Abiadura handiko trenbide sarean bederatzi hilabetean Espainian gertatu den bigarren istripua izan da gaurkoa, eta historiako larrienetakoa
Hildakoak eragin zituen aurtengo lehen tren istripua duela bederatzi hilabete jazo zen Adamuzen (Kordoba), urtarrilaren 18an. Malagatik Madrilera zihoan Iryo konpainiako tren bat erraietik atera eta aldameneko trenbidean sartu zen, eta bertatik zihoan Renferen Madril-Huelva lineako tren bat jo zuen. 46 lagun hil ziren orduan.
Aurten Espainian gertatu den bigarren tren istripu larria da Urdan (Toledo) gaur, asteazkena, jazotakoa, eta abiadura handiko trenbide sarean historian egon den larrienetakoa.
Hildakoak eragin zituen aurtengo lehen tren istripua duela bederatzi hilabete jazo zen Adamuzen (Kordoba), urtarrilaren 18an. Malagatik Madrilera zihoan Iryo konpainiako tren bat erraietik atera eta aldameneko trenbidean sartu zen, eta bertatik zihoan Renferen Madril-Huelva lineako tren bat jo zuen. 46 lagun hil ziren orduan.
Bestalde, urtarrilaren 20an, Bartzelonako Gelida eta Sant Sadurni d'Anoia arteko trenbidean tren gidari bat hil zen. Orduko ezbehar hura, baina, ez zen abiadura handiko tren batean gertatu, Rodaliesen batean baizik. Istripuan 41 pertsona zauritu ziren.
Bestalde, abiadura handiko trenbidean izandako azken gorabehera larria urriaren 12an gertatu zen, Madrildik ateratako AVE tren batek sute bat izan zuen Ricla (Zaragoza) parean. Ondorioz, Madril-Bartzelona linea eten behar izan zuten bi noranzkoetan, eta bidaiariak ebakuatu behar izan zituzten.
Hildako gehien eragin dituen istripua Torre del Bierzon (Leon) gertatu zen
Espainian hildako gehien eragin zituen tren istripua 1944ko urtarrilaren 3an gertatu zen. Leongo Torre del Bierzo geltokitik irten eta gero, Madrildik Galiziarako bidaia egiten ari zen eta bidaiariz beteta zihoan tren batek tren makina baten aurka talka egin zuen.
Erregimen frankistak, hasiera batean, isilarazi egin zuen ezbeharra, eta gerora Renfek emandako informazioaren arabera, 78 hildako eta 75 zauritu egon ziren. Dena den, uste da ehunka hildako izan zirela —500 inguru, zenbait iturriren arabera—.
Duela 13 urte, 2013ko uztailaren 24an , Madril-Ferrol bidea egiten ari zen Alvia abiadura handiko tren bat errailetik atera zen Angroisen (A Coruña), eta 80 pertsona hil eta 143 zauritu ziren.