LANBIDE ARTEKO GUTXIENEKO SOLDATA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak gutxieneko soldata % 5,3 igotzea onartu du, hilean 1.286 euroraino

Gutxieneko soldataren igoerarekin batera, Ministroen Kontseiluak PFEZaren kenkari bat ere onartu du, gutxieneko errenta hori jasotzen dutenek zerga ordaindu gabe jarrai dezaten.

Iragarkia
18:00 - 20:00
Europa Press-eko artxiboko irudi bat

Espainiako Gobernuak gaur, asteartea, Ministroen Kontseiluan, onartu egin du Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LGS) % 5,3ko igoera, hilean 1.286 euro gordinera arte, 14 ordainsaritan (urteko 18 004 euro gordin). Eta horrekin batera, neurri fiskal bat ere onartu du; izan ere, errenta-aitorpenerako gutxieneko zenbatekoak moldatu ditu Espainiako Gobernuak, Lanbidearteko Gutxieneko Soldata hori zergak ordaintzetik libre gera dadin.

Hala, urtarrilaren 1etik aurrera Espainiako Gobernuak sindikatuekin adostutako ehuneko 5,3ko igoera aplikatuko du lanbidearteko gutxieneko soldatan. LGSa % 5,3 hazi da, Espainiako Gobernuari arlo horretan aholku ematen dion adituen batzordeak iradokitako % 4,9tik gora, eta CCOOk eta UGTk eskatzen zuten % 7aren azpitik.

Hauteskunde-kanpaina betean eta aurreko urteetan baino lehenago iritsi dira soldata igoeren dekretuak. LGSa hileko 1.221 eurotik 1.286 eurora igaroko da; hau da, 65 euro gehiago hilean edo 910 euro gehiago urtean. 

Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Yolanda Diaz bigarren presidenteorde eta Lan ministroak nabarmendu du LGSaren igoera "arrakasta-historia" dela, eta "Espainiako politika ekonomiko onaren praktika" dela.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X