EKLIPSEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Bi ilunabarreko eguna", abuztuko eguzki eklipseari buruzko erakusketa ireki dute Bergaran

Egun seinalatua iristen denean herritarrek "ekitaldia ulertu eta gozatu" ahal izateko, eklipsea modu didaktiko, irisgarri eta erakargarrian azaltzen du.

Erakusketa datorren abuztuaren 12ko eklipseari buruz

Bi ilunabarreko eguna abuztuaren 12ko eguzki eklipseari buruzko erakusketa ibiltaria da. Bergarako Laboratorium museoan egongo da ikusgai gaurtik maiatzaren 21era.

Apirilaren 1ean Zarautzen inauguratu ondoren, Beasainen, Zallan eta Donostian ere izan da erakusketa. Jakin-min zientifikoa sustatu eta datorren abuztuaren 12ko fenomeno harrigarria hobeto ulertzeko herritarrak prestatzea ditu helburu.

Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Bergarako egonaldia amaitzen denean, Durango, Bilbo, Barakaldo, Gasteiz, Gesaltza Añana, Gaubea, Lapuebla de Labarca eta Guardian izango da.

Erakusketak ilustrazio zientifikoak eta dibulgazio-proposamen bat batzen ditu, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak bultzatutako jarduera paraleloak barne hartzen dituena, Jakindari Kultura Zientifikoaren aldeko Euskal Aliantzaren barruan dauden hogei bat erakunderen laguntzarekin.

Aranzadi elkarteak eta Donostia Internacional Physics Centerrek (DIPC) parte hartu dute ekitaldia diseinatzen, eta adin guztietako jendea gonbidatu dute abuztuaren 12ko fenomeno astronomikora hurbildu eta "zerura begi berriez begiratzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X