Volkswagen Navarrako langileek % 6,1eko soldata igoera izango dute 2023an
Volkswagen Navarrak % 6,1 igoko dizkie soldatak langileei 2023an, sindikatuekin lortutako akordioaren ostean. Sindikatuek KPI gehi % 0,4ko igoera sinatu dute, 2018-2023 eperako enpresa-hitzarmenaren arabera.
Ohar batean, CCOO sindikatuak adierazi du akordioa "eredugarria" dela, "Landabengo lantegiko beharginen erosteko ahalmena murriztea saihesten duelako".
Carlos Zalduendo Nafarroako CCOOko ordezkariak nabarmendu duenez, igoera hori "sindikatu honek negoziatzeko eta elkarrizketarako duen gaitasunaren emaitza da, UGTrekin batera enpresa-hitzarmena sinatu duen bakarra baita".
"Zoritxarrez, langile gutxik ikusi dute bizitzaren garestitzea arinduta soldatetan, eta hori hemen lortu dugu", dio.
Aldi baterako lan erregulazioko espedientea
Soldata igoera adostu den bilera berean, zuzendaritzak eskatuko duen aldi baterako lan-erregulazioari buruzko elkarrizketekin aurrera jarraitu dute, erdieroalerik ezean ekoizpena berriro arriskuan jartzen bada.
CCOOk erregulaziora jo aurretik aukera guztiak agortzea proposatu du, langileei prestakuntza ematea barne, ekoizpenean egon daitekeen beste geldialdi baten aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioa amaitutzat eman du, oposizioarekin akordiorik lortu gabe
Azken hamar urteetako esportazioen irailik onena izan dela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak
Adifen arabera, grebak % 6,04ko eragina izan du Euskadin goizeko txandan, eta % 15,56koa gauekoan