Landaben
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Volkswagenek 1.024 milioi inbertitu eta auto elektrikoa ekoizteko beste pabiloi bat eraikiko du

Gune berriak 11.000 metro karratu izango ditu eta urtean 400.000 auto egiteko aukera emango du. Egitasmoa Nafarroaren interes orokorreko proiektu gisa izendatuko dutela jakinarazi du Maria Chivitek.
Volkswagen. Argazkia: EFE.
Volkswagen. Argazkia: EFE.

Nafarroako Gobernuko presidenteak, Maria Chivitek, berretsi du Volkswagen enpresak 1.024 milioi euroko inbertsioa egingo duela Landabengo instalazioetan 2023 eta 2027 artean. Auto elektrikoak ekoizteko pabilioi berri bat eta bateriak jaso eta sekuentziatzeko gune bat eraiki nahi ditu. Guztira, 11.000 metro karratuko espazioa izango da eta, horri esker, urtean 400.000 ekoizteko aukera izango da.

Alemaniako multinazionalaren asmoa elektrifikazioa egokitzeko lanak aurten egin eta, 2026an, elektrikoak izango diren bi auto-modelo ekoizten hastea da.

Helburuak bete ahal izateko, enpresak Foru Gobernuaren laguntza izango du. Wolfswurgen (Alemania) duela egun batzuk izan zuten bileran, Maria Chivite presidenteak Volkswagengo zuzendaritzari jakinarazi zion Nafarroaren interes orokorreko proiektu gisa izendatuko dutela honakoa, egitasmoa gauzatzeko beharrezkoak diren baimen eta laguntzen tramitazioa azkarrago egin dadin. Trukean hornitzaile eta langileekiko konpromisoa izan dezala eskatu dio enpresari.

Landabengo enpresa-batzordean ongi hartu dute albistea. Hala ere, zehaztasunak ezagutu nahi dituztela jakinarazi dute, gaur egun bertan dauden 5.000 lanpostuak mantentzeko adinako lan-karga izango dela ziurtatzeko.

Nafarroako Landabengo instalazioetan 300.000 auto egiten dira urtean. Bi urtez, auto elektrikoak egiteko prozesu osoa amaitu arte, fabrika misto gisa aritu beharko dute lanean. Tarte honetan, gaur egungo, T-Cross, Polo eta Taigo modeloez gainera, auto elektrikoak ere aterako dira fabrikatik.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X