Mondragonek 11.322 milioiko salmentak izan ditu 2025ean, eta % 2,9ko igoera espero du aurten
Nazioarteko gatazkek sortzen duten ezegonkortasuna dela eta, 2026rako hazkunde aurreikuspenak “nahiko moderatuak” direla dio korporazioak.
Pello Rodriguez 2025eko balantzearen aurkezpenean. Argazkia: EFE
Mondragon Korporazioak 2025eko urteko balantzea aurkeztu du asteazken honetan. Ekitaldia ixtean, salmentak 11 322 milioikoak izan ziren, 2024an baino % 1 gehiago, eta 1.346 enplegu sortu ziren.
Emaitzak aurkezteko eskainitako prentsaurrekoan, Pello Rodriguez Mondragoneko Kontseilu Orokorreko lehendakariak “oso positibotzat” jo du urtea. Proiektu kooperatiboaren "sendotasuna" eta kooperatibek "eraldatzen ari den ingurune batera egokitzeko duten gaitasuna" azpimarratu ditu, "zalantzaz betetako" testuinguru geopolitikoa aipatuz.
Eskainitako datuei dagokienez, balantzearen arabera, emaitza garbi agregatua 618,8 milioikoa izan zen, 2024koa baino % 1,2 txikiagoa.
Dena den, korporazioaren arabera, 2025eko daturik aipagarrienetako bat 1.346 lanposturen sorrera izan da. Horrela, batez besteko plantilla 71.415 pertsonatan kokatu da eta EAEko enplegatzailerik handiena eta Nafarroako bigarrena bilakatu da.
Inbertsioen zifra 406 milioira iritsi zela ere azpimarratu du balantzeak, 2024an baino % 7,8 gehiago.
Hazkunde-itxaropen “moderatuak”
Hain zuzen ere, nazioarteko gatazkak -batez ere Iranen eta Estatu Batuen artekoa- dira 2026 honetako bilakaeran eragina izango duten faktoreetako bat.
Oraingoz, Rodriguezek aurreratu du urteko lehen lau hilabeteetako salmenten bilakaerak ildo positibo berean jarraitzen duela, 2025eko datuekin alderatuta % 2,5eko hazkundearekin.
Hala ere, zehaztu du 2026rako hazkunde aurreikuspenak "nahiko moderatuak" direla, nazioarteko gatazkak luzatzearen ondorioz. Izan ere, gatazka horiek "botila-lepo" kritikoa dira hornikuntza-kateentzat, petrolioaren prezioentzat eta energiarentzat, eta, beraz, kolokan jartzen dute munduko egonkortasun ekonomikoa.
Hala, Korporazioaren aurreikuspena da aurten 11.789 milioiko salmentak lortzea, hau da, % 2,9ko igoera. Enpleguari dagokionez, batez beste 72.424 langile izatea aurreikusten dute, 1.009 enplegu berri sortu ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".
UGTk enpresen irabaziak soldatetara bideratzeko eskatu dio Pradalesi
UGT Euskadiko batzorde kudeatzaileko presidente Jose Manuel «Tximi» Lopezek enpresa handien irabaziak langileen soldatetan islatu behar direla defendatu du Imanol Pradales lehendakariaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala euskal patronala hitzarmenen bidezko gutxieneko soldata interprofesionala negoziatzera esertzeko.
Ondarroako arraste flota: "Gasolioaren prezioarekin itsasora irteteak diru galera dakar"
Gasolio profesionala % 227 garestitu da otsailetik, eta Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteak salatu duenez, igoera hori arrantzaleek asumitu behar dute, handizkariak finkatzen duelako arrainaren erosketa-prezioa.
Gazteentzako hipotekak: zer hartu kontuan sinatu aurretik eta zer dira Gazteaval laguntzak?
EKA kontsumitzaileen elkarteak gutxienez hiru edo lau banketxeren eskaintzak alderatzea, presarik ez izatea eta Urteko Tasa Baliokideari, lotutako produktuei eta benetako ordainketa-ahalmenari erreparatzea gomendatzen du. Gazteaval programari esker, gainera, zenbait kasutan etxebizitzaren balioaren % 80tik gorako finantzaketa lor daiteke.
Bizkaiko Foru Aldundiak arau fiskal berriaren proiektua onartu du, EAJren botoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin
Foru erakundearen arabera, EAJk eta PSE-EEk "gutxieneko akordioa" lortu dute, eta testua Batzar Nagusietara bidaliko dute, Legebiltzarrean izapidetzen hasteko.
Hipotekak 600 euro baino gehiago garestituko dira urtean, maileguan hartutako 100.000 euro bakoitzeko
ASUFINen arabera, euriborra % 3,2an kokatuko da irailean, eta tasa aldakorreko hipotekak garestituko ditu.
EBZk tasak % 2,5era igo ditu eta inflazioak epe luzean altu jarraituko duela ohartarazi du
Erakundeak hiru tasa ofizialak 25 oinarri-puntutan igo ditu, urteko bigarren igoeran, prezioen gorakadaren ondorioz.
"Eusko Jaurlaritzak ez du Osakidetzaren kolektibo guztien egoera hobetzeko borondaterik"
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun iragarri dituzte urritik abendura bitartean, Osakidetzako kolektibo guztientzako lan-baldintza hobeak eta "benetako edukiak dituen benetako negoziazioa" aldarrikatzeko.