Inflazioa % 3,4koa izan da martxoan Euskadin, eta % 3,5ekoa Nafarroan, petrolioaren prezioaren ondorioz
Martxoko inflazioa Espainiako Estatuan uste baino hamarren bat altuagoa izan da, erregaien prezioen gorakadak eraginda.
Prezioek gorantz jarraitzen dute Hego Euskal Herrian, petrolioaren krisiak eraginda. Euskadin, iazko martxotik aurtengo martxora prezioak % 3,4 garestitu dira, iaz epe berean baino % 1,1 gehiago. Bizkaian igo da gehien, urtearteko indizea % 3,7ra igo baita; Araban, % 3,5era; Gipuzkoan, berriz, igoera txikiagoa izan da (% 2,8).
Nafarroari dagokionez, urtearteko inflazioa % 3,5ekoa izan dela jakinarazi du Espainiako Estatistika Institutuak, iaz baino 1,2 gehiago.
Estatuan, berriz, KPIa % 1,1 igo da martxoan, otsailarekin aldenduz gero, eta % 3,4 aurreko urteko hil beraren konparatuta. Urtekoa kontuan izanda, prezioak % 1,2 igo dira.
Espainiako Estatistika Institutuak (INE) argitaratutako datuen arabera, martxoan jantziak eta oinetakoen sektorea (% 7,9) eta Garraioa (% 4,3) garestitu dira gehien.
Gasolioaren salneurriak urtearteko % 17,9ko gorakada izan du
Martxoan gasolioak izan du igoerarik handiena, urtearteko tasari erreparatuta % 17,9 egin baitu gora; aurreko hilabetean % 4,7 egin zuen behera. Gasolinak, berriz, otsailean % 6,1 egin zuen behera, eta martxoan % 4,8 igo da.
Arrautzak eta txahalkia, martxoan gehien garestitu diren elikagaiak
Elikaduraren sektorean ere igoera handiak izan dira; esaterako, arrautzak % 21,2 garestitu dira, eta txahal-haragia, % 13,7.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.