KPI
KPIak % 4,9ri eutsi dio urrian, erregaien merkatzea gorabehera
Horrela, Kontsumoko Prezioen Indizeak % 4tik gorako igoera izan du hiru hilabetez jarraian, Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) ostiral honetan aurreratutako datuen arabera.
Urtearteko KPIa % 5era igo da EAEn, eta % 5,3ra Nafarroan, irailean
Espainiako Estatuan iraileko inflazioa % 4,9koa da, hau da, abuztutik sei hamarren egin du gora. 2023ko otsailetik izandako tasarik altuena da.
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
Eskariak gora egin du eta gasa garestitu egin da. Bi faktore horiek eragin dute igoera, adituen arabera.
Erregaien garestitzeak % 4,9ra handitu du KPIa irailean
2023ko otsailaz geroztik — % 6ra iritsi zen orduan— izan duen daturik handiena da irailekoa. Inflazioak hiru hilabete daramatza goranzko joeran, eta 2023ko apiriletik % 4ko muga gainditu duen bigarren aldia da.
Diesela eta gasolina % 32 inguru garestitu dira EAEn Irango gerra hasi zenetik
Espainiako Gobernuak ezarritako zerga beherapenek eragin mugatua izan dute kontsumitzaileen poltsikoetan, eta merkealdiak egun gutxi iraun du kasu gehienetan.
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Erregaiek % 4,3ra igo dute inflazioa abuztuan, tasarik altuena 2023tik
Uztailean baino zazpi hamarren gorago igo da inflazioa (% 3,6), eta 2023ko otsailetik izan duen mailarik altuenean dago. Horretan eragina izan dute, neurri txikiagoan bada ere, elikagaiek eta alkoholik gabeko edariek ere, horien prezioak gutxiago jaitsi baitira abuztuan.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.
Prezioen indizea % 0,8 igo da EAEn eta % 0,4 Nafarroan ekainean
Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) urtearteko tasa % 3,2koa da EAEn (hirugarren hilabetez jarraian), eta % 2,7koa Foru Erkidegoan, Espainiako Institutuak asteazken honetan argitaratutako datuen arabera.
Euskadin eta Nafarroan egonkor jarraitzen du inflazioak, prezioen igoera arina egon den arren
Maiatzean, % 0,2 hazi da KPIa Euskadin eta % 0,1 Nafarroan, eta urtearteko tasa % 3,2an mantendu da bi erkidegoetan, INEk ostiral honetan argitaratutako datuen arabera.
Europako Banku Zentralak interes-tasak 0,25 puntu igo ditu eta ia hiru urteko diru-politika egonkorrari amaiera eman dio
Christine Lagardek zuzentzen duen erakundeak maiatzeko inflazioaren gorakadari erantzun dio, % 3,2ra igo baita, energiak bultzatuta, eta interes-tasak % 2,25ean utzi ditu.
KPIaren urtebeteko tasa % 3,2an mantendu da maiatzean
Azpiko inflazioari dagokionez (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena), hamarren bat igo da maiatzean, % 2,9raino.
Argiaren eta gasaren BEZaren murrizketa bertan behera geratuko da ekainaren 1ean, eta % 21era itzuliko da, prezioek behera egin baitute
Erregaien (gasolinak, gasolioak eta bioerregaiak, eta profesionalentzako gasolio itzulketa partziala) eta hidrokarburoen gaineko zergaren tasa murriztuak ekainaren 30era arte egongo dira indarrean, apirilean produktu horietarako inflazioa Gobernuak ezarritako % 15eko atalasetik gora baitago.
Urtearteko KPIa % 3,2raino apaldu da EAEn eta % 3raino Nafarroan, apirilean
Espainiako Estatuan, urtebeteko inflazioa bi hamarren murriztu da, % 3,2raino.
KPIaren urtearteko tasa % 3,2ra jaitsi da apirilean, erregaia igo arren, argindarra jaitsi izanak bultzatuta
Erregaiak dira oraindik ere goranzko presio handiena egiten dutenak, Irango gerrak eragindako shockak irauten duen seinale. Hala ere, eragin hori leundu dute, nolabait, elektrizitatearen prezioaren jaitsierak eta Espainiako Gobernuak onartutako neurri fiskalek.
Inflazioa % 3,4koa izan da martxoan Euskadin, eta % 3,5ekoa Nafarroan, petrolioaren prezioaren ondorioz
Martxoko inflazioa Espainiako Estatuan uste baino hamarren bat altuagoa izan da, erregaien prezioen gorakadak eraginda.
Arrautzak % 30 garestitu dira urtebetean, eta fruta, % 6 hilabetean
Elikagaien prezioak mantendu egin ziren otsailean, baina arrautzak eta fruta garestitu egin ziren. Erosketa-saskiak igoerak izan zituen hileko zein urteko datuak kontuan hartuta, eta tentsioa dago oinarrizko hainbat produktutan.
KPIa hamarren bat igo da Euskadin, eta % 2,4ra heldu da otsailean
Hiru hilabetez jarraian behera egin ondoren, urte arteko inflazioak behera egin du otsailean Euskadin, jatetxeen eta elikagaien garestitzeagatik. Elektrizitatea, berriz, merkatu egin da.
KPIa bost hamarren moteldu da espainiar estatuan urtarrilean, % 2,4raino
Hiru hilabetez jarraian jaitsi da KPIa, 2025eko urrian azken 16 hilabeteetan izandako igoerarik handiena ( % 3,1) jasan ostean.
EAEk % 2,9ko inflazioarekin itxi du 2025a, abenduan hiru hamarren jaitsita, eta Nafarroak % 2,6rekin, lau jaitsita
Espainiako Estatistikako Institutuak (INE) ostegun honetan argitaratutako datuen arabera, Euskadin erregistratutako indizea Espainiako batezbestekoaren parekoa da, % 2,9koa, eta Nafarroakoa batezbestekoaren azpitik gelditu da.