2.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena Osakidetzaren Bizi programan, suizidioa prebenitzeko
Osasun Sailak ekimen berriak jarri ditu martxan Euskadin suizidioaren aurrean, hala nola familiei eta irakasleei zuzendutako online prestakuntza bat, alerta-seinaleak garaiz detektatzeko. Suizidio-saiakera berrien jarraipen-protokoloak, berriz, 4.000 pertsona inguru artatu ditu jada.
2.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena Osakidetzak suizidioa prebenitzeko martxan duen Bizi programan. Datuok argitaratu ditu Osasun Sailak Suizidioa Prebenitzeko Mundu Eguna dela eta, eta hala, berretsi egin du "hautemate goiztiarrarekin eta kalteberatasun-egoeran dauden adingabeei
Helburu hori oinarri hartuta, Osakidetzak, Osasun Eskolaren bitartez, nerabeei eta gazteei zuzendutako online ikastaro berri bat abiaraziko du urteko azken hiruhilekoan, Bizi prestakuntza-programaren barruan. Prestakuntza hori irakasleei, gizarte-langileei eta familiei ere bideratuta dago, eta alerta-seinaleak garaiz identifikatzeko beharrezko tresnak emango dizkie.
Osagarri gisa, osasun-sare publikoak iSUPERA-A ikerketa-proiektua martxan du Gipuzkoako osasun mentaleko zentroetan, aurretik krisiak edo saiakerak izan dituzten adingabeekin. Gaur egungo helburua da protokolo hori Osakidetzaren ohiko praktika klinikoan txertatzea eta nerabeek tratamendu espezializatuak jasotzeko aukera zabaltzea, gertakari berriak saihesteko.
Era berean, euskal sareak abian du 2022tik CISR kodea (Oraintsuko Suizidio Saiakeraren Kodea). Protokolo honi esker, Euskadin arrisku-egoeran dauden 4.000 pertsona inguru identifikatu eta horien jarraipen espezializatua egin ahal izan da jada.
Osasun Sailetik azaldu dutenez, jarduera horiek guztiak Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategiaren baitan kokatzen dira, eta "erakundeen erantzuna optimizatzeko Euskal Osasun Itunaren helburuetan aurrera egiten dute".
Zure interesekoa izan daiteke
Osakidetzako sindikatuek bost greba egun deitu dituzte urritik abendura bitartean
Osakidetzako langile guztientzako lan-baldintza hobeak aldarrikatuko dituzte. Urriaren 30ean eta abenduaren 14an greba egitera daude deituta Osakidetzako langile guztiak, abenduaren 9an Arabakoak, abenduaren 10ean Bizkaikoak eta abenduaren 11n, berriz, Gipuzkoakoak.
Osakidetzako lan-eskaintzaren bigarren faseko probak azaroko hiru asteburutan egingo dira
Hautaketa-probak azaroaren 6, 7, 8, 21, 22 eta 27an egingo dira, aurrez aurreko sei jardunalditan banatuta. Probak Barakaldoko BECen eta Arabako Campusean egingo dira.
Osakidetzako gehiengo sindikalak udazkenerako mobilizazioak iragarriko ditu gaur
SATSEk, ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk gaur emango dute jakitera datozen hilabeteetarako protesta-egutegia, Osakidetzako kolektibo guztientzat lan-hobekuntzak eskatzeko. Sindikatuak kritikoak dira Osasun Sailaren eta medikuen sindikatuaren artean lortutako akordioarekin, eta profesional guztientzako hitzarmena eskatzen dute.
Brent upelak 100 dolarren langa gainditu du, uztailetik lehen aldiz, AEBren eta Iranen arteko eraso berrien ondorioz
Europan erreferentzia den Brent petrolio-upelak ia % 13ko igoera izan du hilabete honetan, eta duela urtebete baino % 50 garestiagoa da.
Gasteizko epaitegi batek berretsi du taxiek guardiak egin behar dituztela, "interes orokorragatik"
Udal dekretu berriaren aurka 65 taxilarik jarritako helegitea atzera bota du epaileak. Udalak argitu du dekretu hori egun etenda dagoela, baina dagoeneko lanean ari dela indarrean jartzeko.
LGS propioa borrokatzea eta sektore publikoa hobetzeko mobilizazio indartsuak egitea, ELAren urteko lehentasunak
Torres lehendakariordearen Elkarrizketa Sozialerako Legea bertan behera uzteko eskatuko dio sindikatuak lehendakariari, "ELA eta LAB zigortzeko erabili nahi delako".
Irailaren 17an eta 18an mobilizazio gehiago egingo dituzte Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek
ELAk deituta, grebalariek hainbat protesta ekintza egingo dituzte zinema jaialdiaren inaugurazio egunean eta bezperan. Sindikatuak salatu du negoziazio mahaia "blokeatuta" dagoela eta Aldundiari "berehala esku hartzeko" eskatu dio.
Etxebizitza eskaria biztanleria baino zazpi aldiz gehiago hazi da Euskadin
Egoera horri irtenbidea emate aldera, bi sailburuek aurreratu dute Eusko Jaurlaritzak "etxebizitza hutsen aurka" borrokatuko duela; alde batetik, zerga fiskalekin, eta bestetik, merkatura ateratzen ez diren etxebizitza hutsei ondasun higiezinen gaineko zergan errekargua jarrita.
Etxebizitza % 10 garestitu da Euskadin eta % 9,5 Nafarroan urteko bigarren hiruhilekoan
Apirila eta ekaina bitartean, bigarren eskuko etxebizitzen prezioa % 11,2 igo zen Euskadin eta % 12,9 Nafarroan.