Volkswagen
2023/03/28 - 21:08
VW Nafarroak Polo modeloa ekoizteari utziko dio datorren urtean, eta langileei bi urteko ziurgabetasuna ekarri
Sindikatuek ohartarazi dute langileen erdiak lan kargarik gabe geratuko direla 2026an ibilgailu elektriko berria ekoizten hasi arte.
2023/03/21 - 14:59
Europako Justiziak ebatzi du "dieselgate" delakoan kaltetutako bezeroek ordaina jasotzeko eskubidea dutela
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren arabera, erosleek kalte ordaina jasotzeko eskubidea dute, iruzur bidez salerositako autoen legez kontrako gailuak kalte egin badio.
2023/03/20 - 09:40
Nafarroako Volkswagenek ekoizpena etenda du gaur abiadura kaxen faltagatik
Zuzendaritzak langileen ordezkariei jakinarazi dienez, baliteke lantegia egun gehiagotan ixtea "airbag zentralitekin ere arazoak" dituztelako.
2023/03/07 - 08:04
Nafarroako Volkswagen bigarren egunez geldituta egongo da, abiadura-kaxen faltagatik
Lantokira joan behar ez duten beharginentzat, bi lanaldiak aldi baterako lan-erregulazio egun gisa hartuko dira.
2023/02/20 - 09:02
Nafarroako Volkswagenek ekoizpena etengo du astelehen eta ostiral honetan
Erdieroaleen horniduraren ezegonkortasun egoeragatik piezak falta direla eta, hiru egunez soilik egingo dute lan asteon Landabenen.
2023/02/15 - 14:23
Foru Gobernuak interes orokorreko jo du Volkswagenen proiektua: ''Mende honetako albiste onenetakoa da''
Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak agerraldia eskaini du Maria Chivite presidentearekin batera, Alemaniako multinazionalak Iruñeko lantegian egingo duen 1.024 milioi euroko inbertsioaren garrantzia azpimarratzeko.
2023/02/14 - 20:13
Chivite: "Landabengo lantegiaren etorkizuna bermatuta dago"
"Ganbara" saioan egindako elkarrizketa batean, Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi du Volkswagenek egingo duen 1.024 milioi euroko inbertsioak "enplegua" bermatuko duela.
2023/02/14 - 16:03
Nafarroako Volkswagenek 1.024 milioi inbertitu eta auto elektrikoa ekoizteko beste pabiloi bat eraikiko du
Gune berriak 11.000 metro karratu izango ditu eta urtean 400.000 auto egiteko aukera emango du. Egitasmoa Nafarroaren interes orokorreko proiektu gisa izendatuko dutela jakinarazi du Maria Chivitek.
2023/01/20 - 14:06
Nafarroako Volkswagenek ekoizpen katea geldituko du urtarrilaren 27an pieza faltagatik
Zehazki, airbagaren zentralita eta abiadura palanka falta dira Polo eta Tiguan ibilgailuetarako.
2023/01/13 - 18:17
Volkswagen Navarrako langileek % 6,1eko soldata igoera izango dute 2023an
CCOOk adierazi du akordioa "eredugarria" dela, "Landabengo lantegiko beharginen erosteko ahalmena murriztea saihesten duelako".
2022/12/23 - 08:46
Nafarroako Volkswagen geldirik egongo da bihartik hasi eta urtarrilaren 11ra arte
Erdieroaleen horniduraren ezegonkortasun egoeragatik piezak falta direla-eta, enpresak bi egunez luzatzea erabaki du Gabonetako oporretarako aurreikusitako geldialdia.
2022/11/09 - 14:05
Seat-Volkswagenek onartu ditu ibilgailu elektrikorako Europako funtsaren laguntzak
Horrela, Taldeak eta bere bazkideek 10.000 milioi euroko inbertsioari eusten diote Espainian, eta horrek, besteak beste, Landabengo (Nafarroa) fabrikaren elektrifikazioa ekarriko du.
2022/09/27 - 19:26
Nafarroako Gobernuak eta Volkswagengo enpresa batzordeak elkarrekin lan egiteko asmoa berretsi dute
Chivitek "lantegian enplegua eta funtzionamendu ona bermatzeko" apustua egin du, eta langileen ordezkariek ohartarazi dutenez, "aurten hartzen diren erabakiek 2026tik aurrera eragingo digute".
2022/09/23 - 13:31
Maria Chivitek enpleguarekin konpromisoa hartzeko eskatuko dio Nafarroako Volkswageneko presidente berriari
Nafarroako Gobernuko presidenteak bilera egingo du ostiral honetan Michael Hobusch Nafarroako Volkswageneko presidente berriarekin.
2022/09/14 - 19:14
Volkswagen konpainiak auto elektrikoen ekoizpenaren zati bat Landabengo lantegitik Martorellera eramango du
Konpainiak 40.000-50.000 auto elektrikoren ekoizpena Landabengo lantegitik Martorellera eramango du. "Zurrumurruen" inguruko adierazpenik egingo ez dutela esan du zuzendaritzak. Nafarroako Gobernuak Volkswagen Navarrako enpresa-batzordearekin "berehala" biltzeko asmoa du.
2022/09/02 - 11:50
Alfredo Morales Nafarroako Volkswageneko enpresa-batzordearen presidentea: “Hilabete zaila aurreikusten dugu”
Moralesek Radio Euskadin adierazi du uste duela lantegia "egun gehiagotan" itxiko dutela, txipen eta erdieroaleen faltaren ondorioz. Hornidura eskasia horren ondorioz, gaur egun amaitu gabeko 13.000 auto ditu lantegiak.
2022/08/31 - 21:43
Nafarroako Volkswagenen lantegia bi egun gehiago geldituko da irailean, pieza faltagatik
Irailaren 5ean eta 9an ez da produkziorik egongo Landabengo lantegian, eta aldi baterako lan erregulazioko espedienteak aplikatuko dira.
2022/08/26 - 14:37
Nafarroako Volkswagen lantegiak bere produkzioa geldituko du irailaren 2an, piezen faltaren ondorioz
Lantegiko zuzendaritzak jakinarazi du egoerak "ezegonkor" jarraitzen duela, eta ondorioz, "amaitu gabeko autoak" egin dituztela.
2022/06/09 - 19:38
Volkswagen Navarrak ekoizteari utziko dio datorren astelehenean
Lantegi nafarrak ezin izango du ekoitzi, ibilgailuak egiteko direkzio zutabeak falta dituelako asteko bost egunetan.
2022/05/31 - 16:30
Erdieroaleen falta tarteko, baliteke Nafarroako Volkswagen datorren astean ixtea
Ostegunean iragarriko dute behin betiko erabakia. Zuzendaritzak enpresa batzordeari azaldu dionez, direkzio zutabe gabe daude lantegian, Txinatik datozen erdieroaleen faltaren ondorioz.