IBEXeko enpresa handien 2025eko emaitzak: bankuak hazi egin dira, eta Repsolek eta Iberdrolak behera egin dute
CaixaBankek eta Banco Santanderrek hilabete oparoak bizi izan dituzte, merkataritza-jardueraren dinamismoak eta bankuei ezarritako zerga bereziaren kontabilitate-efektuak bultzatuta. Aurten, zerga hori hiruhilekotan banatuta aplikatzen ari zaizkie.
CaixaBankek 1.470 milioi euroko irabazi garbia izan du urtarriletik martxora bitartean, hau da, % 46,2ko igoera 2024ko lehen hiruhilekoaren aldean. Termino konparagarrietan, igoera % 6,9koa da; izan ere, aurten bankuei ezarritako kargaren % 25 baino ez da kontabilizatu, iaz sasoi berean ordaindutako guztiaren aldean.
Bere aldetik, Santanderrek 3.402 milioi euroko mozkinekin itxi du lehen hiruhilekoa (datu errekorra da), 2024ko aldi berean baino % 19 gehiago. Komisioengatiko diru-sarreren igoerak, kostuen murrizketak eta aldi baterako zergaren inpaktu txikiagoak ekarri zion susperraldia. Hiruhileko honetan, iaz 335 milioikoa izatetik aurten 87 milioikoa izatera igaro da.
Bankuen hasiera onaren aurrean, Repsolek 366 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu martxora arte, 2024ko lehen hiruhilekoan baino % 62,2 gutxiago. Konpainiak testuinguru geopolitikoak eragindako "agertoki azidoa" nabarmendu du; energia-merkatuaren lurrunkortasun handia eta petrolio gordinaren prezioen eta fintzeko eta kimikako marjinen atzerakada aipatu ditu.
Iberdrolak ere % 27,4ko murrizketa izan du irabazi garbietan, 2.004 milioira arte; izan ere, 2024an aparteko gainbalioak izan zituen Mexikon aktiboak saldu baitzituen. Eragin hori kontuan hartu gabe, mozkin doitua % 26 hazi da urtetik urtera. Konpainiak 2025erako aurreikuspenak berretsi ditu eta 4.643 milioiko Ebitda erregistratu du, % 12 gehiago. Gainera, 17.300 milioiko inbertsio errekorrak egin ditu azken 12 hilabeteetan, aurreko urtean baino % 44 gehiago.
Volkswagenek jakinarazi du 1.831 milioi euroko irabazi garbiak izan dituela lehen hiruhilekoan, hau da, % 43,4 jaitsi da 2024ko aldi berarekin alderatuta. Konpainiak adierazi du 1.100 milioiko aparteko atzeraldi negatiboak eta Txinan irabazi gutxiago izateak eragin duela atzerakada. Audi, Porsche, Seat eta Skoda markek osatzen dute taldea, eta ziurgabetasun politikoaren, tentsio komertzialen, lehia gero eta handiagoaren eta lehengaien eta dibisen aldakortasunaren eraginaz ohartarazi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.