Volkswagen
Volkswagenek bere modelo sorta erdira murriztuko du "segmentu errentagarrienetan" kontzentratzeko
Volkswagen Taldeak 100.000 lanpostu murriztuko ditu 2030era arte, Alemaniako hedabideen arabera
Katean osorik ekoitzitako lehen auto elektrikoa atera da Volkswagen multinazionalak Landabenen duen lantegitik
Škoda Epiq modeloa da Iruñean osorik ekoitzitako lehen auto elektrikoa. Horrez gain, konbustioko T-Cross eta Taigo modeloak egiten jarraituko du Nafarroako Volkswagenek.
Nafarroako Volkswagenek 500-1.000 langile artean beharko ditu 2027an, ekoizpen-aurreikuspenak berretsiz gero
Ekoizpen bolumen "oso handiak" espero ditu konpainiak datorren urterako eta, datuak behin-behinekoak diren arren, laster ekingo dio enpresak barneko eta kanpoko langileak hautatzeko, prestatzeko eta gaitzeko prozesuari, espezialitate profesionalen beharrak betetzeko, hala nola elektromekanikariak, txapistak eta hornitzaileak.
Volkswagen Taldearen irabaziak % 44,3 murriztu ziren 2025ean, 6.900 milioi euroraino
AEBko muga-zergek, Porscheren produktuen estrategiaren doikuntzarekin lotutako gastuek, dibisen arteko aldeek eta prezioen konbinazioaren ondorioek eragin dute mozkinak urriagoak izatea. Hala ere, salmenten ondoriozko diru-sarreren kopurua egonkor izan da.
93 langile finko egingo ditu Nafarroako Volkswagenek, eta lan-erregulazioko espedientea baztertu du
Zuzendaritzak akordioa sinatu du UGTrekin eta CCOOrekin 2026ko produkzio-programa betetzeko. Aurten 262.217 ibilgailu egingo dituztela aurreikusten dute.
Volkswagenen lege urraketen aurrean "isilik" egotea egotzi dio ELAk Nafarroako Gobernuari
Sindikatuaren arabera, Lan Ikuskaritzak "iruzurrez" egindako aldi baterako 146 kontratu atzeman zituen Nafarroako Volkswagenen eta 93 kontratu mugagabe egitera behartu zuen enpresa. ELAk salatu du enpresak oraindik ez duela agindua bete.
Nafarroako Volkswagenek ohartarazi du 93 langile finko egiteak lan-erregulazioko espediente batean amaitu dezakeela
Enpresak "legezkotasuna zorrotz beteko" duela ziurtatu dio batzordeari bilera batean, Lan Ikuskaritzak behin-behineko 93 langile finko egitea agindu ostean. Sindikatuek akordiorako proposamena egin dute.
Volkswagen taldeak mila milioitik gorako galerak izan ditu hirugarren hiruhilekoan, muga-zergak eta Porscheren arazoak direla eta
AEBko muga-zergen igoerak eta Porsche kirol-autoen fabrikatzailearen estrategia-aldaketak (errekuntza-motorra duten modeloen ekoizpena mantendu nahi du) 7.500 milioi euroko karga gehigarria ekarri dio taldeari. Karga horiek gabe, errentagarritasun-operatiboa % 5,4koa izango litzateke.