NAFARROAKO VOLKSWAGEN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen

Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Noaingo Garraio Hirian dagoen Mobis enpresak ekoizten dituen baterietan izandako gorabehera batek Nafarroako Volkswageneko modelo elektrikoen ekoizpena etenarazi du ostegun honetatik: Škoda Epiq modeloarena eta ID.Cross modeloaren aurreserieena, hain zuzen ere.

Enpresak esan duenez, horrelako gorabeherak ohikoak dira modelo berriekin, "abiarazte-kurba" amaitu arte. "Hornitzaileei pieza berriak eskatzen dizkiezu, eta fabrikazio-prozesuetan beti izaten dira gorabeherak", nabarmendu dute.

Horren arduradunen esanetan, Mobisek arazoa identifikatu eta konpondu du jada, eta normaltasunez ekoizten ari da: "Modelo elektrikoen ekoizpena berehala berrabiaraziko da, beraz".

Nafarroako Volkswageneko ELAko ordezkari Igor Peñalverren arabera, "egoera normala" da, eta aurretik ere gertatu da antzekorik beste modelo batzuk abiatzeko prozesuetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X