Anthropic Burtsara aterako da gaur eta historiako burtsaratze handiena izango da: 85.670 milioi eurotik gora
Anthropicen akzioak ostegun honetan hasiko dira kotizatzen New Yorkeko Nasdaq merkatuan, eta akzio bakoitzak 75,7 euro balioko du (83 dolar). Burtsara ateratzen den adimen artifizialeko lehen konpainia izango da.
Anthropic konpainiak San Frantzisko duen egoitza. Artxiboko argazkia: EFE
Adimen artifizialaren ereduak garatzen dituen Anthropic konpainia estatubatuarra Burtsara aterako da ostegun honetan, eta aurreikuspenen arabera, historiako burtsaratze handiena izango da. Izan ere, 94 000 milioi dolar (85.670 milioi euro) biltzea espero du. Halaber, Burtsara ateratzen den adimen artifizialeko lehen konpainia izango da.
Akzio bakoitzak 83 dolarreko balioa izango du (75,7 euro) hasierako eskaintza publikoan, hasieran iragarritako 70-78 dolarren gainetik.
Claude izeneko txatbota garatu duen enpresaren burtsaratzeak ikusmin eta interes handia piztu du. Akzioak erosteko eskaera hasieran aurreikusitako eskaintza baino zazpi aldiz handiagoa da, eta horren ondorioz, Anthropicek akzio gehiago eskainiko ditu Burtsan. Bloomberg agentziak zabaldutako informazioaren arabera, bide horretatik 68.000 milioi dolar eskuratuko ditu, 62.000 milioi inguru.
Zenbaki horiekin, Elon Musken SpaceX konpainiaren burtsaratzeak ezarritako marka gaindituko du. Izan ere, hasierako eskaintzan 75.000 milioi dolar (68.350 milioi euro) eskuratu zituen eta gerora 86.200 milioi (78.560 milioi euro) lortzera iritsi zen.
Horrenbestez, Anthropicen akzioak lehenago aterako dira Burtsara bere lehiakide nagusiena den OpenAIrenak baino. Azken horrek 2027an emango du jauzia.
Zure interesekoa izan daiteke
LABek bertan behera utzi ditu Nafarroako ikuskizunen sektoreko bi greba egunak, negoziazioari berriro ekin ondoren
Gabonetako erosketen ondorioz, abenduan ohi baino % 23 gehiago gastatuko dute familiek
Itoiztik Erriberara: 354 milioi euro Nafarroako ubidearen proiekturako
Espainiako Gobernuak soldaten sekretuarekin amaitu du
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioa amaitutzat eman du, oposizioarekin akordiorik lortu gabe
Aurtengo iraila azken hamar urteetako onena izan da esportazioei dagokienez, Jaurlaritzaren arabera
Adifen arabera, grebak % 6,04ko eragina izan du Euskadin goizeko txandan, eta % 15,56koa gauekoan