GIPUZKOAKO EGOITZAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urtebeteko grebaren ondoren, aurreakordioa lortu dute Gipuzkoako zahar-egoitzetan

2008az geroztik sektorean sinatuko den lehena izango da. Greba mugagabean dauden erresidentzietako asanbladek akordioa berresten badute, 5.000 langileri eragingo die.

ELA-RESIDENCIAS-GIPUZKOA.JPG
2022ko artixboko irudi bat, Gipuzkoako egoitzetan hitzarmena eskatuz. Argazkia: ELA

ELA sindikatuak aurreakordioa iragarri du Gipuzkoako egoitzetako langileen hitzarmen berria sinatzeko. Itun berriak % 75eko gutxieneko lanaldia bermatuko du, bertan behera utziko du egun langileek duten disponibilitatea, eta gerokultoreen soldata 2.000 eurotik gorakoa izango da 2027an.

Akordioaren indarraldia 2025etik 2028rakoa izango da, betiere greba mugagabean dauden langileek oniritzia adierazten badute. Zortzi erresidentziatan daude egoera horretan, eta asanbladaz asanblada berretsi beharko dute aurreakordioa.

ELAk “Foru Aldundiaren jarrera aldaketari” balioa eman dio, aurreko urteetan “gutxiengo hitzarmen antidemokratikoak” bultzatu ondoren. Oraingoan “langileen eta egoilarren ahotsa entzun” duela adierazi dute. % 75eko gutxieneko lanaldia ezarrita, “milaka langilek lanorduak egutegian finkatu eta diru-sarrera duinak eskuratu ahal izango dituzte”, nabarmendu dutenez. 60 urtetik gorako langileen kasuan, aukera izango dute % 100eko lanaldia izateko.

Lau urtean KPIren igoieraz gain, beste % 2ko soldata igoera emango da, gerokultoreen soldata 2.000 eurotik gora kokatu arte. Horrela, lanaldi txikienak % 75koak izango direnez, soldatarik baxuenak ez dira 1.500 eurotik jeitsiko.

Akordioan jaso dute, baita ere, errelebo-kontratua izateko aukera, 60 urtetik Aurrera ihardunaldia %25 murrizteko aukera, lan-osasuneko neurriak eta hainbat hobekuntza soldata gabeko baimenetan. Gaixotasun bajetan soldata osoa ere bermatu dute.

Horretara, ELAren arabera, “zaintza publiko, doako, unibertsal eta kalitatezko baterantz urrats ezinbestekoa” lortu dute. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X