Albiste izango dira: Erailketa matxista Arguedasen, zalantzak gizonezkoen futboleko Mundiala hartzeko Bilboren hautagaitzari buruz eta Ebola agerraldia Afrikan
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko maiatzaren 19an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Erailketa matxista Arguedasen: Igandean bere bikotekidea (44 urteko emakumea) hil zuen gizon batek Arguedasen eta hilketa matxista hori salatzeko eta biktimaren gertukoei babesa adierazteko elkarretaratzea deitu du Arguedaseko Udalak gaur arratsaldeko 19:00etarako. "Emakumeen kontrako indarkeria mota oro" baztertu behar dela nabarmendu du Udalak, eta "erakundeen eta gizarte osoaren konpromisoa" beharrezkotzat jo dute, arazoari aurre egiteko.
- Bilbo gizonezkoen Futboleko Munduko txapeketako egoitzaren inguruko zalantzak: Bizkaiko Foru Aldundiak 2030eko gizonezkoen Munduko Futbol Txapelketako partidak hartzeko Bilboren hautagaitzaren inguruko zalantzak daudela aitortu zuen astelehenean Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean. Aztergai ditugu FIFAk Munduko Txapelketaren egoitza izateko eskatzen dituen baldintzak.
- Ebola agerraldia Afrikan: Afrikako Batasunak astelehen honetan egindako azken balantzearen arabera, dagoeneko 100 pertsona baino gehiago hil dira Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Ugandan, ebolaren Bundibugyo aldaeraren ondorioz. Halaber, larrialdi kontinentala ezarri du. Orain arte, ustez ebolak jota hil diren 106 pertsonaren heriotzak ikertzen ari dira, eta kutsatutakoak, berriz, 395 inguru dira, gehienak, Kongoko Errepublika Demokratikoan. OME Osasunaren Mundu Erakundeak "nazioarteko garrantzia duen osasun publikoko larrialdia" ezarri du asteburuan ebolaren agerraldia dela eta.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.