Euskadiko langabezia tasa % 6,9ra igo da bigarren hiruhilekoan, eta 74.500 langabe daude
Landunak 3.000 gutxiago dira, eta langabeak, berriz, 13.200 gehiago, aurreko urteko hiruhileko bereko datuekin alderatuta.
Lanbideren bulego bat. Argazkia: EFE
Euskadiko langabezia tasa % 6,9ra igo da 2026ko bigarren hiruhilekoan, eta urteko lehen hiruhilekoan baino 0,2 puntu handiagoa da. Hala, 74.500 langabe daude, aurreko hiruhilekoan baino 1.200 gehiago. Bestalde, landunak 1.011.100 dira, aurreko hiruhilekoan baino 2.500 gutxiago, Eustatek emandako datuen arabera.
Datuak are nabarmenagoak dira 2025eko aldi bereko datuekin alderatuz gero. Izan ere, landunak 3.000 gutxiago dira, eta langabeak, berriz, 13.200 gehiago. Horren ondorioz, langabezia tasa 1,2 puntu hazi da urtebetean.
Era berean, 16 eta 64 urte bitarteko herritarren artean, jarduera tasa 0,2 puntu igo da, eta % 76,8an kokatu da.
Datuak lurraldeka
Lurralde historikoei dagokienez, eta aurreko hiruhilekoko datuekin alderatuta, Bizkaian 3.200 landun gutxiago eta Gipuzkoan 1.000 gutxiago zenbatu dituzte; Araban, aldiz, 1.800 pertsona gehiago daude lanean.
Hiriburuko datuei erreparatuta, Donostian 1.100 pertsona gutxiago daude lanean; Bilbon, 300 gehiago, eta Gasteizen, berriz, 1.900 gehiago.
Landunak nazionalitatearen arabera bereiziz gero, enplegu tasarik handiena Espainiako nazionalitatea duten langileek izaten dute, eta ez da aldatu, % 73,3koa baita. Atzerriko nazionalitatea dutenen artean, berriz, 0,3 puntu igo da, eta % 59,7koa da.
Kide guztiak langabezian dituzten familiak
Euskadin 933.200 etxe inguru daude, eta, Eustaten arabera, 2026ko bigarren hiruhilekoan etxe horietako heren batean, 323.400 etxetan, ez dute inor aktibo izan; aurreko hiruhilekoan baino 8.100 dira.
Bestalde, 555.000 etxetan, aurreko hiruhilekoan baino 1.200 gutxiagotan, pertsona aktibo guztiak lanean daude.
22.300 etxetan, berriz, pertsona aktibo guztiak langabezian daude; aurreko hiruhilekoan baino 3.100 gutxiago dira. 32.500 etxetan, pertsona aktibo batzuk lanean daude eta beste batzuk langabezian; aurreko hiruhilekoan baino 2.700 etxe gutxiago dira.
Datuak nazionalitatearen arabera bereizita, atzerriko nazionalitatea duten 4.400 pertsona gehiago daude langabezian, 20.400 baitira. Espainiako nazionalitatea dutenen artean, aldiz, 3.200 pertsona gutxiago daude langabezian, guztira 54.100 zenbatu baitituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.