Arazoak automobilgintzan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Volkswagen Taldeak 100.000 lanpostu murriztuko ditu 2030era arte, Alemaniako hedabideen arabera

Konpainiak adierazi duenez, "gaur egungo negozio-eredua ez dabil marka guztientzat".
Grupo Volkswagen recorta su beneficio un 44,3 % en 2025, hasta 6900 millones de euros
Volkswagenen lantegia. Argazkia: EFE

Volkswagen Taldeak datozen bost urteetan mundu osoan 100.000 lanpostu murriztea aurreikusten du, baita Alemanian gehienez lau lantegi ixtea ere. Hori da, behintzat, Manager Magazin Alemaniako hedabideak argitaratutako filtrazioaren arabera, konpainiak duen asmoa.

Europa Pressek galdetuta konpainiak esan duenez, "gai horiek dagokien batzordeetan eztabaidatuko dira", eta ez du prozesu horren inguruko xehetasunik aurreratu nahi izan. Hala ere, aitortu du automobilgintzaren sektorea zein taldea bera "eraldaketa sakon batean" murgilduta daudela.

Egungo eredua

"Administrazio Kontseiluak behin baino gehiagotan adierazi du gure egungo negozio-ereduak jada ez duela balio marka guztientzat: autoak Alemanian garatzea, Europan ekoiztea eta munduko gainerako herrialdeetara esportatzea", azaldu du.

"Egungo testuinguruan arrakasta izaten jarraitzeko, eboluzionatu egin behar dugu. Talde osoak nabarmen handitu behar du bere lehiakortasuna. Horretarako, ikuspegi zehatzagoa eta kostuen zein inbertsioen gaineko diziplina zorrotzagoa behar dira", gaineratu du Alemaniako enpresak.

Martxoan, konpainiak iragarri zuen 2030erako Alemanian 50.000 lanpostu murriztuko dituela, hamarkadaren amaierarako 6.000 milioi eurotik gorako aurrezpen garbia lortzeko.

Gaur Alemaniako aldizkariak zabaldutako informazioaren arabera, ordea, Taldeak 100.000 lanpostu murriztuko ditu mundu osoan, eta enpresak % 15 murriztu nahi ditu inbertsioak, 130.000 milioi euro pasatxora arte.

Alemanian ixteko arriskuan dauden lantegien artean daude Hannover, Zwickau eta Emden hirietako instalazioak. Horiez gain, Neckarsulmen dagoen Audi markaren lantegi bat ere itxiko omen dute.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X