Gasteizko Mercedes-Benzek eten egingo du gaur arratsaldeko ekoizpena, hornidura faltagatik
Fabrikako zuzendaritzak jakinarazi duenez, Marokoko Tanger hiriko portuaren "salbuespenezko" blokeoaren ondorioz, Gibraltarko itsasartean itsas trafikoa geldiarazita dago, eta horrek hornidura-katea kolapsatzea ekarri du; arazo horrek bereziki lantegiaren kable-hornitzaileari eragin dio.
Mercedes-Benzen Gasteizko lantegia.
Mercedes-Benzen Gasteizko fabrikak ekoizpena gelditu behar izan du ostiral honetako arratsaldeko txandan, hornidura-arazoak direla eta.
5.000 langile dituen Euskadiko lantegi handienaren zuzendaritzak sindikatuei eta langileei jakinarazi dienez, Marokoko Tanger hiriko portuaren "salbuespenezko" blokeoaren ondorioz, Gibraltarko itsasartean itsas trafikoa geldiarazita dago, eta horrek hornidura-katea kolapsatzea ekarri du; blokeo horrek bereziki lantegiaren kable-hornitzaileari eragiten dio.
Hori dela eta, lantegiko zuzendaritzak ostiral honetako arratsaldeko produkzio-txanda bertan behera uztea erabaki du lantegiko hiru sektoreetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela