Banco Santander
Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da
NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.
Gaur amaituko da Sabadelleko akziodunek BBVAren eskaintza onartu ala ez erabakitzeko epea
Epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Cesar Gonzalez Bueno Banco Sabadelleko kontseilari delegatuak ziurtatu du BBVAk eman dituen datuak "boluntaristak" direla. BBVAren esanetan, Sabadelleko akzioen % 50 trukatu dituzte, baina Sabadellek esan du ez direla % 30era heldu.
Sabadellek TSB Erresuma Batuko filiala saldu dio Santander bankuari
Sabadelleko administrazio kontseiluak Santander UKren eskaintza onartu du (Barclaysen eskaintzari gailendu zaio), baina Kataluniako bankuak akziodunen ezohiko batzarra deitu beharko du salmenta babesteko, BBVAren erosketa eskaintzan murgilduta baitago.