HERIOTZA LANEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lekeitioko arrantzale bat hil da Senegalgo uretan

Bermeoko ATUNSA enpresako langilea zen. LAB sindikatuaren esanetan, "heriotza ez traumatiko" gisa sailkatu dute, eta enpresa horretan aurten izan den bigarren heriotza ez traumatikoa izan dela salatu du.

Un atunero de Bermeo repele a tiros un intento de ataque pirata en el Índico

Artxiboko irudia: Euskal atunontzi bat, itsasoan.

Lekeitioko 45 urteko arrantzale bat hil da Senegalen, Dakar hiriburutik gertu, LAB sindikatuak ohar bidez jakitera eman duenez. Bermeoko ATUNSA enpresarentzat lan egiten zuen, eta enpresak heriotza ez traumatiko gisa sailkatu du gertakaria. 

LABen arabera, 2026an enpresa horretan izan den bigarren heriotza ez traumatikoa izan da oraingoa, aurrekoa urtarrilean hil baitzen. Sindikatuaren esanetan, "istripu mota horiek aztertzeko eta argitzeko ikaragarrizko trabak eta gardentasun eza izaten dira", heriotza ez traumatikoen atzean faktore ugari egon ohi direla erantsi du, eta lan karga handia, erritmo biziak, estresa eta jarduera honetan presente dauden faktoreek eragin zuzena izan ohi dutela.

Arrantza sektorean dauden lan-eskubideen urraketak mahaigainean jarri ditu LABek, eta hitzarmen duinen falta, segurtasun neurririk eza, etenik gabeko jardunaldiak, arrantzaren beraren lan-neurri gogor eta araugabeak aipatu ditu sektoreko langileek pairatzen dituztenen artean. 

Sindikatuaren ustez, "arrantza politikak ere eragin zuzena du" lan-baldintzetan. Oharrean azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak "apustu neurrigabea" egiten du "atunontziak eta altura handiko flota kudeatzen duten enpresi laguntzak ematen", beste lurralde batzuetako itsasoak ustia ditzaten. Arrantza sektoreak "lan-baldintzak aldatzea eta arautzea" behar du, LABen iritzian; izan ere, horrek "eragina izango luke istripuen eta heriotzen tasan".

LABen kontaketaren arabera, 2026an gutxienez 33 langile hil dira lanean Euskal Herrian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X