Enpresak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CAFek Osloko metroarekin duen kontratua luzatu egin du, 24 unitate gehiago egiteko

Norvegiako hiriburuko T-Bane, elurrarekin eta tenperatura oso baxuetan lan egiteko prestatua, hiriko garraiobide nagusietako bat da. 125 milioi euroko esleipena du.

caf

CAFek Osloko metroko 24 unitate gehiago egingo ditu, 125 milioi euroren truke, Spor Sporveien operadore publikoarekin gaur egun duen kontratua luzatzeko akordioa egin ondoren.

Gipuzkoako enpresak adierazi duenez, 2024an 20 unitate entregatzeko kontratua sinatu zuten, eta horretan gehienez 90 unitate gehiago egiteko aukera aurreikusi zuten.

Osloko metroa, T-Bane deiturikoa, hiriko garraiobide nagusietako bat da. Sareak 85 kilometro ditu. Gaur egun 5 linea ditu, eta seigarrena 2029an edo 2030ean gehituko zaio.

CAFek bi noranzkoetako unitate berriak garatu ditu Norvegiako hiribururako, baldintza klimatologiko zorrotzetan (elurra eta muturreko hotza) jarduteko diseinatuta. Azken urteotan, CAFek hainbat kontratu garrantzitsu lortu ditu Oslorako, hala nola 183 autobus elektriko artikulatu eta 87 tranbia.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X