Atzerapenak izan dira Laudio eta Ugao arteko tren zerbitzuan, zuhaitz bat trenbidera erori delako
Adifek jakinarazi duenez, gutxienez 30 minutuko atzerapenak izan dira arratsaldean.
Zuhaitz bat erori da arratsldeko lehen orduan Ugaoko tren geltokitik gertu, eta horrek arazoak eragin ditu tren zerbitzuan. 17:00ak jota, 30 minutu inguruko atzerapenak zeuden ibilbide luzeko eta aldirietako trenetan, Adifek jakitera eman duenez.
Sare sozzialen bidez zabaldu duen informazioaren arabera, 2. trenbidean, Laudio eta Ugao artean sortu dira arazoak, zuhaitza erori ostean.
Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du 14:20an jazo dela ezbeharra, Ugaotik 200 metro ingurura. Handik gertu zegoen tren batek zerbitzua eten behar izan du, Bilborako noranzkoan, eta barruan zihoazen bidaiariak oinez joan behar izan dira geltokiraino.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera