Energia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak onetsi egin du Aiaran baterien biltegi bat eraikitzeko proiektua

Arena Green Assest 4, SLUren "PB Navegantes 31" proiektuak 23 milioi euroko aurrekontua du eta 30MW-ko potentzia instalatua, 20 oineko neurriko edukiontzietan dauden 18 biltegiratze unitaterekin, kontrol eta monitorizazio sistemak integratzeko.

Bateriak biltegiratzeko sistema bat, informazioarekin zerikusirik ez duena. Argazkia: Kecko (Wiki Commons).

Eusko Jaurlaritzak aldez aurreko administrazio-baimena eman du Aiarako baterien biltegiaren proiekturako.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) astearte honetan argitaratu du Industria Sailaren ebazpena Arena Green Assest 4, SLUren "PB Navegantes 31" proiekturako. 

23 milioi euroko aurrekontua du eta 30MW-ko potentzia instalatua, 20 oineko neurriko edukiontzietan (edukiontzi industrialetako estandarra) dauden 18 biltegiratze unitaterekin, kontrol eta monitorizazio sistema integratzeko.

Ebazpenean zehazten denez, egikaritze-proiektua Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak egindako ingurumen-inpaktuaren txostenean ezarritako baldintzetara eta neurri babesle eta zuzentzaileetara egokitu beharko da, eta kontsulta-fasean administrazioek, organismoek eta zerbitzu-enpresek ezarritako baldintza teknikoak jaso beharko ditu.

Enpresak 12 hilabeteko epea du insatalazioa eraikitzen hasteko administrazio-baimena eskatzeko.

Ingurumen inpaktuari buruzko adierazpenean, Eusko Jaurlaritzak hainbat aukera zituen mahai gainean "trantsizio energetikoaren premiazko beharrarekin, kanpo mendekotasuna murriztearekin eta klima aldaketa arintzearekin" bat datorren proiektua egiteko.

Jaurlaritzaren ustez, hori ez egiteak "energia arloko politika publikoen funtsezko helburuak urratuko lituzke".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X