Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da
NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.
Bizumez ordaintzeko sistemak saltokietara egin du jauzi, eta maiatzaren 18az geroztik dendetan telefono mugikorraren bidez ordaintzeko aukera emango du. Orain arte partikularren artean berehalako transferentziak egiteko balio zuelako ezaguna zen plataformak aro berri bati ekingo dio, eta banku-txartel tradizionalekin eta Apple Pay eta Google Pay ordainketa-sistemekin lehiatuko da, besteak beste.
Kontakturik gabeko beste ordainketa moduen antzekoa izango da. Erabiltzaileek telefono mugikorra datafono edo ordainketa-terminalera hurbildu beharko dute erosketa egiteko. Sistemak NFC teknologia erabiltzen du, gaur egun kontakturik gabeko banku-txartelek erabiltzen dutena. Zenbait kasutan, ordainketa bankuaren aplikazioaren bidez egingo da zuzenean, eta beste batzuetan, Bizum Pay zorro digital berriaren bidez.
Mugikor bidezko beste ordainketa-sistemekin bezala, erabiltzaileak telefonoa desblokeatu eta ordainketa-terminalera hurbildu beharko du. Aldea barne-sisteman datza: Bizumek banku-kontuen arteko berehalako transferentziak egiten ditu, eta dirua zuzenean iritsiko zaio saltokiari. Horrela, bitarteko plataformak saihestuko dira (Visa eta Mastercard, esaterako).
Zerbitzua ematen hasiko diren bankuen artean CaixaBank, Banco Sabadell, Bankinter eta Laboral Kutxa daude, eta gainerako erakundeek datozen hilabeteetan ezarriko dute sistema.
Gainera, Bizumek ziurtatu du sistemak gaur egungo mugikorreko ordainketen segurtasun-neurri berak izango dituela.
Saltoki txikientzako pizgarria
Massimo Cermelli ekonomialaria eta Deustuko Unibertsitateko Ekonomia irakaslearen ustez, dendetan Bizum bidez ordaintzeko aukera "bereziki erakargarria izan daiteke saltoki txikientzat", komisio txikiagoak negoziatu ditzaketelako.
Orain.eus-en egindako adierazpenetan, Cermellik azaldu du, txartel tradizionalekin alderatuta, Bizumez ordaintzen denean dirua kontutik kontura mugitzen dela Espainiako banku-sistemaren barruan, eta, ondorioz, ez da Visa, Mastercard edo Apple eta Google plataforma teknologiko bitartekari gisa erabiltzen. "Saltoki txikietan dirua berehala jasotzea da gakoa”, nabarmendu du. Haren aurreikuspenaren arabera, kate handietan, ordea, Bizumen eragina txikiagoa izango da.
Kontsumitzaileen ohiturei dagokienez, Cermelliren iritziz, "hor izango da lehiarik handiena". Haren ustez, etorkizun hurbilean agertoki "hibrido" bat nagusitu daiteke: alde batetik, txartel bidezko ordainketa, "erabat finkatuta dagoelako eta oso ondo funtzionatzen duelako"; eta, bestetik, Bizum bidezkoa, "saltoki txikiek modu diskretuan sustatzen hasiko direlako".
Ekonomialariaren esanetan, Europa Bizum eta antzeko sistemak baliatzen saiatuko da "AEBko sareekiko finantza-subiranotasuna irabazteko". Gainera, Espainiako bankuak "erraldoi teknologikoen aurrean orain arte defentsarako izan den zerbitzu bat monetizatzen" hasiko direla uste du.
Zure interesekoa izan daiteke
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" salatu du, eta "sektoretik urrundu izana". Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ezohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborra % 3tik gora dago 2024ko irailetik lehen aldiz, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.
Grebarako aukera aztertzen ari dira garraiolariak, gasolioaren prezioaren ondorioz
Hileko gastua 2.000 euro inguru igo zaie otsailetik hona, eta garraiolari batzuek momentuz kamioiak aparkatzea erabaki dute. HIRU sindikatuko kamioilariek, berriz, lanuzteak egiteko aukera eztabaidatuko dute asanbladan, eta erabaki bateratua hartuko dute bertan.
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.