Laudio

2026/09/09 - 11:10

Laudioko loteria-saltzaile batek dezimotan 40.000 euro bota zituen zakarrontzira, nahi gabe

Carlos Resa Laudioko loteria-saltzaileak 40.000 euroan baloratutako 6.000 dezimo bota zituen zakarrontzira, nahi gabe, kartoien artean. Gabonetako Loteriako 500 dezimo zeuden (10.000 euro) eta asteko zozketaren beste 5.000 dezimo (30.000 euro). Suhiltzaileei laguntza eskatu zien, eta hiru orduren ondoren, dezimoak erreskatatzea lortu zuten. Gogoan izan zenbaki hau: 55626. Gabonetako loteriarako zortearen zenbakia izango den ospea irabazi du dagoeneko!

Rueda de prensa de Maderas de Llodio
2026/02/19 - 15:10

Maderas de Llodioko langileek  "justifikaziorik gabe" kaleratutako lankideak lehenbailehen berriz har ditzala eskatu diote Garnicari

150 egun baino gehiago greba mugagabean daramatzaten langileek agerraldia egin dute ostegun honetan, enpresak alegatutako antolakuntza eta ekoizpen arrazoiak ezin frogatuta, 35 langileren kaleratzea legez kanpokotzat jotzen duen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia baloratzeko. Lan Ikuskaritzarekin eta erakundeekin biltzea eskatuko dutela iragarri dute beharginek, "enpleguaren suntsiketa" gelditzeko beharrezkoak diren mekanismoei buruz hitz egiteko.

1 2 3 ... 20 »

Asteko irakurriena