Lan gatazka

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikuskizunetako teknikariek bi greba egun deitu dituzte Hego Euskal Herrian, hauteskunde kanpainaren itxierako egunetan

Lan prekarietatea eta sektoreko patronalekin negoziazioak blokeatuta daudela salatu dute sindikatuek. Grebak, besteak beste, kontzertuei, kongresuei eta ekitaldi politikoei eragingo die, azaroaren 26an eta 27an.

PAMPLONA, 10/10/2026.- Técnicos y técnicas de espectáculos se han concentrado este sábado en la plaza de Baluarte, en Pamplona, dentro de la jornada de huelga convocada para reclamar un convenio propio para el personal técnico y auxiliar de eventos de Navarra, y han denunciado la falta de respuesta de la patronal a la negociación. Las personas concentradas han portado una pancarta con el lema 'Teknikariak borrokan! Convenio digno ya!' y han coreado consignas como 'Sin técnicos no hay circo, un convenio digno', 'Queremos trabajar sin precariedad' y 'Si no hay un buen salario, apago el escenario'.EFE/ Jesús Diges
Kontzentrazio baten irudia Iruñean

Hego Euskal Herriko ikuskizunen sektore teknikoko langileek bi greba egun deitu dituzte azaroaren 26rako eta 27rako, hauteskunde kanpaina itxierarekin batera. TEKNIKARIOK, LAB, ESK, ELA, CC. OO., UGT eta CNT sindikatuek Bizkaian, Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan egin dute deialdia, lan hobekuntzak eskatzeko eta negoziazio kolektiboan aurrerapenik ez dagoela salatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko EUKI eta Nafarroako AESTAN patronalei negoziaketak blokeatuta izatea leporatu diete sindikatuek. Salatu dutenez, egoera horren erantzuleak EUKI eta AESTAN dira.

Egingo dituzten aldarrikapen nagusien artean daude sektorea arautzea eta kontziliaziorako neurriak hobetzea, langileek lanaldi osoz enpresen esanetara egon beharrik izan ez dezaten.

Sindikatuek adierazi dutenez, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko jaietan egindako mobilizazioak eta presioa gorabehera, gatazkak konpondu gabe jarraitzen du. EUKIk sindikatuekin duela gutxi izandako negoziazioari berriro heldu badio ere, uste dute bere proposamenak oraindik ez diela erantzuten eskatzen dituzten konpromisoei.

Grebak bi egun horietan programatutako ikuskizun eta ekitaldi guztiei eragingo die; kontzertuei, kongresuei eta hauteskunde kanpainako itxiera ekitaldiei, besteak beste. Sindikatuek dei egin diete langileei, herritarrei, sustatzaileei eta antolatzaileei mobilizazioa babesteko eta aurreikusitako jarduerak bertan behera uzteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X