Gizon batek bi pertsona hil eta lau zauritu ditu tiroz, El Ejidon
Ustezko egileak bere burua entregatu du. Hildakoak bere gurasoak dira eta zaurituetako adin txikikoetako bat, berriz, 7 hilabeteko bere semea.
Guardia Zibilaren ibilgailu bat. Artxiboko argazkia: Europa Press
Andaluziako El Ejido herrian, gizon batek bi pertsona hil eta lau larri zauritu ditu, tiroz. Zaurituetako bi adin txikikoak dira.
Ikerketako iturriek jakinarazi dutenez, ustezko erasotzaileak bere burua entregatu du.
Bart, 23:00ak aldera, bi pertsona aurkitu dituzte, tiroz hilda, auto baten barruan, El Ejidon.
Guardia Zibilaren iturriek zabaldutako informazioaren arabera, zaurituetako batek 7 hilabete ditu eta ustezko erasotzailearen semea da.
Zaurituetako beste batek bi urte ditu eta beste biak emakume bat eta 60 urteko gizon bat dira.