LANBIDEARTEKO GUTXIENEKO SOLDATA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak bihar onartuko du gutxieneko soldata 1.286 eurora igotzea

% 5,3koa izango da aplikatutako igoera. Horrenbestez, hilean 65 euro gehiago kobratuko dute onuradunek, eta 910 euro gehiago, urtean. 

(Foto de ARCHIVO)

La vicepresidenta segunda y ministra de Trabajo, Yolanda Díaz, durante una rueda de prensa tras el Consejo de Ministros, a 17 de febrero de 2026, en Madrid (España). El Consejo de Ministros ha aprobado hoy la subida del salario mínimo interprofesional (SMI) en un 3,1% desde el 1 de enero hasta el 31 de diciembre de 2026, hasta situarse en 1.221 euros mensuales por catorce pagas, 17.094 euros brutos al año. La nueva cuantía del SMI supera en 37 euros al mes ó en 518 euros al año el importe vigente en 2025



Matias Chiofalo / Europa Press

17/2/2026

Diaz, Europa Pressen artxiboko argazki batean.

Yolanda Diaz Lan ministro eta bigarren presidenteordeak gaur jakinarazi duenez, Espainiako Gobernuak bihar, asteartearekin, onartuko du 2027rako Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LGS) igoera, % 5,3koa. Hazkunde horri esker, 1.286 euro kobratuko dituzte onuradunek, 14 ordainsaritan. 

Diazek telebista programa batean baieztatu du igoera. Jakina zen gutxieneko soldataren igoera % 5,3koa izango zela, baina ministroen kontseiluan onartzeko data zehazteko zegoen. 

Lan ministroaren arabera, soldata txikiena kobratzen dutenek hilean 65 euro gehiago jasoko dituzte, 910 euro gehiago, urtean. Nabarmendu duenez, "garrantzitsuena" da igoera "integrala" izango dela, hots, "zerga gehiago ordaindu gabe".

Presidenteordeak aitortu egin du Gobernuaren baitan negoziazio handia izan dela erabakia hartzeko, eta ministro batzuek ez zutela horrenbeste igo nahi. Adituen Batzordeak % 4,9ko igoera egitea aholkatu zion gobernuari. UGT eta CCOO sindikatuek, aldiz, gorago nahi zuten (% 7). CEOE patronala hobekuntza egitearen kontra zegoen, azken igoera otsailean egin zela argudiatuta. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X