Volkswagen taldeak mila milioitik gorako galerak izan ditu hirugarren hiruhilekoan, muga-zergak eta Porscheren arazoak direla eta
AEBko muga-zergen igoerak eta Porsche kirol-autoen fabrikatzailearen estrategia-aldaketak (errekuntza-motorra duten modeloen ekoizpena mantendu nahi du) 7.500 milioi euroko karga gehigarria ekarri dio taldeari. Karga horiek gabe, errentagarritasun-operatiboa % 5,4koa izango litzateke.
Volkswagen taldeak (Volkswagen, Porsche, Audi, Skoda, Seat, Cupra) 1.072 milioi euroko galera garbiak izan ditu urteko hirugarren hiruhilekoan, konpainiak ostegun honetan jakinarazi duenez. Iazko epe berean 1.193 milioi euroko irabaziak izan zituen.
Urteko lehen bederatzi hilabeteetan, autoak ekoizten dituen taldeak 3.523 milioi euro irabazi zituen, iazko epe berean baino % 53 gutxiago, AEBk ezarri dituen muga-zergak eta Porsche markaren estrategia aldaketa dela-eta (errekuntzako motorrak ekoizten jarraitu nahi du).
Volkswagen taldeko Finantza zuzendari den Arno Antlitzek azaldu duenez, 7.500 milioi euroko karga gehigarriak izan dituzte muga-zergen eta Porscheren arazoen ondorioz. Kopuru horretatik 4.700 milioi euro Porscheri dagozkio.
Gaineratu duenez, karga horiek kontuan hartu gabe, taldearen errentagarritasun operatiboa % 5,4koa litzateke.
Volkswagen eta Skoda markek beren emaitza operatiboak hobetu dituzte, baina Seatek, Cuprak Audik eta Porschek, murriztu. Seatek eta Cuprak 16 milioi euroko irabazi operatiboak izan zituzten irailera arte, aurreko urtean baino % 96,1 gutxiago.
Volkswagen taldeak 2030era arte 35.000 langile kaleratuko ditu Alemanian, herrialdean dituen langileen ia laurdena, eta 2025erako 2024ko mailari eustea aurreikusten du.
Zure interesekoa izan daiteke
Renferen aldiriko trenak Hendaiara iritsiko dira urrian eta Frantziako abiadura handikoak Irunera, urtarrilean
Brinkola-Irun lineako trenak Hendaiara iristea ahalbidetuko duen akordioa sinatu berri dute Espainiako Garraio Ministerioak eta SNCF Frantziako tren konpainiak, Parisen. Era berean, TGV konpainiako tren lasterrak Gipuzkoako udalerrira arte helduko dira datorren urtetik aurrera.
Talgok eta Renfek 132 milioiko akordioa sinatu dute eta Avril trenen kontratu polemikoa itxitzat eman dute
Akordioaren arabera, Talgok 200 milioi euro jasoko ditu hiru hilabeteko epean, eta Renferekin zuen zigorra 2032an hasiko da ordaintzen.
Gizarte Segurantzako afiliatuen kopuruak gora egin du Euskadin eta Nafarroan, baina langabeziak ere gora egin du
Gipuzkoak izan du langabeen kopuruan gehikuntzarik handiena, eta Bizkaia da nagusi kotizatzaile berrien esparruan. Arabak, aldiz, balantze negatiboa du bi adierazleetan.
Gaurtik aurrera eskatu ahal izango dute Euskadiko familiek seme-alabengatiko 200 euroko dirulaguntza
Seme-alabak 4 urte izan arte luzatuko da laguntza hori, eta lehen aldiz tutoretza- eta harrera-familiei zabalduko zaie. Guraso bakarreko familien kasuan, gainera, seme-alabak 4 eta 7 urte izan bitartean, hilero 100 euroko laguntza jaso ahal izango dute.
Aldundiek eskumena izango dute beste lurraldeetako ibilgailu gidaridunen zerbitzua ematen duten enpresak zigortzeko
Euskadiko Garraio Agintaritzak protokolo bat adostu du VTC zerbitzuetan ikuskapenak eta zehapenak koordinatzeko.
Uztailaren 7an sartuko da indarrean Tubacexen lan-erregulazioa, langile-batzordearekin akordiorik lortu gabe
Aldi baterako lan-erregulazioak 430 langileri eragingo die. ELA sindikatuak iragarri du helegitea prestatzen hasiko dela, eta LAB egoera aztertzen ari da bere zerbitzu juridikoekin.
Jainagak eta Tubacexek Tubos Reunidos erosteko interesa erakutsi dute
Bilboko enpresariak eta Laudioko konpainiak erosketa prozesuaren lehen izapidea bete dute; eskaintza bat aurkeztu aurretiko interesa agertu dute.
Greba mugagabea deitu dute Bergarako eta Zarauzko IAT zentroetan uztailaren 13tik aurrera
ELA eta LAB sindikatuek lanuztera deitu dute lan-hitzarmena berritzeko negoziazioaren "blokeoa" dela eta.
Eusko Jaurlaritzak hamarren bat igo du EAEko BPGaren hazkundearen 2027rako aurreikuspena, eta 2026koa mantendu du
Aurreikuspenen arabera, enpleguak gora egingo du, industria pixkanaka suspertuko da eta soldatek bilakaera positiboa izango dute. Adierazle horien arabera, euskal ekonomiak "hazkunde egonkorraren bideari" eusten dio.
Batasunetik kanpo erositako 150 eurotik beherako pakete txikien gaineko zerga kobratzen hasi da EB
Europak galga jarri nahi die batez ere Txinatik (Temu, Shein eta AliExpress enpresen bitartez) Europar Batasunean sartzen diren kostu txikiko inportazioei. Orain arte, 150 euroz azpiko pakete txikiak muga-zergak ordaintzetik salbuetsita zeuden.