaritzaren plana auzitara eraman du
2021eko lehen hiru hilabeteetan ekoizpena moldatzeko plana "inposatu" nahi izatea leporatu dio multinazionalari langileen ordezkaritzak.
2020/11/20 - 14:45
Mercedeseko enpresa-batzordeak zuzendaritzaren plana salatu du epaitegi batean
Mercedeseko batzordeak Gasteizko lan-arloko epaitegi batean salatu du 2021eko lehen hiruhilekoan lantegiko produkzio-erritmoa murrizteko zuzendaritzak "inposatu" nahi duen plana.
2020/11/20 - 12:14
Landaben itxita egongo da gaur eta astelehenean, material falta dela eta
Enpresak iragarri du gainera, 36 egunez itxi beharko dutela Landabenen duen lantegia datorren urtean produkzioa nabarmen jaitsiko dela aurreikusita.
2020/11/20 - 08:59
Nafarroako Volkswagen enpresak Landabengo lantegia itxiko du 36 egunez, 2021ean
Aurreikuspenen arabera, 255.303 ibilgailu ekoitziko ditu datorren urtean, 2019an baino 65.000 gutxiago. Aldi baterako lan erregulazioko espedientea ekainaren 30era arte luzatuko dute.
2020/11/15 - 16:25
Lanpostuak suntsitzeko erregulazioa aurkeztu du multinazionalak
Igorreko Gea-Kelvion enpresa otsailerako ixteko asmoa du multinazional alemaniarrak, 73 langile kaleratuz. Lana badago baina Poloniara eramatea erabaki du jabeak. Greba mugagabea hasiko dute gauean.
2020/11/13 - 17:20
Mercedesen langile batzordeak konpromisoak urratzea egotzi dio zuzendaritzari
Pandemiaren hasieran hitzemandakoa ez betetzea eta "behin behineko langile gehientsuenak kaleratzea" ekarriko lukeen "lan molde berria" inposatu nahi izatea leporatu dio.
2020/11/10 - 11:49
Mercedes Vitoriak ekoizpena motelduko du "neurri zorrotzagoak" saihesteko
Lantegiko zuzendaritzaren esanetan, produkzio ahalmenaren eta merkatuaren eskariaren arteko desfase handiak "ezinezko egiten du ekoizpen erritmoari eustea egungo hiru txandetan".
2020/10/20 - 13:25
Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean
Gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte.
2020/10/13 - 20:12
Gestamp enpresako langileek elkarretaratzea egin dute Bilbon
Gestampeko langileek kontzentrazioa egin dute Bilbon, enpresen itxieraren aurka, Industria Sailarekin egindako bilerarekin bat eginez.