Amurrioko Tubos Reunidosko langileak lanera itzuliko dira, greba mugagabearen ostean
Batzordeak, hala ere, ez du baztertzen etorkizunean lanuzteei berriro ekitea, eta oraingoz bi greba eta mobilizazio egun deitu ditu maiatzaren 26rako eta 28rako.
Tubos Reunidosek Amurrion (Araba) duen lantegiko beharginak lanera itzuli dira gaur, zuzendaritzak aurkeztutako enplegu erregulazioko espedientearen aurka protesta egiteko martxoaren 16tik egiten ari ziren greba mugagabea bertan behera utzi ostean.
Greba bertan behera uztea erabaki zuten sindikatuek ostiralean, langile talde batek lanera itzultzearen alde bozkatu zuen batzarra egin eta astebetera. ELAk, LABek eta ESKk atzera bota zuten jarrera hori, langileen batzordean gehiengoa baitute, eta orain lanera itzultzea onartu dute, baina erabaki hori langileen artean bozkatu gabe, eta horrek desadostasunak sortu ditu langileen artean.
Batzordeak, hala ere, ez du baztertzen etorkizunean lanuzteei berriro ekitea, eta oraingoz bi greba eta mobilizazio egun deitu dituzte maiatzaren 26rako eta 28rako.
Itzulera, gainera, Gasteizko Merkataritza arloko Epaitegiak enpresak eskatutako hartzekodunen borondatezko konkurtsoa onartu eta egun batzuetara iritsi da.
Epaileak maiatzaren 26rako deitu ditu konkurtsoaren administratzailea, zuzendaritza eta sindikatuak enpresaren egungo egoeraren aurrean zer neurri har daitezkeen aztertzeko.
Sindikatuetako ordezkarien ustez, enpresak planteatu dituen neurriak bertan behera geratu dira konkurtso fasean sartutakoan, baina "ez dira behin betiko baztertuko".
Amurrioko batzordeko ordezkariek eta Trapagarango (Bizkaia) lantegiko ordezkariek agerraldia egingo dute asteartean Eusko Legebiltzarrean, altzairugintzaren jarduera industriala bermatzeko proposamenak azaltzeko.
Tubos Reunidosek 118 milioi euro galdu zituen iaz, eta 263 milioiko finantza-zorra du. Horietatik 150 bat SEPIri zor dizkio, covid 19ak eragindako pandemiaren ostean jasotako mailegu batengatik.
Tubos Reunidosen zuzendarien esanetan, egoera oso zaila da, eta norbait inbertitzeko prest egoteko baldintzak sortzen ez badira, hartzekodunen konkurtsoak jarduera etetea eta lan-kontratu guztiak amaitzea ekar dezake.
Talde osoa 1.300 langilek osatzen dute, eta horietatik 870 lantegi nagusian daude, Amurriokoan.
Zure interesekoa izan daiteke
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" salatu du, eta "sektoretik urrundu izana". Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ezohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborra % 3tik gora dago 2024ko irailetik lehen aldiz, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.
Grebarako aukera aztertzen ari dira garraiolariak, gasolioaren prezioaren ondorioz
Hileko gastua 2.000 euro inguru igo zaie otsailetik hona, eta garraiolari batzuek momentuz kamioiak aparkatzea erabaki dute. HIRU sindikatuko kamioilariek, berriz, lanuzteak egiteko aukera eztabaidatuko dute asanbladan, eta erabaki bateratua hartuko dute bertan.
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.