Moves III plana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibilgailu elektrikoak erosteko 7.000 eurorainoko laguntzak emango ditu Eusko Jaurlaritzak

Horretarako, eskatzaileak bere auto zaharra entregatu beharko du; bestela, diru-laguntza 4.500 eurokoa izango da.
Laguntzak auto elektrikoak erosteko eta horiek kargatzeko estazioak sortzeko izango dira.
Laguntzak auto elektrikoak erosteko eta horiek kargatzeko estazioak sortzeko izango dira.

Auto elektrikoen erosketa sustatzeko laguntza programa berri bat iragarri du Energiaren Euskal Erakundeak (EEE). Eusko Jaurlaritzaren energia agentzia da hori, eta, iragarri duenez, ibilgailu elektrikoak erosteko subentzioa 7.000 eurora igoko du; laguntzok irailaren 28tik aurrera eskatu ahal izango dira.

Gaur egun indarrean dagoenaren oinordekoa da Moves III programa, eta, besteak beste, partikularrei zuzendutako laguntzen zenbatekoa handituko du horrek. Hala, 16,4 milioi euroko hasierako zuzkidura izango du, gerora handitu daitekeena; horietatik, 9 milioi euro ibilgailu elektrikoak erosteko bideratuko dira, eta gainontzeko 7,4 milioiak horiek kargatzeko azpiegiturak sustatzeko.

Eskaerak EEEren webgune korporatiboan egin ahal izango dira, eta motor elektrikoko ibilgailuak erosteko laguntzak eskatu ahal izango dira, entxufagarriak zein erregai-pilakoak.

Laguntzok ezberdinak izango dira eskatzailea partikularra edo enpresa bada, eta ez da nahitaezkoa izango ibilgailu zaharra entregatzea. Hala ere, azpimarratu dute hori egiteak laguntza handiagoa dakarrela. Adibidez, EEEk azaldu duenez, partikular edo autonomo batek 4.500 euroko laguntza jaso ahal izango du ibilgailu elektriko bat erosteagatik, baina 7.000 eurora igoko da auto zaharra entregatuz gero.

Enpresek, aldiz, hainbat laguntza jasoko dituzte, euren tamainaren arabera, eta zenbatekoa ere handituko zaie ibilgailuak entregatuta.

Gainera, programa berriaren oinarrietan aurreikusten denez, mugikortasun urritua duten eta ibilgailuan egokitzeko beharra duten pertsonentzat ezarritako zenbatekoak % 10 igoko dira gehienez, baita 5.000 biztanletik beherako udalerri batean erroldatuta egoteagatik eta taxia edo gidaridun ibilgailuen zerbitzuak erabiltzeagatik ere.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X