ETXEBIZITZA LARRIALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitzaren prezioak markak hautsi ditu berriro: 6.662 €/m2 Donostian eta 4.102 €/m2 Gipuzkoan

Hiriburuan % 11,7 garestitu dira pisuak, eta lurraldean, % 9,3. Lehen aldiz, metro koadroko 4.000 euroko langa gainditu dute Gipuzkoako etxebizitzek. 

GRAFCAV1960. SAN SEBASTIÁN (ESPAÑA), 16/11/2026.- El precio medio por metro cuadrado de la vivienda en San Sebastián, que se mantuvo estable en el segundo semestre del año en 6.415 euros, es analizado según los últimos datos del Colegio Oficial de Agentes de la Propiedad Inmobiliaria (COAPI) de Gipuzkoa. EFE/Juan Herrero

Metro koadroa 6.600 eurotik gora pagatzen da Donostian. Argazkia: EFE

Bigarren eskuko etxebizitza baten batez besteko prezioa metro koadroko 6.662 euroan dago Donostian, eta 4.102 euroan, Gipuzkoan. Urteko hirugarren hiruhilekoko datuak dira, Higiezinen Jabetzako Agenteen Gipuzkoako Elkargo Ofizialak gaur emandakoak. Iazko epe berarekin alderatuta, % 11,7 garestitu dira etxeak hiriburuan, eta % 9,3, lurraldean. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 3tik gorakoa izan da gorakada bi kasuetan. 

Etxebizitza berrien kasuan are puztuagoa da zifra: batez besteko prezioa 5.084 €/m2-koa da Gipuzkoan, iaz baino % 15,1 gehiago. 

2026ko bigarren hiruhilekoan Gipuzkoako etxebizitza bategatik 329.666 euro ordaindu ziren batez beste, aurreko urteko epe berean baino % 14,1 gehiago (aurreko hiruhilekoan baino % 7,8 gehiago). Etxebizitza berrien kasuan, ordaindutako batez besteko zenbatekoa 410.735 eurora igo zen, eta bigarren eskukoena batez besteko prezioa 322.079 eurokoa izan zen. 

Prezio altuok zuzenean eragin diote salerosketari, eta % 1,4 jaitsi da 2025eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta. 

Alokairuko merkatuari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuen berri eman du Elkargoak (lehen hiruhilekokoak). Martxoan 32 .012 alokairu kontratu zeuden indarrean, eta 1.252 kontratu berri baino ez ziren sinatu (% 21,8ko beherakada).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X