ENPRESAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tubacexek % 95 txikitu ditu etekinak lehen seihilekoan, 900.000 euroraino

Hodiak egiten dituen Arabako enpresaren salmentak % 10,5 jaitsi dira aurtengo lehen seihilekoan iazko epe bereko datuekin alderatuta, 361,6 milioitik 323,6 milioira. 

Tubacex

Tubacex enpresa, artxiboko irudi batean. Argazkia: Tubacex

Tubacexek 700.000 euroko irabaziak izan ditu urteko lehen seihilekoan, iazko epe berean baino % 95,8 gutxiago. Hodiak ekoizten dituen Arabako enpresak ostiral honetan ohar bidez azaldu duenez, Ekialde Hurbileko ezegonkortasunak eta Ameriketako Estatu Batuek ezarriko muga-zergek eragina izan dute  emaitza horietan. Salmentak, berriz, % 10,5 murriztu ditu, 361,4 milioi eurotik 323,6ra. 

Hortaz, Tubacexek azken hilabeteetako beheranzko joerari eutsi dio. Urteko lehen hiruhilekoan 1,3 milioi euroko irabaziak izan zituen, 2026ean baino % 84 gutxiago. Hori dela eta, aldi baterako enplegu erregulazioko espedientea (ABEE) ezarri zuen uztailaren 7tik aurrera Laudioko eta Amurrioko lantegietan. 

Tubacexek % 30,5 txikitu zituen etekinak 2025ean, 15,9 milioi euroraino.

Dena den, nazioarteko ziurgabetasunak argitu ahala salmentak eta emaitzak hobetzea espero du Tubacexek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X