INFLAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urtearteko KPIa % 3,2raino apaldu da EAEn eta % 3raino Nafarroan, apirilean

Espainiako Estatuan, urtebeteko inflazioa bi hamarren murriztu da, % 3,2raino. 

(Foto de ARCHIVO)

Carro de la compra en un supermercado.



EUROPA PRESS

14/11/2025

Erosketa orga bat, supemerkatu batean. Artxiboko argazkia: Europa Press

Prezioek gora egiten jarraitzen dute Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan. Hala ere, Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urtebeteko tasa % 3,2raino apaldu da apirilean EAEn, eta % 3raino Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako behin betiko datuen arabera.

Zehazki, urtearteko tasak bi hamarren egin du behera EAEn, % 3,4tik % 3,2ra, eta bost hamarren Nafarroan, % 3,5etik % 3ra. 

Martxotik apirilera, KPIa % 0,4 igo da EAEn, eta % 0,7, Nafarroan.

Urtea hasi zenetik, prezioak % 1,6 garestitu dira EAEn eta Nafarroan.

Araban urtebeteko inflazioa % 3,1ekoa izan da apirilean; % 3,6koa, Bizkaian, eta % 2,5ean, Gipuzkoan. Azken hilabetean, berriz, prezioak % 0,4 garestitu dira Araban; % 0,6, Bizkaian, eta % 0,2, Gipuzkoan, martxoarekin alderatuta.

Espainiako Estatuan, urtebeteko tasa % 3,2raino apaldu da, martxotik bi hamarren murriztuta. Halaber, azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat apaldu da apirilean, % 2,8raino. 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X