Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Greba eguna berriro Renfen, sarean segurtasun handiagoa eskatzeko

Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak % 50ekoak izango dira puntako orduetan (06:00etatik 09:00etara, 13:30etik 14:00etara edo 15:30etik 16:00etara, eta 18:30etik 20:30era), eta % 25ekoak eguneko gainerako orduetan. Bilboko C1, C2, C3, C4f eta C5 eta Donostiako C1 dira kaltetutako lineak.

Bidaiak bertan behera Bilbon. Argazkia: EITB

Trenbideen sektoreak beste greba egun bat hasi du gauerditik, Renfeko, Adifeko eta Ouigo eta Iryo operadore pribatuek deituta, Espainiako Estatuko tren-sarean segurtasun handiagoa eskatzeko.

Euskadin, Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak % 50ekoak izango dira puntako orduetan (06:00etatik 09:00etara, 13:30etik 14:00etara, 15:30etik 16:00etara, eta 18:30etik 20:30era), eta % 25ekoak eguneko gainerako orduetan. Bilboko C1, C2, C3, C4f eta C5 lineak eta Donostiako C1 lineak dira kaltetutakoak.

Estatuan, Garraio Ministerioak 24 ordu iraungo duen lanaldi horretarako gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu: % 75 aldirietako puntako orduetan, % 72 abiadura handian eta distantzia luzean eta % 65 distantzia ertainean.

Joan den astean, azaroaren 10ean eta 11n, Renfeko langileek deitutako lehen bi greba-egunak egin zituzten, eta, horren ondorioz, zerbitzu ugari bertan behera geratu ziren.

Renfe, Adif eta Semafeko enpresa-batzordeen deialdia

Renfe taldeko plantilla enpresa-batzorde orokorrak deitu du grebara, Adamuzeko (Kordoba) eta Urdako (Toledo) istripuen ondorioz segurtasun handiagoa eskatzeko. Batzorde hori Semaf Makinisten Sindikatuak, CCOOk, UGTk, SFF-CGTk, Trenbide Sindikatuak eta Trenbide Alternatibako Sindikatuak (Alferro) osatzen dute.

Horri gehitu behar zaio Adifeko enpresa-batzorde orokorraren deialdia. Bestalde, Semafek egun honetarako beste bat ere egin du hiru bidaiari-operadoreetan (Iryo eta Ouigo, publikoaz gain) eta merkantzia-operadoreetan, hau da, 7.000 makinista ingururentzako deia. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X