Nafarroako Volkswagen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELAk salatu du Volkswagenek 4 milioi aurreztu dituela hiru hilabetean kontraturik gabe lan egiten duten langileekin

Sindikatuak adierazi du pertsona horiek zortzi orduko lanaldiak egiten dituztela egunero, asteburuko txanda berrian sartzeko prestakuntza jasotzeko premisapean. Txanda hori urtarrilaren 8an abiaraztea aurreikusi dute.

volkswagen navarra nafarroa landaben coche autoa fabrica lantegia

ELA sindikatuak gaur, ostegunarekin, salatu duenez, Nafarroako Volkswagenek lau milioi euro baino gehiago aurreztu ditu, soldatak eta kotizazioak barne hartuta, asteburuko txandan lan egiteko formakuntza jasotzen ari diren 1.000 pertsonei esker; kobratu gabe eta kontraturik gabe ari dira lanean, asteburuko txanda berrian sartzeko inolako bermerik gabe.

Hedabideen aurrean egindako agerraldian, sindikatuak esan du gutxienez 3,5 milioi euro aurreztuko dituela multinazionalak hiruhileko honetan, eta kopuru hori lau milioitik gorakoa izango litzatekeela Gizarte Segurantzako kotizazioak kontuan hartuz gero.

ELAk adierazi du pertsona horiek zortzi orduko lanaldiak egiten dituztela egunero, asteburuko txanda berrian sartzeko prestakuntza jasotzeko premisapean. Txanda hori urtarrilaren 8an abiaraztea aurreikusi dute.

Bestalde, ELAk salatu du beste 800 lagunekin antzeko zerbait gertatzen ari dela Landabengo lantegiko enpresa hornitzaileetan. Sindikatuaren arabera, lan kontraturik eta praktikarik ez duten beharginak dira guztiak.

Horiek horrela, ELAk kritikatu du langile horietako askok beste lanpostu batzuk edo ikasketak utzi dituztela Nafarroako Volkswagenen plantillan sartu ahal izateko, nahiz eta kontratazio-bermerik ez duten, eta txanda berriaren behin-behinekotasun tasa % 100ekoa izango den.

Halaber, adierazi du pertsona horiek ez dutela ez takilarik, ez aldagelarik, ezta garraio zerbitzurik ere, eta ezin dituztela lantegiko zenbait zerbitzu erabili.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X